MIgrazio-nekropolitikak
			<language>eu</language>
MIgrazio-nekropolitikak
Abuztuaren 7an abiatu ziren 127 lagun Gambiatik eta 83k dute bizia galdu zeharkaldian. 1.500 kilometro dira Gambia eta Kanarien artean, eta geroz eta etorkin gehiagok dute bide hori hartzen, iparralderago diren Polizia kontrolak saihesteko asmoz.
Arrazismoaren eta Xenofobiaren Espainiako Behatokiaren arabera, Ceutako (Espainia) migratzaileen krisiarengatik areagotu dira mezuak. Gehienak X sarean zabaldu dituzte, eta, indarkeriazko hizkuntza erabilita, migratzaileen aurkako indarkeria fisikoa eta haien kanporatzea eskatu dituzte. Analizatutako mezuen erdia baino gehiago Afrika iparraldeko jatorriko pertsonen aurkakoak dira; musulmanen aurkakoak ere asko dira. 
Italiak Ceutako migratzaileen krisiaren harira, “terrorismo arriskua” areagotu dela erran du, eta baieztatu du ez dituela kontrolak kenduko “arriskua desagertu arte”. Espainiako Gobernuak ere kontrolak berrezartzea erabaki du, “Italiak jasaten duen migrazio irregularraren presioari” aurre egiteko. Neurriak abuztuaren 8tik irailaren 7ra arte egonen dira indarrean. Loiuko aireportuan dagoeneko dozena bat identifikatu dituzte.
Espainiako Gobernuko Atzerri ministroak erran du “ahalik eta azkarren” kanporatuko dituztela migratzaileak, eta berriro muga zeharkatzen saiatu ez daitezen eskatu du. Dagoeneko 1.527 adin txikiko zenbatu dituzte Ceutan, eta haien jaioterrian muturreko egoeraren batean bizi badira, legeak ez du onartzen Marokora itzularaztea. Gatazketatik-eta ihesi doazenek ere asilo eskubidea dute. 
Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburu Nerea Melgosak adierazi du adin txikikoen harrera “adostutakoa” izan behar dela, eta “finantziazio nahikoarekin eta berme guztiekin”. Gogorarazi du Jaurlaritzaren babes sistemak “bere ohiko ahalmenaren gainetik lan egiten” duela dagoeneko. Hego Euskal Herrian gurasoen zaintzapean ez dauden mila adin txikiko inguru daude.
Gutxienez 141 pertsona hil dira Ceutan Espainiaren eta Marokoren arteko muga gurutzatu nahian. Espainiako Gobernuaren arabera, ortzegunetik hona 72.000 migratzaile baino gehiagok lortu dute hiri autonomoan sartzea, baina horietatik 70.000 itzularazi dituzte. Geratu direnen artean mila adin txikiko inguru daude.
Espainiako Gobernuak eskatuta, EBk ezohiko bilera egin du Ceutako (Espainia) migratzaileen krisiaren harira. Bileran 27 herrialde kideak ados agertu dira mugetako kontrolak "indartzearekin" eta migrazioak kontrolatzeko "neurriak" hartzearekin.
Dozenaka hildako zenbatu dituzte Ceutan (Espainia), pasa den osteguneko migratzaile oldetik. Espainiako eta Marokoko gobernuek akordioa sinatu eta muga gurutzatutako 72.000 migratzaileetatik 70.000 itzularazi ondoren, hiri autonomoan egoera ez da oraindik baretu: hondartzetan dauden ehunka migratzaileek elikagaiak falta dituzte, eta zenbait erakundek salatu dute asilo eskatzaileak ere itzularazten ari direla. Elkarte horietako bat da Elin, ostegunetik egoerari bertatik bertara jarraipena ematen ari dena. María Jimenez-Castro (Ceuta, Espainia, 1997) bertako kide boluntarioarekin hitz egin du ARGIAk. 
Caminando Fronteras GKEak eman ditu datuak. Horretarako, Mendebaldeko Muga Euroafrikarreko migrazio-fluxuak aztertu ditu. Besteak beste, 27 ontzidi desagertu dira, eta 129 adingabekok bizitza galdu dute aldi horretan.
Europako hainbat elkartek sortu dute, "desobedientzia sare" bat osatzearen helburuarekin. Egitasmoaren barruan daude Negu Gorriak elkartea eta Artea Sarea. Ostiralerako deialdia egin dute.
Aurten bete da hamarkada bat Europak migrazio berbari krisi abizena gehitu zionetik. Orain hamar urte sinatu zuten Europako Batasunak eta Turkiak akordio famatu hura, Siriako gerratik ihesi EBko herrialdeetara heltzen ziren migratzaileei ateak itxi zizkiena. Lehen akordio horrek Mediterraneoko beste ibilbide batzuetakoak ere ahalbidetu zituen, eta antzerako tratuak egin ditu Europak Afrika iparraldeko eta mendebaldeko zenbait estaturekin. Eta lehen pauso horren urteurrena ospatzeko-edo, orduko... [+]
Batezbesteko 33,1 eguneko da Hendaiako atxikitze zentroko atxiloaldien iraupena. 2025ean Hendaiako atxikitze zentrotik pasatako 287 pertsonen arten, 71 kanporatu zituzten  –96 izan ziren 2024an–. Aske utzitakoak, berriz, 160, hau da, %66,1. Atxiloaldien "banalizazioa" eta giza eskubideen "hauskortasuna" deitoratu ditu Cimade elkarteak.
Iruñeko Negu Gorriak taldeak salatu duenez, Anasse Fajerdin Iruñean bizi da duela lau urte, eta deportatua izateko arriskuan dago. Salatu dute "hitzordu tranpak" erabiltzeak gora egin duela Espainiako Gobernuak iragarritako erregularizazio-data hurbiltzean, eta deportazioen gorakadaren helburua deportazio-kupoak betetzea dela.
<![CDATA[Baionako Auzitegiak errugabe jo ditu Korrikan Bidasoa zeharkatzen lagundu zuten zazpi
kideak]]>
2024an, Korrikaren 23. edizioan, 36 migratzaileri Bidasoako muga zeharkatzen lagundu zieten dozenaka herritarrek, eta horietako zazpi auzipetu zituzten “pertsonen trafikoko talde antolatuaren” delitua egotzita. Asteartean errugabe izendatu ditu Baionako Auzitegiak.
Aurreko ostiralean erreskataturiko pertsonak Italiako Brindisia portuan lehorreratu dituzte. Itsas Salbamendu Humanitarioak esan duenez "ondo" joan da dena. Erreskatatuen artean bi hilabeteko haur bat eta hamasei adin txikiko zeuden. Salatu dute “sistematikoki” urruneko portuak esleitzen dizkietela. 
26 lagunen artean hamabost adin txikiko, jaioberri bat eta emakume haurdun bat daude. Gehienak onik daude, eta laguntza humanitarioa jasotzen ari dira. Italiako agintariek Erromako Civitavecchia portura joateko agindu diote Aita Mari ontziari, eta erreskate tokitik bi eguneko bidaia egin beharko dute.
Espainiar "lankidetzak" 1,08 milioi euro gastatu ditu bi "atxilotze-zentro" finantzatzen. Adingabeak kartzelaratzea baimenduta dago horietan; Espainiako Estatuan debekatuta dagoen praktika bat.
Martxoaren 27an "presio migratorioa kontrolatzeko eta trafikatzaile-sareak deuseztatzeko" indarrean ezarritako dispositiboak Bidasoaldeko muga, eta departamenduko bide, tren-geltoki zein nazioarteko autobus zerbitzuetan kontrolak zorroztu ditu.
Martxoaren 27an "presio migratorioa kontrolatzeko eta trafikatzaile-sareak deuseztatzeko" indarrean ezarritako dispositiboak Bidasoaldeko muga, eta departamenduko bide, tren-geltoki zein nazioarteko autobus zerbitzuetan kontrolak zorroztu ditu. Horietatik, egoera irregularrean zeuden 28 lagun atxiki dituzte kanporatzeko, baita migratzaileen 19 trafikatzaile atxilotu ere.
Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko deportatuak izateko.
"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen hitzak dira horiek, 2023an egindako erreportaje batetik ateratakoak. Denbora pasatu izanagatik ere, hitzok ez dute gaurkotasunik galdu, pasa den asteko titular batek gogorarazi duenez: 2025a hasi zenetik 1.800 pertsona... [+]
Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu daitezkeenak direla. Botereak –eta agintariek– bizitzetan nola eragiten duten ari da aztertzen. Hortik begiratu diogu Chido zikloiaren biharamunari. Ofizialki, "berrogei bat" hildako izanik ere, errealitatean "milaka edo dozenaka milaka" izan direlako. Nekropolitikak dakarren irakurketa-giltzei esker bakarrik ulertu daiteke alde hori: frantses herritartasuna dutenak kontatu dituzte, atzerritarrak ez. Dena den, aitzinetik ere ez zituzten kontsideratzen txaboletan bizirauten zebiltzan papergabeak. Hori da nekropolitika, Frantziako Estatuak daramana.
Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du helburu. Giza Eskubideen defendatzaileek gogor egin diote kritika eta horietako askok espetxe batekin konparatu dute. Orain Europar Batasuneko 27 herrialdeek gauza bera egin dezaten proposatu du Von der Leyenek, migrazioari dagokionean “aurrera egiteko bide "berritzaileak" aztertzea eskatu die.
"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.