Oinarrizko errenta unibertsala
Oraindik ez dago munduan baldintzarik gabeko oinarrizko errenta indarrean jarri duen herrialderik, baina esperientzia pilotu asko egin dira munduko hainbat eskualdetan, eta aurreikusitakoak ere asko dira. Daniel Raventósek eta Julen Bollain irakasleek euren liburuetan azaldutako esperientzia pilotuen berri emango dugu ondoren, bietan berdintsuak dira eta. Bollainek dioenez, kontuan hartu behar da esperientzia mugatuak direla denboran, populazio kopuru zehatzak hartzen direla, eta zerga erreformen bidez baino, aurrekontuetatik edo dirulaguntzetatik finantzatu direla. Onura ugari ikusi dira OE horiek indarrean jarri diren lekuetan, baina denboran mugatuak direnez, ezin izan da behatu lan merkatuan luzaroan dituen ondorioak.
Bizkaian, Gipuzkoan edo Araban urtebetetik gora bizi bazara eta 18 urtetik gora badituzu, hilero 900 euro jasotzeko eskubidea izango duzu, beste inongo baldintza barik. 450 euro jasoko dute 4 eta 18 urte arteko herritarrek eta 4 urtetik beherakoek 270 euro. Ados egongo zinateke? Printzipioz gaitza dirudi halako eskaintza bati ezezkoa ematea, baina erreala da edo ipuin bati buruz ari gara?
Iragan maiatzaren 5ean, proposamen hori egin zuen Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren (BGOE) Herri ekinaldi legegilea Eusko Legebiltzarrera eraman zuen gizarte ekimenak, horretarako 20.075 sinadura bildu ondoren. EAJk, PSEk, PPk eta Voxek atzera bota zuten gaiaz eztabaidatzeko aukera, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek alde egin zuten.
Proposamenaren helburua zen pobreziaren aurkako egungo politikekin amaitzea eta BGOE finkatzea, herritar guztiak duintasunez bizi ahal izateko. EAJk eta PSOEk adierazi zuten nahiago zutela pobreziaren aurkako egungo erreminten erreformaren bidetik jotzea. Gaia indarrez dator, ertz ugari ditu, eta horiei helduko diegu datozen orrialdeetan.
Iazko otsailean ekinda, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko herri ekinaldi legegileak 22.075 sinadura lortu zituen proposamena legebiltzarrera eramateko. Ostegun honetan eztabaidatu zuten proposamena legebiltzarrean eta EAJ, PSE, PP eta Vox-en botoekin atzera bota zuten: 47 boto aurka eta 26 alde.
Urtarrilaren 4an aurkeztu zituzten Legebiltzarrean Oinarrizko Errenta Baldintzagabearen alde jasotako 22.075 sinadurak, lege-proposamen gisa izapidetu ahal izateko. Maiatzaren 5ean eztabaidatuko dute legebiltzarkideek: "beren esku dute pertsonen bizitza aldatzea, batez ere gure gizarteko ahulenena".
Oinarrizko errenta unibertsalaren inguruko eztabaida Kataluniatik Euskal Herrira ekarri dute Laura Vilagrá i Pons Generalitateko aholkulariak eta Sergi Raventósek. Otsailaren 25ean EHUk Bilbon duen Bizkaia aretoan izan ziren bi katalanak, Julen Bollain ikertzailearekin batera, eta OEUren eta Kataluniako proiektuaren inguruan aritu ziren. Eztabaida hau, baina, duela urte batzuk piztu zen Espainiako Estatuan, Podemos alderdiaren sorreraren ostean, baina handik gutxira urtu egin zen, beste gai batzuei ateak irekitzeko. Zer da, baina, Oinarrizko Errenta Unibertsala? Eta aplikagarria al da Mendebaldeko estatuetan?
Soziologian doktorea da Sergi Raventós Panyella (Bartzelona, 1968), eta oinarrizko errenta unibertsalak (OEU) osasun mentalean dituen eragin positiboak ikertu zituen doktoretzan. Hamarkadak daramatza Katalunian OEU bultzatzeko lanean, beste hainbat pertsonekin batera, eta 2021eko urritik hona Katalunian OEU ezartzeko Plan Pilotuaren Bulegoko zuzendaria da. Plana aurrera doa pixkanaka, eta Euskal Herrira etorri dela aprobetxatuz, pobreziak jendearengan dituen eraginez eta OEUk izan dezakeen paperaz hitz egin dugu berarekin.
Urtarrila amaieran, EAEko Legebiltzarrak onartu egin zuen Oinarrizko Errenta eredu desberdinei buruzko hausnarketa-taldea sortzea, Lan eta Gizarte Ekintza Batzordearen barruan. Horrek ez du esan nahi Eusko Jaurlaritzak inolako konpromisorik hartzen duenik: aztertzea eta hausnartzea, ez besterik. Bada zerbait hala ere, beste inongo erakundetan ez baita egin, ez behintzat Espainiako Estatuan. Baina, zer da Oinarrizko Errenta? Hitzok oso esanahi desberdina daukate bataren edo bestearen ahotan... [+]
Eusko Legebiltzarreko mahaiak oniritzia eman dio Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko herri-ekimen legegileari. Hala, laster 10.000 sinadura lortzeko kanpainari ekingo dio ekimena sustatzeko batzordeak.
Herritarren sinadurak biltzen ari dira, herri ekimena aurkeztu eta Europako Batzordeari eskatzeko proposamena aurkeztu dezala, baldintzarik gabeko oinarrizko errenta unibertsala Europar Batasun osoan ezartzeko. Besteak beste, desoreka ekonomikoari eta pobreziari egin nahi zaio aurre.
Hainbat estatutatik ekimen herritarra bultzatu dute oinarrizko errenta unibertsal eta baldintzarik gabekoaren proposamena Europar Batasuneko erakundeetara eramateko. Bitartean, hainbat kolektibotako kideek diru-sarrera bermatuta izateak euren bizimoduan izango lukeen eragina azaldu dute.
Espainiako Gobernuak onartu duen bizitzeko gutxieneko diru-sarrera 460-1.000 euro artekoa izango da familia bakoitzarentzat. Hego Euskal Herrian, gutxieneko errenta horren osagarri izatera igaroko dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta Nafarroako errenta.
Espainiako Gobernua onartzear den gutxieneko errenta izango da oinarri, eta horren osagarri izatera igaroko dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta Nafarroako errenta. Hego Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dituzte laguntzak.
Espainiako Gobernuak martxoaren 31n hainbat neurri onartu ditu, tartean diru-laguntza bat, lana galdu duten aldi baterako langileentzat. Neurri hori hartzekoak zirenean, Oinarrizko Errentaren Sareko Espainiako Estatuko lehendakari den Daniel Raventósek kritika zorrotza egin zion, errenta hori oso epe motzerako eta baldintza bereziak betetzen zituzten herritarrei bakarrik aplikatuko zaielako. Estatuak bermatutako diru-sarrera hori gutxienez abenduaren 31ra arte aplikatzea eskatzen du elkarrizketa honetan eta nahi duen herritar orori ematea. 530 euroko errenta da eskatzen duena, Gobernuak 430 eurokoa onartu duenean eta ekonomikoki bideragarria dela defendatzen du.
Laguntza sozialaren banaketari begira jarri da Olivier Ducharme filosofoa. Ongizate estatua gertu zegoen garai hurbilean eskubide izatetik, baina indarraren truk jasotzen duzun ordaina bilakatu zaigula azaltzen du. Aldaketak ezinbesteko, lehen iraultza gure buruetan egin beharra kontseilatzen digu filosofoak: soldatapeko lanari bideratzen diogun garrantzia eta balio soziala txikitzea.
Julie Wark (Perth, Australia, 1945) politologoa, antropologoa eta itzultzailea da eta Contra la caridad. En defensa de la renda bàsica [Karitatearen aurka. Oinarrizko errentaren alde] (Icaria, 2019) liburua argitaratu berri du Daniel Raventósekin batera. Berdintasunik eza iraunarazten duen karitatearen ordez oinarrizko errenta unibertsala aldarrikatzen dute.
Gurean oso errotuta dago arraina eta kanaberaren inguruko metafora. Pertsona bati ez zaio arraina eman behar, kanabera eman eta arrantzatzen erakutsi behar zaio, horrela berak arrainak bere kabuz hartu ditzan. Gure gizartean oso errotuta dagoen ideia islatzen du esaldiak: enplegua da integraziorako ardatza eta ogia lortzeko bitartekoa –ogibidea–. Era berean, norberaren ardura azpimarratzen duen esaldia ere bada, eta argudio nagusietako bat da enplegua ez duten pertsonei eskaintzen... [+]
Oinarrizko Errenta Unibertsala Europan ezartzearen aldeko jarrera erakutsi du Europako Kontseilua. Europako Kontseilua bigarren mundu gerra eta gero Europan giza eskubideak bermatzeko sortu zen erakundea da. Krisi finantzarioaren ondorioz ezarritako murrizketak gelditzea eta robotizazioaren kalte ordainei aurre egitea litzake neurriaren helburua. Langabezian dauden herritarrak izango lirateke onuradun nagusiak.
EAEn, aldaketa fase bete-betean da gizarte babes eredua.
Herritar orok herritar izateagatik gutxieneko diru-sarrera jasotzeko duen eskubidea, alegia oinarrizko errenta unibertsala, ezarri nahi dute Finlandian, bizitza duina bermatzeko baliabidea delakoan. Lehenengo fase esperimentala abiatu berri dute: 2.000 biztanlek jasoko du oinarrizko errenta, bi urtez.
Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren aldeko botoekin atera da aurrera errenta bermatzeko foru legea. Aurka agertu dira UPN, PP eta PSN. 18 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du datorren bi urteetarako. Parlamentuaren aurrean, Errenta Bermatzeko Plataformako kideek kontzentrazioa egin dute, ez dela nahikoa iritzita.
Erreferendumean parte hartu duten herritarren %76,9k ezetz esan dio Suitzan oinarrizko errenta unibertsala ezartzeari, baina pozik daude galdeketaren bultzatzaileak, eztabaida mahai gainean jarri dutelako eta duela gutxira arte gehienek utopiatzat jotzen zuten neurria Europako hainbat herrialdetan zabaltzen eta debatitzen ari direlako.
"Irudikatu gizarte bat, jaio eta esango dizutena: Ongi etorri mundura, hemen zutaz arduratzen gara. Zertan jardun nahi duzu bizitzan?". Suitzan Oinarrizko Errenta Unibertsala ezartzeko ekimenaren bultzatzailea da mintzo dena. Errenta ezarri edo ez, ekainaren 5ean erabakiko dute herritarrek, erreferendum bidez.
Oinarrizko Errenta Unibertsalaren (OEU) definizioa argi izatea da gakoa: inolako baldintzarik gabe.
Eman beharreko pausoak mahai gainean jarri ditu Finlandiako Gizarte Segurantzak, herritar orok herritar izateagatik gutxieneko diru-sarrera jaso ahal izateko. Hilero 800 euro jasoko lituzke finlandiar bakoitzak, inongo baldintzarik gabe.
Herritar orok herritar izateagatik gutxieneko diru-sarrera jasotzeko duen eskubidea da oinarrizko errenta unibertsala. Herritar guztiei bizitza duina bermatzeko baliabidea izatea eta gizarteko desoreka ugari arintzea ditu helburu.
Herritar orok herritar izateagatik gutxieneko diru-sarrera jasotzeko duen eskubidea da oinarrizko errenta unibertsala. Herritar guztiei bizitza duina bermatzeko baliabidea izatea eta gizarteko desoreka ugari arintzea ditu helburu.
Bizitza duin bat izateko baldintzarik gabeko errenta herritar orori ematea posible dela frogatu du Jordi Arcarons Bartzelonako Unibertsitateko ekonomia aplikatuko katedradunak Katalunian eta Gipuzkoan egin dituen ikerketa banatan. Halako diru-sarrerak, herritarrentzako berme ekonomikoa izateaz gain, jendarteko desoreka ugari arintzeko balioko luke.
Gipuzkoan oinarrizko errenta banakakoa, unibertsala eta baldintzarik gabekoa ezartzea bideragarria dela eta herritarren %75ak baino gehiagok bere bizi maila hobetuko lukeela frogatu du Jordi Arcarons Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia katedradunak, gakoa borondate politikoa dela argi utziz.
Oinarrizko errenta unibertsalari buruzko eztabaida Europar Batasunera eramateko sinadurak bildu dituzte hilabeteotan Euskal Herriko hamar bat eragile sozial eta sindikalek. Eragile horietako bat den Prestazio Sozialen Aldeko Asanblada Irekiko Xabier Abian elkarrizketatu dute Info7 irratian.
Bihar eta etzi EHUren udako ikastaroetan Herritarren Oinarrizko Errentaz hitz egingo da. Gipuzkoako Foru Aldundiak mota horretako politikak martxan jarri ahal izateko aukerez hitz egin du Ander Rodriguez Gizarte Politikako diputatuak Hirian.com webgunean.
Otsail aldean agertu da zenbait komunikabidetan oinarrizko errenta unibertsalari buruz eztabaidatzeko Eusko Legebiltzarrean ponentzia bat sortu egingo dela. Hasteko esan behar, ongi etorria dela ekimena, eta agenda politiko, komunikabide eta iritzi publikoan nolabaiteko irrika edo susperraldia sortzen badu, bere eginkizuna behintzat ontzat jo beharko genukeela. Hala ere, zenbait arrisku aurreikusi daitezke momentu honetatik jada. Alde batetik, eta alde batera uzten badugu mundu akademikoa eta... [+]