Zinemaldia 2020
Esperientzia sentsorialtzat dauka zinema Yulene Olaizola zuzendari mexikarrak: espazio bat deskubritu eta hura arakatzera jotzen du eta gidoiaz haragoko edozein aldaketa jasotzeko zentzumenak adi izaten ditu. Aurtengo Zinemaldian aurkeztu zuen Selva trágica (Oihan tragikoa), bere ibilbideko bosgarren film luzea. Ez zen Donostian izan pandemia zela-eta. Eta ez daki zinema aretoetan aurkeztu ahal izango duen.
Palmaresetik eta koronabirusaren albo-kalteetatik harago, iruditzen zait 2020ko honen ondoren momentua iritsi dela Donostiako festibalak nabarmentzen dituen euskarazko lanak kritikoki aztertzeko.
Zinemaldia igarota izaten da lehiatutako filmen sari-banaketa ekitaldia. Bertan, sail bakoitzari dagokion sariduna aukeratzeaz gain, Sail Ofizialari dagokion palmaresa ere osatzen da: aktorerik onena, gidoirik onena, filmik onena... Batzuetan zalantza sartzen zait ez ote dituzten sariek egiten filmak; hau da, sariak lortzeko film hutsak ez al diren izaten. Jar dezagun aktore hori filmak ikusgarritasuna har dezan, edo beste zuzendari hori zine jaialdi jakin batean sartu ahal izateko. Horren aurka, beste balore batzuk saritzen dituzten dominak proposatuko ditugu hemen: beste Zinemaldiaren beste sariak. Eta agian filmak horien bila hasiko dira gerora...
Dea Kulumbegashvili zuzendari georgiarraren Dasatskisi filma izan da Zinemaldiaren 68. edizioko irabazle nagusia, palmares ofizialeko lau sari eskuratuta. COVID-19ak erabat markatutako edizioa izan da aurtengoa eta Kursaal auditorioko galan ere nabaritu da hori larunbat gauean.
Aipatzen genuen asperdura iritsi edo ez, bazdaezpada ere neurriak hartzea onena: bukatu dadila borondatez, eta ez utzikeriaz. Haizeak eta euriak ere ez dute gehiegi lagundu, ia Kursaala bera hegan atera den egun zurrunbilotsu honetan. Agurtu beharko ditugu panel eta alfonbra gorriak datorren urtera arte. Covidaren segurtasun-neurriak azkenengoz entzun ditudadean, agurtu egin ditut isilean. Agian ez ditugu berriro entzungo ohar horiek zinemaldian. Agian.
Zinemaldia azken txanpan sartzeak ez gaitu oharkabean hartu. Berrikuntzak segituan dakar monotonia, eta filmen maratoia hasteak emozio gehiago zekarren amaitzeak baino. Azken saioetan txaloak ahulago sumatu ditut, motelagoak, euforia bukatuta; ez dakit ondo esku-ahurretako agujetek edo babek eraginda. Errutina berriarekin aspertu gara? A zer jarrera burgesa, pentsatuko luke batek baino gehiagok; osasuna bezain burgesa.
Atzo aipatzen genuen Zinemaldiaren gaindosiak derrigorrez dakartzala berarekin zenbait sintoma. Haien artean, nagusiena, errealitatea fikzioarekin nahastearena, edo sinestesia bat non pantailaz kanpoko eta barruko mugak ezabatzen diren. Gaur, ordea, filmak berak izan dira kontzeptu horrekin jolastu dutenak, errodatzetik haratagoko mundu batez kontziente agertu direnak eta gidoi sinestesikoak eratu dituztenak. Ikusi behar horrek datorren astean medikuak egiten digun diagnostikoan aldeko edo kontrako papera jokatuko duen; zinezalearentzat, halere, ebatzi beharreko problema matematiko tentagarria da.
Eugène Green zuzendariarekin gertatutakoak (maskara janzteari uko egiteagatik festibaletik kanporatu dute) eman du zeresana gaur Zinemaldian. Alor zinematografikoan, bi film asiarrek itxi dute lehiaketa ofiziala.
Garai batean, ez hain aspaldi (pentsa, ni gogoratzen naiz eta ez naiz, ejem, hain zaharra) zinera joatea plan familiarra zen. Ongi pentsatzen baduzu, neguko asteburuetan guraso askoren nerbioak salbatzeko gauza hoberik ez da asmatu geroztik: txartelak eta krispetak erosi, ilaran zain egon, ordu pare batez publiko guztiarentzat pentsatutako produktu zinematografiko bat irentsi eta aretotik ateratzean jokaldia komentatzearekin arratsaldea erraz botatzen zen inork laguntza psikologikork eskatu beharrik gabe. Multipantailaren aroak dena konplikatu du seme-alabak belarrietatik zintzilik zer egin asmatu ezinda ari diren kapitalismo berantiarreko gurasoentzat.
Egunero bizpahiru aldiz zinemara joatea gauza ohikoa balitz bezala dabiltza batetik bestera poltsa beltz eta maskara zuridun uniformeak, pantaila barneko mundua ia kanpokoarekin bateratzeraino. Batek bere etxekideari telebista pizteko eskatzen dion bezala oihukatu dute, gaur areto batean, argiak itzaltzeko mesedez, filma hasia zela. Eta argia itzali da.
Zinemaldiak pasa bezainbeste falta dituen egun kopurura iristean, badago atzera zein aurrera begiratzerik. Esan daiteke jada "hori da gehien gustatu zaidana" edo "beste hura ikusteko gogoz nago". Areto bakoitzak zenbakitze sistema ezberdina izanik arrunta da eserlekuz nahastea; horrela gertatzen dira "uste dut hor ni naizela" eta "ez, ez, nik 17.a daukat" bezalakoak. Staff kamisetadunek hartzen dute erabakia horrelakoetan. Halere, gaitzerdi; aretoak ahal bezain beteta daudenaren seinale.
Bosgarren eguna, Zinemaldiaren erdia pasa da dagoeneko. Akreditatuen espezieak puntu honetara iritsita garatua behar du festibaleko instalazioekin gertutasun-gradu bat, familiartasun-sentsazio bat, aretora etxeko zapatilekin eta albornozarekin joatea serioski pentsatzerainokoa –gainera, total, inork ez zaitu ezagutuko aurpegian daramatzagun gauza hauekin–. Eta prentsaren animo-egoerarekin bat eginez, etxeko sua, familiakoen beroa eta hiriko zaratatik urrun dauden eszenatokiak programatu dizkigute. Baina ez pentsa nekazal-turismo batera joan garenik: sufrikarioa eta heriotza dira Sutemose pelikula lituaniarraren eta Supernova ekoizpen britainiarraren kontzeptu-gakoak.
Asteburuan eman dute SSIFF markadun poltsadunek maratoirik bortitzena. Goizean goizetik ilunabarrera arte areto batetik bestera ikusi ditut batzuk jauzika, desinfektatu berri zuten besaulkia libratu bezain azkar okupatuz. Horrek nahasmen bat ekar lezake burura, zeinetan jada ez zaren gogoratzen zer ikustera etorri zaren. Astelehenerako, hala entzun ditut atzekoak elkarri galdezka: "Ez naiz gogoratzen ondo zein zen film honen argumentua", "zein sailetan dago?", eta "txiletarra dela uste dut...".
Ikusi duzue goitik dosi txikietan erortzen ari den likido hori? Ah, euria: kasik ahaztu nuen zer zen. Plater bereziki fuerterik gabeko Sail Ofizialeko astelehen honi primeran datozkio zarra-zarra hiriari ukitu gris metalizatua ematen dioten tanta horiek. Umeletan idatzitako kronika honetan bi pelikulari buruzko iruzkinak aurkituko dituzu, baina, bide batez, Zinemaldiari buruz aritzean maiz ahazten den gai bati ere erreparatu nahi diot: dirua.
Larunbat osteko igandea eta eguzkia kanpoan. Zinema aretora sartzeko ez dator gaizki euria, baina ateratzean sorpresa ederra izan daiteke zeru urdina. Edo agian, ikusi dugun filmaren araberako eguraldia litzateke ideala, kontraste latza baita negarra eta eguzki-izpia. Egon da, halere, umorea landu duen filmik, ikuslegoarengana iristeko imintzioka. Lotura hori lortzea ez da beti erraza izaten, ordea.
Koldo Izagirreren nobelari ereferentzia eginez, “Egarri egunak Zinemaldian” izenburua jarri genion 1977ko edizio gorriari buruz aste honetan publikatu dugun erreportajeari; igande honetan komentatu behar ditugun Sail Ofizialeko bi pelikulak ikusi ondoren, sentsazioa daukat bala hori kronika honetarako gorde behar nuela. Edaria, zurruta, mozkorkeria, gaueko txirula eta mirula gai zentralak baitira jarraian komentatuko ditugun bi lanetan eta, erreferentzia literarioen faltan, ukazioaren bidetik jo behar izan dugu izenburuan: hemen inork ez dauka alkoholarekin problemarik. Konkretuki, inork ez dauka problemarik alkohola edateko bihar egunak argitu behar ez balu bezala.
Inaugurazioaren biharamunean aretoak erdi hutsik; bi besaulkien arteko derrigorrezko hutsuneaz gain, ilara batzuk bete gabe ageri ziren goizeko lehen orduetan. Egon da despistatuta maskararik gabe kalera jaitsi denik, eta hura hartzera korrika atzera egin behar izan duenik. Protokoloaren exekuzioari ordena dario, eta saio bakoitzean badira jada aditu bilakatu diren akreditatuak, nola sartu eta nola atera jakiteko besteentzako eredu direnak. Dagoeneko bi eguneko filmen betekadarekin, badago zerekin alderatu bat eta beste. Horren zale amorratu baitira batzuk.
Problema tekniko bat medio, 15:45ean Donostiako Antzoki Zaharrean hasi den filma eten egin da. Argiak piztu eta, arazoa konpondu bitartean geneuzkan alternatibak esplikatu ditu Zinemaldiko langile batek: “Komunera joateko altxa zaitezkete, baina ezin duzue eraikinetik atera”. Momentu deserosoa izan da. Beste edozein urtetan, honelako zerbaitek momentuko eragozpena besterik ez zuen eragingo. Hilabete batzuetako konfinamendua bizi izan ostean, ordea, areto barruan konfinatuta egotearen sentsazioa eduki dut. Klaustrofobia berehala pasa zait, ordea. Zeren, esaidazue: ba al dago irten gabe egoteko zine areto bat baino leku hoberik? Konfinamendu okerragoak ikusi ditugu pantailan: atxilotuta dauden pertsonaiak eta maitasun-harremanetatik atera ezinda dabiltzanak, besteak beste.
Sargoriak ekarri du aurten Zinemaldia. Kaleak erdi hutsak eta alfonbra gorria oraindik plastikoz babestuta dagoela, hasi denaren eta ez denaren artean kokatzen ziren goizean maskara zuri eta SSIFF sinaduradun poltsa beltzak; iaz hala ez zela eta bestea bazela, ez-ohiko egoerari salbuespenezko neurriak hartu dizkio zine jaialdiaren 68. edizio honek. Lehen eguneko protokolo dorpeei laster hartuko die lekua arau barneratuak, eta agian honetara ere ohituko gara amaiera-ekitaldirako. Momentuz hasierakoa:
Eserlekuen erdiak zigilatuta, maskarak, gel hidroalkoholikoaren urrina airean eta pelikula hasi baino lehen, pantailan, koronabirusaren aurrean hartu beharreko neurriak: ongi etorri 2020ko Zinemaldira, zaila izango da aurten pantailetan ikustea pantailaz kanpoko munduan “normaltasun berria” bilakatu den profilaxi honekin lehiatu dezakeen ezer.
COVID-19ak erabat markatuta hasiko da ostiral honetan Donostiako Zinemaldiaren 68. edizioa: antolakuntzak lan eskerga hartu du festibala segurtasun baldintzak betez egin ahal izateko, baina hala eta guztiz ere, aurtengoa ez da edizio estandarra izango.
Irailaren 18tik 26ra bitartean egingo da Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 68. edizioa, eta koronabirusak erabat markatuta etorriko da. Baina azken urteetan barrura begira ere jarri da Zinemaldia: Elias Querejeta Zine Eskolarekin batera bere artxiboa ikertzen hasi eta memoria kolektibotik ezabatuta geratu diren edizioak agertzen hasi dira. 1977koa, adibidez. Berriki Gasteizko Artium museoan inauguratu den erakusketa batek Frankismo-osteko lehen festibala nolakoa izan zen irudikatzen laguntzen du: aurreko jaialdi ereduarekin apurketa erradikala bilatu zuten orduko antolatzaileek eta Zinemaldia pelikula iraultzaile baten saio jarraitua bihurtu zen zenbait urtez.
Begiraden indarraz kontaturiko mendeku baten istorioa. Hori da zinemagile nafarrak Hil kanpaiak bere lan berrian bildu duena. Euskal zinemagintzako beste ahots indartsu bat, aurten Zinemaldian mundu zabaleko beste zinemagile berriekin lehian arituko dena.
Patria telesailaren estreinaldia dagoeneko ari da zeresana ematen. Ez da gure iragan hurbilaz diharduen ekoizpen bakarra, dena den: euskal gatazkari buruzko bestelako filmak nahi dituenak izango du non aukeratu aurtengo Zinemaldian.
Hamahiru pelikula lehiatuko dira aurtengo Donostiako Zinemaldian Euskal Zinemaren Irizar Saria  lortzeko. Ostegun honetan aurkeztu da Euskal Herriko zinemari eskainitako Zinemira saila: zuzendari ezagunak eta euren ibilbideko lehen urratsak ematen ari direnak uztartuta, eta aurreko urteetakoa baino tonu politikoagoarekin, apustu indartsuak ikusten dira aurtengo Zinemaldiko euskal eskaintzan.