Matxismoa
Elkarretaratzea deitu dute larunbatean Donostian La Salleko ikasle ohiek Patxi Ezkiaga auzia dela eta. Ikastetxeko irakasle eta zuzendaria izandakoak egindako sexu abusuen aurrean biktimei babesa erakutsi eta ikastetxearen jarrera salatuko dira.
Pasa den astelehenean atxilotu zuten 48 urteko gizonezkoa, Berrizen (Bizkaia), bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzea egotzita. Asteazkenean utzi dute epailearen esku, eta Durangoko Auzialdiko Auzitegiko Atal Zibileko eta Instrukzioko 4. plazak erabaki du behin-behinean espetxeratzea. Bezperan, ehunka herritarrek indarkeria matxistaren aurka manifestazioa egin dute Berrizen.
Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du astearterako, gizon bat bikotekidea labankadaz hiltzen saiatu izana salatzeko. Udaletxe paretik abiatuko da manifestazioa, 18:30ean.
Emakumeak komun eta aldageletan grabatu eta 30 bat ikasleren argazkiak deskargatu zituen Zizur BHI ikastetxeko irakasle ohia epaitu dute Nafarroako Justizia Jauregian. Nafarroako Fiskaltzak 180 urteko kartzela-zigor eskaerari eutsi dio, eta foruzainek akusatuaren bertsioa gezurtatu dute.
Proposamen sexualak adin txikiko neska ikasleei, kontu faltsua Instagramen, ezabatutako elkarrizketak, lekuz kanpoko komentario eta gonbidapenak, ezer kontatu ez dezaten ikasleei egindako ohartarazpenak… Desatsegina bezain argigarria izan da Jon Perurena irakaslearen kontrako auziaren lehen eguna.
Irungo (Gipuzkoa) institutu bateko gertakariengatik epaituko duten arren, beste ikastetxe batzuetan ere arazoak izan ditu irakasleak, tartean diziplina-espediente bat jaso zuen. Hezkuntza Sailak informazio guztia Fiskaltzara bideratu ostean dator auzia; irakasleak dio administraziotik jaso duen jazarpenaren eta zurrumurruen biktima dela eta ikasleak eurak direla berari sexua proposatu diotenak.
2026ko Munduko Desberdintasunen Txostenaren hirugarren argitalpena kaleratu berri da. Txostenaren koordinatzaileen artean daude desberdintasunen azterketan ospea duten Lucas Chancel eta Thomas Piketty, besteak beste. Txostenaren ondorio nagusia indartsua da: munduko biztanleriaren %10ak gainerako %90ak baino gehiago irabazten du, eta munduko biztanleriaren erdiak munduko sarreren %10 baino gutxiago eskuratzen du. Zenbaki horiek errentaren ingurukoak dira, baina aberastasunaren datuak hartzen... [+]
EAEko Arartekoak salatu du, Patxi Ezkiaga irakasleak egindako sexu abusuen biktimek eskatu duten “erreparazio kolektiboa, morala eta soziala” ukatu diela La Salle ikastetxeak. “Erreparazio osoa” eta biktimen aitortzaren beharra azpimarratu ditu.
Duela 2.800 urteko hobi komun bateko 77 indibiduoren arrastoak aurkitu eta aztertu dituzte Serbian, Karpato inguruetan. Nature Human Behaviour aldizkarian argitaratutako emaitzek garbi uzten dute han sarraski bat gertatu zela Burdin Aro goiztiarrean. Baina sarraskiaren ezaugarriak ezohikoak dira guztiz.
Historiaurrean gatazken indarkeriaren biktima nagusiak gizonezko helduak zirela uste izan da, gatazkatan parte hartzen zutenak, alegia. Baina, kasu honetan, aztertutako biktima gehienak... [+]
Arrigorriagako Padura futbol taldeko adin txikiko neska batek sexu-indarkeria jasan duela salatu dute Bidaure eta Urruma elkarteek. Ustezko erasotzaileek ere Paduran jokatzen dute, adierazi dutenez. Klubak gaitzetsi egin ditu elkarteok zabaldutako "funtsik gabeko akusazioak".
Martxoaren 7an, ‘Aurten gu be kintta!’ eguna ospatuko dute Aretxabaletan (Gipuzkoa). Jai giroan, zenbait urtetan kinto izan ezin ziren emakumeek espazioa berenganatzea dute helburu.
2023ko maiatzean labankadaka erail zuen bere bikotekide ohiak, haurdun zegoela. Alaba txikia ere bertan zen. Hiltzaileak urruntze-agindu bat zeukan Maialenekiko, eta VioGen babes-sistemaren barruan zegoen biktima.
Polemika akaso entzuna izango duzue: 1991. urtean, Robert Venturi (1925-2018) arkitektoa Prizker sariaren onuraduna izan zen, bere lan ibilbidea bere kide eta emaztearekin batera egin bazuen ere. Arkitekturaren Nobel saria esleitzen zuen epaimahaiak argudiatu zuen, sariaren helburua arkitekto bakarraren irudiaren aitortzara zuzendua zela. Arkitekturaren eta arkitektoaren ikuspegi zaharkitu eta misoginoa hurrengo hamarkadan gainditua izan zen eta ondorengo deialdietan askotan eskaini zaio saria... [+]
Jeffrey Epstein-en kasuak mundu osoari erakutsi zion zer gertatzen den salaketak gutxiesten direnean eta botereak erasotzailea estaltzen duenean. Baina ispilu hori ez da hain urrun geratzen. Gure auzoetara ekartzen badugu, galdera mingarri bat sortzen da: zer gertatzen da sistemak ez duenean garaiz eta modu eraginkorrean kontrolatzen arriskua?
Euskal Herrian, azken urteetan, 46 emakume hil dituzte bikotekide edo bikotekide ohien eskuetan. Azkena, Sarrigurenen. 46. Ez dira zenbaki hutsak. 46... [+]
Estoikoegi jartzen naizenean, Martin Codax botila bat erosten dut, orekatzeko. Azkenaldian eutsi behar izan diot alkoholiko ez bihurtzeko. Buruarekin batera tripa nahasten didaten irudi gehiegi: ez dakit burutik triparako haria deskorapilatzen.
Ez dira Epsteinen paper famatuak, edo Trumpkeriak. Ez dira Julio Iglesias eta bere esklaboak. Ez da Alves. Baina badira. Lortu dute, dirudienez, ia beste guztiek nahi dutena. Karrera profesionalean gora egitea. Alegia, boterearen katxibatxe guztiak... [+]
Gizon batek haren bikotekidea labanaz eraso eta hil zuen otsailaren 20an, Sarrigurenen (Nafarroa). Gizonak bere ama ere zauritu zuen. Epaileak espetxera bidali du. Astelehenez, Donostian, Bilbon eta Gasteizen elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak. Mugimenduak adierazi du hilketa matxista ez dela gertaera isolatua. Gizonak eta erakunde publikoak interpelatu ditu, bakoitzak bere ardurak har ditzan. 2026an Euskal Herrian gertatu den lehenengo hilketa matxista da.
Larunbatean 42 urteko gizon bat atxilotu dute Zaramagako etxebizitzan bikotekideari lesioak egiteaz egotzita; igandean, 31 urtekoa, Judimendi auzoan, genero indarkeria eragitea leporatuta.
Jeffrey Epsteinen sexu trafikoko sarearen biktima gehienak langile klaseko neskak ziren, eta haientzat estortsio ekonomikoak berebiziko garrantzia zuen. Haiekin gehiegikeriak egiten zituen elite ekonomikoarentzat gorputz trukagarriak ziren, diru gutxiren truke: 200 dolar, 45 minutu.
Donostiako Parte Zaharreko Ernaik salatu du Ibon Sarasola Monzon Aizepe elkarte gastronomikotik kaleratu dutela eta "jarrera matxista eta baztertzaileak" gaitzesteko pintura gorria bota dute elkarteko sarreran.
Ibon Sarasola Monzon donostiarra IRUTXULOKO HITZArekin harremanetan jarri da, publikoki salatzeko Aizepe elkarte gastronomikotik behin betiko kaleratu dutela, "emakumeak sukaldera sartzen utzi ostean". Aizepek dioenez, aldiz, bestelako arrazoi batzuengatik kanporatu dute. Emakundek elkarteari gomendatu dio estatutuak aldatzeko.
Ostiral honetan izango da Zero Tolerantzia Emakumezkoen Mutilazio Genitalaren aurkako nazioarteko eguna eta horren harira egin du ohartarazpena Nafarroako Munduko Medikuen elkarteak: oraindik ere milaka emakume biolentzia hori jasateko arriskuan dira Nafarroan.
Noam Chomskyrekin bi liburu egin dituen Vijay Prashad idazlea “ikaratuta eta haserre” agertu da, munduko aberats eta boteredunentzako adin txikikoen prostituzio sarea antolatu zuen Jeffrey Epsteinekin, intelektual estatubatuarrak zeukan erlazioaren harira: “Ezerk ezin du azaldu basakeria hori”, adierazi du CounterPunch atarian argitaraturiko gutun batean.
2026ko lehen hilabetea bukatzen ari dela eta, Argien lurraldean, jadanik lau feminizidio ofizial kontatu dituzte Frantziako Estatuan. 2025ean 165 izan ziren, 2024an 107. Bai, lotsagarria da. Zilegi izango litzateke galdetzea zer egiten duen Poliziak. Zer egiten du Justiziak? Zer egiten dute politikariek?
Poliziak biktimen hitzak ukatzen ditu. Noustoutes kolektiboaren arabera, salaketak egin dituzten biktimen %66k haien harrera txarra gaitzesten dute. Justiziak erasoak ez ditu kondenatzen... [+]
Sexu erasoa ostiral goizaldean gertatu da Donostiako Ibaeta auzoan. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da. Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du eta erasoa “gogor gaitzetsi” du.
Astelehenean posta elektroniko bidez heriotz mehatxuak jaso ondoren, Irungo Emakumeen Etxeak segurtasun-neurriekin ireki ditu berriz ere ateak. Irungo Udalak salatu ondoren, Ertzaintzak udal ekipamendua ixtea erabaki zuen astelehenean prebentzioz, eta mehatxua gorroto delitu gisa ikertzen hasi da.
Hamarnaka emakumek sexu erasoak salatu dituzte sare sozialetan. Horietako asko, Athletic futbol taldeko zaleak biltzen dituen Herri Norte Taldeko (HNT) kideek egindakoak dira, El Correo egunkariak jaso duenez. Duela hilabete inguru publikatu ziren salaketa horien gaineko lehenbiziko berriak, eta orduko hartan esandakoak berretsi ditu HNT-k: biktimen aldean kokatzen dela, eta erasotzaileak duela urte batzuk kanporatu egin zituztela.
Egun hauetan Cristina Fallarás-en Instagrameko kontuko hainbat testu irakurri ditut, hemendik eskertu nahi dizut, Cristina, hain beharrezkoa den espazio horrengatik eta gorputza jartzeagatik emakume askok bizitakoa kontatzeko, horretan baitatza, kontatzea, beste aldean irakurtzen, ulertzen eta askotan oso antzeko zerbait bizi izan duen norbait dagoela sentitzea. Izan ere, ez da batzuek kritikatzen duten bezala mendekua seinalatu eta bilatzeko asmoz, hau mendekua bilatzea balitz gure... [+]
Urtez urte, murrizten doa soilik gizonezkoez osaturiko danborraden kopurua, baina oraindik ez da zerora murriztu. Hain zuzen ere, iaz, Aizepe eta Club Cantabrico danborradak ziren erabat baztertzaile bakarrak. Aurten, hamasei emakumek suila joko dute Club Cantabricorekin eta, beraz, Aizepe izango da danbor eta upel jotzaile lanetan soilik gizonezkoak izango dituen konpainia bakarra.
Adinekoentzako sei egoitza eta bederatzi etxebizitza komunitario administratzen dituen enpresaburuaren jarduna salatu du sindikatuak. Esplotazioa salatzeaz gain, "erantzukizunak hartzea" galdegin die Bizkaiko Foru Aldundiari –zentro horien lizentziak ematen dituen instituzioa izanda– eta Eusko Jaurlaritzari.
Arte eszenikoen langileen artean indarkeria matxista eta botere gehiegikeriak “errotuta” daudela ondorioztatu du Garazi Arregi Leónen ikerketak. Protokolo bat ontzen ari dira hainbat erakunde, egoerak larrituta eta “lan eremuak seguruagoak” izan daitezen. Ondo bidean, apirilean martxan egongo da.
Bi emakume sumisio kimikoaren bidez bortxatu zituzten bi gizonek, haietako bat, polizia-agente baten senidea. Frogak desagertu egin ziren, eta ikerketan irregulartasunak atzeman ditu Giza-Eskubideen Europako Auzitegiak.
Uztailaren 2an argitaratu zituzten Flecharen aurkako salaketak Eldiario, Infolibre, RTVE Noticias eta Radio4-RNE hedabideek. Hurrengo egunean, uztailak 3, CIMIE (Hezkuntza Ikerketaren Nazioarteko Diziplinarteko Kongresua) nazioarteko kongresuaren XIII. edizioa hasi zen EHUko Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean, eta bertan babes esplizitu eta zuzena eman zitzaion salatuari. Kongresua AMIE (Asociación Multidisciplinar de Investigación Educativa) elkarteak antolatu zuen, eta kongresuaren batzorde antolatzailea CREA sareko kide diren edo izan diren hainbat pertsonak osatu zuten, tartean euskal herritarrak.
Ramón Flecha eta CREA kasuari buruzko ikerketaren informazio guztia, kanal honetan.
Uztailaz geroztik, CREA ikerketa zentroaren eta bere sortzaileetako bat den Ramon Flecha soziologia katedradunaren aurkako salaketak ugaritu dira. Sexu eta botere abusuak, sekta funtzionamendua izatea edo lan esplotazioa leporatu diete dozenaka emakumek. Salaketek Herrialde Katalanetan dute epizentroa, bertan baitu botere eta azpiegitura gehiena CREAk. Baina Euskal Herrian ere badu talderik eta kiderik, eta Flechak, sortzez bilbotarra, lotura mantentzen du gure herriarekin. Erreportaje honetan ikertu ditugu CREAk Euskal Herrian duen errotze maila, salaketekiko posizionamenduak eta Herrialde Katalanetan salatu diren portaerak errepikatzen diren edo ez. Besteren artean, zazpi urtez CREAko kide izan den pertsona batekin mintzatu da ARGIA.
Erreportaje hau inprentan sartu aurreko orduetan bi gertakari oso garrantzitsu kateatu dira: batetik, Bartzelonako Unibertsitateak jakinarazi du fiskaltzan salatuko dituela CREA eta Flecha, delitu larriak egotzita; bestetik, eta albiste horren ondoren, CREAk bere jarduna “berehalakoan” amaitzeko erabakia hartu duela iragarri du.
Ramón Flecha eta CREA kasuari buruzko ikerketaren informazio guztia, kanal honetan.
Oihana 2017an hasi zen CREArekin harremanetan. Master Amaierako Lana (MAL) jardunaldi batzuetan aurkeztu zuen, eta amaitzean, bertan zen CREAko pertsona batek mintegi batera gonbidatu zuen. Ostean, “ibilbide akademikoa hasteko zeuden aukeren inguruan hitz egiteko” hitzordua proposatu zioten, unibertsitatean lan egiten zuen emakume batekin. “Nire sorpresarako, kafe horretara ez zen emakumea agertu, baizik eta Ramón Flecha”. Oihanaren esanetan, Flecha kontu... [+]
A Coruñako (Galizia) Poetas Di(n)versos jardunaldietan entzun genuen, Reshma Rameshen aldamenean. Bakoitzak ordu erdiko errezitaldi bat eskaini zigun, Reshmak kannadaz eta ingelesez, eta Yaminik bere zazpigarren hizkuntzan, galegoz; hurrengo urtean argitaratzekoa duen poema-bildumaren zati bat izan zen han aditutakoa. Elkarrekin bi otordu egin, eta grabagailua noiz itzali asmatu ezina. Hori da Yamini elkarrizketatzea.
Azaroaren 25ean kaleak bete genituen egunero hiltzen gaituen sistema patriarkala salatzeko. Hurrengo egunetan, ordea, borroka horrek indarkeria instituzionalaren adibide argia jaso zuen: Suitzako Kontseilu Nazionalak emakumeon* aurkako indarkeria borrokatzeko bideratu behar zen milioi frankoko gehigarria baztertu zuen.
Erabakiak haserrea sortu zuen, arrazoi askorengatik. Beranduegi iritsi zelako, eraildakoentzat. Aurten 28 feminizidio zenbatu ditugulako. Eta, batez ere, errealitate ukaezin... [+]
Erakunde publikoek 12:00etan deitu dute elkarretaratzea Barakaldoko herriko plazan. Argitan Talde Feministak, bestalde, arratsaldeko 19:00etarako deitu du mobilizazioa. Euskal Herriko hiriburu eta beste eskualde batzuetan ere egingo dituzte elkarretaratzeak, batzuk Emakumeen Mundu Martxak eta besteak Itaiak deituta.
Igande goizean, alabek ama hilda aurkitu zuten Barakaldoko bere etxean. Egun bereko gauean gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, gorpuarekin zerikusia zuelakoan. Segurtasun Sailak jakinarazi du, autopsiaren lehen emaitzen arabera, indarkeriaz hil zutela emakumea.
Asteartean hasi eta ostiralean bukatuko da Zestoako (Gipuzkoa) sei herritarren aurkako epaiketa. Donostiako epaitegiaren kanpoan egunero izan den kontzentrazioak gogorarazi du “elkartasun feminista” epaitu dutela epaitegiko ateez bestaldean. Salatzaileak ez ditu kartzela zigor eskaerak kendu.
Elixabet Etxandik salatu zuen gertatua Muskildiko saioaren amaierako agurrean: ganbarako ariketa egitera zihoala, trikota edo jertsea kentzerakoan txistu batzuk jaso zituen publikotik. "Inoiz baino argiago diogu ez dugula inolako erasorik onartzen eta espazio seguru eta libreen alde egingo dugula", adierazi du Bertsozale Elkarteak.
Atzekoz aurrera gabiltza. Zestoan (Gipuzkoa), bost herritarrek indarkeria matxistaren biktima bat babestu dute. Erasotzaileak salaketa jarri die derrigortzea eta integritate moralaren aurkako delituak leporatuta. Salaketa epaiketara ailegatu egin da. Erasotzailea biktima bihurtu da, eta biktimari (bikotekide ohiari) elkartasuna adieraztea, salagarri. Sistema judizial patriarkala agerian. Herriaren eta mugimendu feministaren erantzuna, erraldoia: plaza bete zestoar eta bailarako herritar, ia 30... [+]
Niri ere gertatu zait. Eraikuntza lana mugatzen duen metalezko hesiaren zurtoina hormigoizko blokearen zulotik atera, zirrikitutik barnera sartu, bertako langilearekin eraikuntzako neurri eta zehaztapenak ematen hasi, eta esaten dudanari entzungor egin, serio ez hartu. Gutxiespena, kuestionamendua, mesprezua, aintzakotzat ez hartzea. Emakume baten aginduek leku zaila topatzen dute adreiluen artean, lekuz kanpo sentiarazi arte. Eskuen ekintzek agintzen dute lan-giroa, hierarkikoa da... [+]
Donostiako Auzitegian hasi da asteartean Zestoako sei bizilagunen aurkako epaiketa, emakume bati «elkartasun feminista adierazteagatik» akusatuak. Auzia 2018an herriko gizon batek jarritako salaketa batetik dator, eta integritate moralaren aurkako delitua egotzita epaituko dituzte salatzailearen bikotekide ohia eta hura babestu zuten bost herritar.
2018an herriko gizon batek bikotekide ohiaren eta hura babestu zuten bost bizilagunen aurkako salaketa jarri zuen integritate moralaren aurkako nahiz derrigortze delituengatik. Sei akusatuek epaiketa izango dute abenduaren 16, 17 eta 18an. Zestoan (Gipuzkoa), aspaldiko jendetzarik handiena bildu da abenduaren 14an egindako elkarretaratzean. Zestoako Mugimendu Feministak egindako deialdira ehunka lagun elkartu dira eta herriko ia 30 eragilek babesa eman diete akusatuei.
“Derrigortze” eta “integritate moralaren aurkako” delituak leporatuta epaituko dituzte abenduaren 16an Zestoako sei herritar. Salatzaileak eta fiskalak lau eta bost urteko kartzela zigorra eskatuko dute. Zestoako Mugimendu Feministak “larritzat eta bidegabetzat” jo du epaiketa, eta protestak antolatuko ditu hurrengo egunetarako.
Biktimak salatu du abenduaren 2an bikotekide ohiarekin topo egin zuela kalean, eta hark besotik heldu eta eraikin batera eraman zuela. Barruan zegoela, kolpeak eta ostikoak eman zizkion, eta aizkora batekin heriotza-mehatxuak egin. Gainera, sarrerako atea blokeatu zuen emakumea handik irten ez zedin. Ordu batzuk geroago, emakumeak alde egin ahal izan zuen.
“Denak izan gaitezke erasotua, eta edonor izan daiteke erasotzailea”. I. Gartziaren hitzak dira, bortxaketa jasan eta lanketa handi baten osteko harria altxatzean. Sei hilabete daramatza sortutako mina erreparatzen. Gertuko ezagun baten erasoaren bizipenez; onarpen eta erruduntasunaren fase ezberdinez; epai sozial eta judizialen albo kalteez; eta bere kasuan egindako bideaz mintzo da, ahaldunduta.
Haurren eta nerabeen aurkako sexu-indarkeriaren prebentzioaz.
Les Glorieuses informazio orriaren arabera, azaroaren 10az geroztik eta urte zibilaren bukaerarainoko tartean, Frantziako Estatuan, "emazteok urririk lan eginen" dutelako berria zabaldu da. Molde horretan, irudi horren bidez, irudikatzen eta adierazten da emazteen eta gizonen arteko lan sarien ezberdintasuna.
Urririk, dohainik, debalde, doan, hutsean, musu-truk. Irudia ezin adierazgarriagoa da.
Auzo-lotsa eragin lezakeen lema urtero sasoi bertsuan zabaltzen da, azken hamar... [+]
Poliziaren indarkeria matxista eta erabateko inpunitatea utzi dituzte agerian hainbat ikerketak. Agenteek egindako erasoen %42tan, sexu-indarkeria salatzen ari ziren pertsonak dira biktimak.
Hamaika irakurketa egiten dira Emakumeen aurkako biolentziaren aurkako egunean. Sindikatu, erakunde, instituzio eta gazte mugimendu bakoitzak bere ikuspegitik irakurgai propioa aurkezten du. Aurtengoan, Euskal Herriko Mugimendu Feministak "konplizitate sareak" jarri ditu erdigunean; Itaiak, jomugan jarri ditu eskuinak eta eskuin muturreko ideia eta jardunak; eta  Emakundek, bere aldetik, gizarte osoaren gainean jarri du arazoaren ardura.
2025ean gutxienez sei emakume eta adin txikiko neska bat hil dira indarkeria matxistaren ondorioz. Hego Euskal Herriko erregistroen arabera, 7.600 salaketa baino gehiago jarri dituzte emakumeek indarkeria matxistagatik, eta erasotzaile gehienak bikotekideak edo bikotekide ohiak izan dira.
Save the Children erakundeak egindako ikerketaren arabera, sexu esplotazioa "birdefinitzen" ari da ingurune digitalean. Normalizatu egin da adin txikikoek eduki sexuala partekatzea ordainsarien truke; gazteen gehiengoak zilegi dela uste du. OnlyFans plataformako profilen %97 emakume gazteenak dira, 18 eta 24 urte artekoenak.
Laurdenak beren espazio pertsonalaren intrusioa jasan du, eta %22.6k eskatu gabeko kontaktu fisikoa. Sindikatuak kezkaz azaldu ditu datuok, gehitu du egoera horiek “jarrera bortitzak” sortzen dituela, emakumeak eta lan jardun batez ere femeninoak kaltetzen dituztenak, eta kontzientziazioan jarraitzeko premia azpimarratu du.
Zuen hipokrisia indarkeria da! lelopean mobilizatuko dira Euskal Herriko hiriburuetan, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean. Aurtengo aldarriak indarkeria matxista ahalbidetzen duen konplizitate sareak salatuko ditu. Mobilizazioak egingo dituzte Euskal Herriko hiriburuetan.
Ostegun arratsaldean izan zen erasoa eta ordu batzuk ondoren atxilotu zuten 30 urteko gizona.
Beldur Barik bideo-lehiaketak egunerokoan bizi dituzten indarkeria matxistez hausnartzen jarri ditu 12-20 urte arteko gazteak. Aurkeztu dituzten bideoez eta institutuetako errealitateaz aritu gara Oihana Llorente antolatzaileetako batekin: “Normalizatuta ditugun indarkeriak dira ikustea gehien kostatzen zaizkigunak”.
Sexu erasoak 1979tik 1981era egin zituen ikastetxeko zuzendaria zen elizgizonak. 2022an hainbat salaketen ondorioz argitara atera zen kasua eta ikertzeko eta biktimei erreparazioa emateko prozesua abiatu zuen Bilboko Elizbarrutiak. Orain, lehen kalte ordainak iristen ari dira. Salatzaileek adierazi dute prozesua “gorabeheratsua” izan dela, baina “egia argitara irten” dela azkenean. Esker ona adierazi diete prozesu honetan alboan izan dituzten guztiei.
Igandean bi gizon atxilotu dituzte indarkeria matxista egotzita; bata Erandion, eta bestea Igorren. Ertzaintza bi kasuak ikertzen ari da.
Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunerako kanpaina instituzionalak aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Lehenengoan, azpimarratzen da indarkeria matxista "gizarte osoaren arazoa" dela, eta ez soilik emakumeena; bigarrenak, "indarkeria isilak" agerian uztea bilatuko du.
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia izaten hasi zen herrixkan, nagusiki emakumeen artean. 18 urte geroago, 1929ko uztailaren 19an, polizia Fazekasen bila joan zenean, emaginak bere buruaz beste egin zuen artsenikoa hartuta.
Emagina ezin zuten epaitu, baina... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak, 2025; itzultzailea: Amaia Astobiza). Euskal Herriko hainbat lekutan aurkeztu zuen maiatzean: hausnarketa deseroso bezain beharrezkoak dakartza.
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita unibertsitate-foro publiko batean ere, argudiatuz ezin izan duela halako portaerarik izan, genero indarkeriaren aurkako hainbat lan argitaratu baititu; hori, berez, antidotoa balitz bezala. Tamalez, ez da lehenengo aldia halako... [+]
13 urteko mutil bat da Adolescence telesailaren protagonista, bere eskolako neska bat erailtzeagatik atxilotua. Lau kapitulutan zehar saiatuko gara ulertezina ulertzen, baina gidoilariek ez digute azalpen errazik emango, baizik eta bullying dinamika nahasiak, manosferaren eragin neurtua, aita señoro arruntari errua botatzeko helduleku falta…
13 urte zituen Eva gure Bilboko bizilagunak, bere aitak eraildako feminizidioaren biktima. Evaren amak urteak zeramatzan senarraren... [+]
2023ko abenduan notizietara salto egin zuen Gernika-Lumok: bertako saskibaloi entrenatzailearen kontrako salaketa bat zegoen sexu eraso jarraituak egitearren. Sare Feministaren izenean, zurrunbilo mediatikoan murgildu zen Apraiz.
Azken hamarkadetan bide luzea egin da Euskal Herrian indarkeria matxistaren bueltan. Eta indarkeria matxista kasuen esku hartzeetarako protokoloak ere izan dira urteotako lanaren emaitza: Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxarena erailketa matxistak salatzekoa, jaietako esku hartzeetakoak, eragileenak... Baina bestelako beharrak ere azaleratu dira, esaterako mugimendu feministaren gain erortzen dira sarri protokoloen kudeaketak, herri mugimenduetakoak, adibidez.
Gako hauetatik abiatuta aritu... [+]
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren aurkako olatua indartsua izan da: ikusgarri egin da, emakumeek kaleak hartu dituzte, gizonak interpelatu dituzte, eta egiturazko arazoa dela nabarmendu dute. Urte gutxian lege berriak eta teorikoki aurreratuagoak ezarri dituzte. Baina zertarako balio izan du horrek? Prozesu judizialek on egin dute? Jendartea prest dago arazoaren tamaina onartzeko? Gizonek noiz hartuko dute ardura? Olatuak zer-nolako arrastoa utzi du?
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz horri halako higuina hartu nion. Bro ingelesezko brother (anaia) hitzetik dator. Berba horren erabilera AEBetako anaiarte unibertsitarioetan zabaldu omen zen. Espresio horretatik eratorritako 'techbro' berba entzuten... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk lagunduta. Antzokiko publiko artetik bi ekintzaile antiarrazistek hurrengo hitzak jaurti dizkiote: “Publikoki salatua izan zara emakume bat bortxatzeagatik, sexu langile arrazializatua. Zein erraza den besteen indarkeriaz... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera joan ohi den itsasargiaren inguruan. Parean ertzain bat –gizonezkoa– ordenagailuko pantailari beha, neskek diotena transkribatzen, leku eta data guztiak zerrendatzen, indiferentzia aurpegiz.
(Hiru urteren... [+]
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren eskubideen alde; egun gutxiren buruan, COVID-19aren pandemia hedatzea leporatu zieten jada su-txikian bero-bero zeuden diskurtso misogino eta erreakzionarioek. Feministak, gaitz guztien errudun.
Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot Frantziako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro gizonari. Alemaniarra eskuekin zer egin ez dakiela geratu da, ahurrak elkartu eta zerurantz daramatza, adostasun keinu bat eginda, urduri.
Ongietorrian beste hiru... [+]
Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko kartzela zigorra galdetu du prokuradoreak, lau eta hemezortzi urte artekoak besteentzat. Hor arte kasu higuingarri horrena; azkenean, Gisèlek nahi izan duelako fokua zabaldu, oinarrian eta osotasunean dagoen osagaiari begira jartzeko: bortxaketaren kultura. Epaiketa auzitegiko ateak hetsirik bideratzea ez zuen onartu, hain justu, arazoa plazaren erdira ekarri eta "bortxaketa gauza arrunta bihurtzen duen jendarte matxista eta patriarkal honek begiak irekitzeko".
Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten emakumeekin lanean zebiltzan eragileekin harremanak izaten eta haien lana ulertzen hasi nintzen. Eragileen arduretariko bat zen erasotzaileek biktimen bizitzetan eragiten zuten kontrola, mundu digitalera eta gailuetara zabaltzen... [+]
Indarkeria matxistagatik Iñigo Errejónen aurkako salaketa dela-eta, badirudi batzuk konturatu direla ezkerreko alderdi, sindikatu eta erakundeetan ere emakumeok ez gaudela gizon kideengatik biolentzia jasotzetik aske. Argi geratu da, gainera, halako egoeratan batzuek ezjakinarena egin eta beste aldera begiratzea erabakitzen dutela, eta soilik mugitzen direla salaketa bat dagoenean edo/eta erasoa publiko egiten denean. Orduan bai, errudunak bilatzen dituzte, protokoloek kale egin... [+]
Bilboko Udalak eta zenbait hedabidek neska batek gaugiroan bizitako bortxaketaren berri eman zuten, biktimaren baimenik gabe eta modu sentsazionalistan. Emakumeak sare sozialetan bilatu zituen bestelako aliantzak, berbiktimizazioari aurre egiteko. Bere testigantza harilkatu dugu sexu-indarkerian adituak diren hiru feministaren analisiekin.
Erreportaje hau Pikara Magazine-n argitaratutakoaren (Jare no quiere que su agresión sexual caiga en el olvido) euskarazko bertsioa da.
Leku izen bakarra aski da, azken denbora hauetan gertatu den emakumeen aurkako biolentzia kasurik larriena aipatzen hasteko: Probentzako herri horretan, senar batek emaztea kimikoki menderatu eta beste gizon batzuen –ehun bat omen dira– sexu-meneko utzi du hamar urtez. Hilotz antzeko gorputza erasotzen zuten bitartean, Dominique Pélicot-ek filmatzen zituen.
Irudikatzea zaila den arren, auzitan diren 51 gizonezkoak “susmo guzien gainetik” dabiltza. Kondena pisua... [+]
Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek, manifestazioek, eta adierazpenek (eta aldian-aldian kontrakarrean agertzen diren ahopeko bestelako mintzo horiek, iradokitzen emakumeok ere bortitz jokatzen dugula gizonen kontra…).
Urko Olazabal aktoreak esan berri du:... [+]
Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna. Isiltasun-itun horrek, "anaidia" edo "korporatibismo" maskulinoak, erasotzaileak babesten dituelako eta indarkeria matxista normalizatzen duen sistema heteropatriarkala betikotzen duelako. Itun hori... [+]
Hil arte bizirik sentitzearen beharraz ari da Olatz Mercader. Gaixorik egon izan delako bere bertsio gutxitua hurbilegi ikusi duenak badaki zein garrantzitsuak diren konpromisoa, grina eta desioa.
Komunikabideek hainbatetan kontatzen dute halako herritan haur bati sexu abusuak egin dizkiola entrenatzaileak. Beste zenbaitetan entzuten dugu haur baten aitona atxilotu dutela bilobari sexu abusuak egiten zizkiola egotzita. Gutxiagotan argitaratzen da umeari erasoa egin diona aita dela. Alarma eta beldurra pizten du horrek. Halakoetan, jendartearen erantzuna harridura eta arbuioa izan ohi da: nola da posible gure “gizarte garatu” honetan “sexu harremanak” eduki nahi izatea ume batekin? Ezinezkoa da ulertzea. “Eroa” dagoela esan eta “basakeria” horiek Eliza Katolikoaren babesa duten apaizek soilik egiten dituztela sinetsita, beste alde batera begiratzea da erosoena; latzegia baita digeritzeko. Ordea, erreportaje honetan azpimarratzen da egiturazko arazoa direla, eta hortaz, gizarte osoa dela haiek saihestearen erantzule.
Emazte batek zendua den euskal idazle eta poeta bat akusatzen du, abusuak egin zizkiolakoan, eskolan zebilen nerabe garaietan. Erbia kitzikatzea, arrazoi du Gorka Bereziartuak. Beste edonor izan balitz, afera ez zen isilik geldituko, feministak eta ni barne, salaketategi bilakatuko ginatekeelako: aski dela, kontzentrazioa seietan udaletxe plazan, eta abar... Ohikoa, baina ez, horrelakorik ez da gertatu, errautsa tapiza pean gorde da eta kito!
Badirudi euskal literaturak heterodoxia de facto... [+]
Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren pasarteekin.
Gizon bilbotar zuri bat epaitua izan da bere bikotekidea (emakume migratua) bizirik erre izana leporatuta. Feminizidio frustratu horrek agerian uzten du biktimek bizi duten babesgabetasuna, indarkeria matxista arrazakeriarekin uztartzen denean.
Carmen Junyent hizkuntzalaria izan zen katalanez hil ahal izatea bere azken hatseraino aldarrikatu zuena. Hil hurren zela, osasun-langileekin izandako bizipenak idatzi, eta bera hil ondoren argitara zitzatela eskatu zuen. Hizkuntza pertsona batek beste batekiko duen trataeraren parte dela azpimarratu nahi izan zuen horrela.
Junyenten testigantzen artean, bada bat erizain batekin gertatutakoak biltzen dituena. Beste batzuek ez bezala, erizain horrek ez omen zuen eragozpenik gaixoa katalanez... [+]
Bilbora etorri zen apirilean, idazketa sendatzaileei buruzko hitzaldi bat ematera, EHUko Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan masterrak gonbidatuta. Bazuen zer esanik: soziologia eta historia ikasitakoa, artxiboa baliatzen du idazteko, eta bere ahizparen bizitza eta feminizidioa kontatu ditu El invencible verano de Liliana [Lilianaren uda garaiezina] liburuan. Pulitzer saria jaso bezperatan, argi dauka literaturak ez duela sendatzen: justizia-modu bat izan daiteke, ordea.
Nina iragarritako señorizidio baten kronika da –Irantzu Varelaren terminoa erabiliz–. Pantaila handira orain iritsiko den filmak kontatzen du nola 30 urteren ondoren emakume zauritu bat herrira itzultzen den eskopeta batekin, etengabeko hileko moduko batek jota, gaztetxo zelarik sexu abusu larriak egin zizkion gizona hiltzeko. Patricia López Arnaiz da emakume hori, Nina, Cocóren ama 20.000 especies de abejas-en edo Anerena Ane filmean ere. Barne indarra eta hauskortasuna begi pare batean bilduta.
Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.
Eremu digitalari lotuta, kolektibo ugari lanean dabil Indarkeria Matxista Digitalen inguruan (IMD). Fem Bloc arreta zerbitzua horietako bat da. Fem Bloc zerbitzuaren arabera, jaso dituzten laguntza eskaera gehienak bikote... [+]
Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa emakumeontzat, bereziki, klase sozial batetik beherakoentzat. Baina, azkenean, norbaitek bataila asko irabazi ditu, orain, Nagore Laffage izateko sinbolo, eta lezioa izan zedin Diego Yllana hiltzailearentzat, eta bere... [+]
Hainbat hamarkadatan neska gazteak eta emazte zohituak etxetik ateratzera bultzatu dira, laneko, ausarako, kulturizatzeko eta sozializatzeko. Gure amen belaunaldiko andreen nortasun agirietan profession: sans... agertzen zen idatzirik. Jatorrizko hizkuntzan uzten dut, are esanguratsuagoa ematen duelako horrela! Sukaldean eta kanpoan lanpetuak zebiltzan arren, ofiziorik ez zitzaien onartzen. Gizonaren edo gizakiaren menpeko ekonomiko eta sentimentalak ziren arras.
Badirudi gaurkoan, moda... [+]
Berdintasuna, haurdunaldia bezalaxe, badago edo ez dago. Berdintasunik ez dagoenean, ezberdintasuna dago, hori da neurtu eta baloratu daitekeena. Akaso berdintasunaren ondorioak izan daitezke gehiegizkoak batzuentzat, baina horrek eztabaida ondorioetan kokatuko luke, sekulan ez berdintasunean. Hutsala dirudi aldeak, baina ez zait iruditzen. Pobreziaz hitz egiten dugu aberastasunaren metatzeaz hitz egin beharrean, pobrezia da neurtzen dena, hor kokatzen da arazoa eta horretara bideratzen dira... [+]
Zer egin dizute, maitea?”. Egunkari baten aurrean nago, berriro, bista apartatu beharrez, arnasa hartzeko. Tortura lekukotzekin gertatzen zitzaidan. Gertatzen zait, oraindik, dirudienez. “Prozesuko dokumentuetako gertaerek hiru urte baino gehiago iraun zuen biolentzia sexuala deskribatzen dute, 1998an, biktimak 13 urte zituela hasi zena”.
Dardara batzuek garuneko geruza sakonen batean sortuak dirudite. Memoria dute, eta ez dira samurragoak horregatik, kontrakoa: martxan... [+]
Kirola ahalik eta jende gehienek eta ahalik eta urte gehienetan egitea mesede da gizarte osasuntsu baterako. Baina ikerketen arabera, kirola egiten duten hamarretik ia zortzik indarkeria egoeraren bat jasan du. Izan daitezke irainak, oihuak, kolpeak, zigor fisikoak, arretarik eza, umiliazioak, diskriminazioa, behartutako muxuak, bortxaketak... Zenbat gaztetxok utzi du kirola testuingurua segurua eta adeitsua ez zitzaiolako? Irailaren 1etik aurrera Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban indarrean den legeak kirol taldeetako partaide denen begirada trebatu nahi du, kiroleko indarkeriari ez-ikusia egiteari utzi diezaiogun guztiok. Indarkeriazko jarrerak desaktibatzeko entrenamendu ordu asko beharko dira oraindik, hau bide luze baten hasiera baino ez da. Esfortzuak merezi du, ordea, gaztetxoen osasuna eta kirolarekin izango duten harremana baitago jokoan.
Hernanin jazotako eraso matxista batzuen kudeaketa prozesua modu “eraikitzaileago” baten bidez ixteko, hernaniar talde batek ekainean Eulizakuaren zarata antzezlana eskaini zuen, gainezka zegoen kultur aretoan. Taldeko kide diren Maitane Barrenetxeak eta Arantxa Arrietak azaldu digute espero ez zuten eragina izan duela antzezlanak: bai parte-hartzaileen osaketa prozesurako, bai herritarren kontzientziak mugitzeko. Ezohiko obra honetan ikusleak ispilu aurrean jarri dituzte, zenbait jarrera zalantzan jartzeko.
Pasa den azarotik, batik bat, hedabideetan asko hitz egin da Sexu Askatasuna Erabat Bermatzeko Espainiako Lege Organikoaren gainean. “Soilik baietz da baietz” gisa ezaguna den legeak zarata mediatiko handia piztu du, zarata politikoaren ondorio, gehien bat. Baina informazio argigarriaren ordez, gehiago zabaldu dira uste okerrak eta mezu faltsuak. Horixe diote, behintzat, EHUko Udako Ikastaroetan Justizia Ildo Feministan saioa antolatu dutenek. Zarata eta desinformaziotik urrundu eta hausnarketa sakonagoa egiteko baliatu dute, legea gertutik landu duten legelari, kazetari eta feministen gidaritzapean.
Azken egun hauetan izandako eraso sexistak eta emakume baten bortxaketa bat salatu ditu Iruñeko Mugimendu Feministak. Ehunka lagunek Gaztelu Plazan elkartu dira eraso sexistarik gabeko San Fermin batzuk aldarrikatzeko.
Orri zuri bat karakterez bete behar dudanean egunak ematen ditut hainbat gairen inguruan hausnartzen, ingurukoekin hainbat titular partekatzen, neure burutik kanpoko termometroa nola dagoen neurtzeko. Pentsatzen ditudanak kanpotik ikusteko aukera ematen dit, imajina ezin nitzakeen gaietan arramazka egiteko aukera. Baina, batzuetan, gai batzuk buruan giltzapetzen zaizkit. Eltxoak kristalezko botilan itxita bezala ibiltzen zaizkit pentsamendu berberak bueltaka, buruko bi hemisferioetako paretetan... [+]
Buletin autonomikoa ikusten ari nintzen (idatzi, eta berehala damutu naiz purrustadaz, albistegian lan egiten duen kazetari bikain zenbait buruan, baina berriro haserretu, eta pasa zait damua): EAJri buruz ari ziren. Kontra eta alde botatu omen zuen Espainiako Kongresuan. Hala ere, berez, kontra eta kontra botatu zuen. Etxebizitza legearen aurka, eskumenak direla-eta (eskumenak dira independentzia grinak bideratzeko tekla emozionala); Sexu Askatasuna bermatzeko legearen kontra.
Lege horrek... [+]
Imajinatu, nonbait honetako elkarteren batean, neska sartu berri batek, inozentzia osoz proposatzen duela komunean, komuneko papera dagoen moduan, konpresak edo tanpaxak jartzeko. Eta komuneko papera jartzeaz arduratzen den kidea guztiz asaldatzen dela bere adinean konpresak u-ki-tzen hasi behar al duen galdezka. Zuri. Eskuak erakusten dizkizun bitartean. U-ki-tu. Zuri. Hori ez da gertatu, noski, asmatu egin dut. Baina istorio asmatu horretan, mutu nago, eta buru barruan zerbaiten bila hasita,... [+]
EAEn iaz onartutako Berdintasun Legeak indarkeria obstetrikoa jasotzen du jada, baina aipatzetik harago, nola definitu eta nola aurre egin? Horiek zehazteko Legebiltzarrean egiten ari diren prozesuaren baitan hitz egin du Estitxu Fernandez psikologo perinatalak. “Normalizatuta dugu erditzea dela ez informatzea, behar ez den zesarea egitea, bakarrik erditzea... eta horregatik da indarkeria ikusezina”.
Hatortxurock elkartasun jaialdia datorren abenduaren 17an ospatuko da Atarrabian. Emakumeendako eta LGTBIQ+ kolektiboendako gune segurua eskaintzeko lanean ari diren pertsonekin mintzatu da Ahotsa.info. Izan ere, eraso matxistak saihesteko edota kudeatzeko protokoloa behin baino gehiagotan jarri behar izan dute martxan. Azken jaialdian, kontzertuak etetera iritsi ziren salatutako eraso andana zirela eta.
Elkarretaratzea egin dute larunbatean Tuterako Plaza Berrian Tuteran Jai-k, Erriberako Ikasle Mugimenduak eta Sugarrak talde feministak deituta. Sara Pinaren hilketa matxista arbuiatzeaz gain, salatu dute sistema heteropatriarkala dagoela erailketa honen atzean.
"Nagore naiz, 44 urte ditut, eta oraindik ere ezin dut sinetsi niri horrelakorik gertatu izana. Duela hiru urte, herriko jaietan, bortxatu egin ninduten. Ezaguna nuen mutil batek bortxatu ninduen. Bere izena esatea ere kosta egiten zait. Bai... barkatu... Mikel da bere izena".
Nagorek beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabaki du. Orduan hasi da Nagoreren bigarren amesgaiztoa. Epaiketan bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu antzezlan honek, baita gizartearen partetik jasotako... [+]
Maitek 80 urte ditu eta Fabrikak sortzen dituen hondakinak jasotzen jarraitzen du asmakizunak egiteko. Bere lantegian espazio subertsiboa sortu du Fabrikak zabaltzen dituen emakumeen estereotipo ereduei aurre egin ahal izateko. Pertsona sare zabala du berekin elkarlanean, horiekin kezkak konpartitzen ditu, baita bere borroka ere.
Emakumeak Fabrikatzen dokumentalaren bigarren zatia da hau. Lanak kontsumo kapitalistan dauden indarkeria matxistak jorratzen ditu. Etxeko energia-kontsumoa,... [+]
Lo egiteko pastillak, takoiak, silikona litro bat, barbie panpina, txupetea, kristalak garbitzeko produktua... agertzen dira zinta garraiatzaile batean. Antzinako lantegi bateko montaketa-katea da. Atean dagoen kartelak “FÁBRICA DE MUJERES” dio.
SETEMek eginiko “Indarkeria kontsumitzen dugu?” ikerketa oinarri dokumentalak, indarkeria matxisten eta kontsumoaren arteko harremanaren inguruan hausnartzeko. ‘Fabricando Mujeres’ dokumentalak ikerketaren... [+]
Indarkeria matxista du hizpide ikus-entzunezkoak, Aiaraldeko zazpi emakumeren bizipen eta hausnarketak jaso dituzte.
Santa Ageda bezperako ospakizuna abiapuntutzat hartuz —non jendea eta bertsolariak etxez etxe joaten diren festa giroan, koplak kantatzen makilek ezarritako erritmoan—, Maialen Lujanbio bertsolariak genero indarkeriaren salaketa gordina egiten du. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatzen dira, bai eta hura gainditzeko gure ezintasuna ere. Kopla hauek aitzaki hartuta, hogei artista gaztek sortze-lan kolektibo bat zuzentzen dute animazio teknika ezberdinak... [+]
Basaurin izandako sexu abusuen inguruko ‘Hiru buruko munstroa’ dokumentala sortu zuen GEURIA Hego Uribeko herri komunikabideak. Lanak hiru atal ditu eta guztira hamaika testigantza jasotzen ditu.
Honako herritarren testigantzak jasotzen ditu lehen atalak: Txema Durán (1979-1980 urteetan Calderón ikastetxean eskola futbolean jokalari), Koldo Bilbao (1986-1989 urte bitartean Basconia Kirol Klubeko haurren kategorian jokalari), Jota (1987-1989 urte bitartean Basconia... [+]
Sorginlore Gizarte Elkarteak matxismoari aurre egiteko estrategiak bildu ditu bideo honetan. 80 emakumeri egindako elkarrizketetan bildu dituzte egoera matxistak, eta Gregoretak jasotako egoera horien aurrean erantzuteko dauden aukerak azaldu ditu.
Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Feminismo ildoak ekoitzitako dokumentala da honakoa. Mikromatxismoak ditu hizpide, Arabako Aiaraladea eskualdeko 12 emakumeri eginiko elkarrizketak baliatuta.
2017ko uztailean ezker abertzaletik kanporatu zuten militante bat Euskal Herriko emakume askori eraso egiteagatik. Eraso horretatik abiatuta militantzia esparruetan gertatzen diren eraso sexistak azaleratu dituzte hainbat emakumek.
Maria Gonzalez Gorosarri ikerlariak ustezkokeria zer den azaldu digu, eta hedabideek bortxaketaren kultura indartzeko zein garrantzia duten salatu du. Emakumeak subjektu aktibo izan daitezen aldarrikatu du azkenik.
Azaroaren 25eko manifestazioaren ondoren Donostiako Alde Zaharrean ekitaldia egin zuten. Gizonezko bat kaleratu zuten uztailean Sortutik eta Donostiako Piraten mugimendutik. Emakume talde bat elkartu eta sarea osatu du egoerari aurre egiteko. Ekitaldian, gizon hark idatzitako mezuak eta erasotuen bizipenak irakurri zituzten.
Ordiziako Udalak herriko festen harira egindako ikus-entzunezkoa, erasorik gabeko festa berdinzale, plural eta libre baten alde.
Uztailaren 9an Zarauzko Sare Feministak antolatutako babes kate herrikoia, 10 egunen barruan herrian gertatutako bi bortxaketa salaketei erantzunez.
Lodifobia ezagutzeko aukera izan dugu Amaia, Itsaso eta Magdaren eskutik. Gorputz lodiak izateagatik baztertuak eta zigortuak diren emakumeak dira hirurak. Beraien esperientziaren berri eman nahi izan dute erreportaje honetan.
Sistema kapitalista patriarkalak jazartzen dituela iritzita, gorputz aniztasunaren aldeko aldarria zabaldu eta lodifobiaren aurkako borroka indartu eta esparru kolektiboan kokatzearen beharra nabarmendu dute. Lodifobiaren aurkako borroka "politika" dela... [+]
Mikromatxismoen kontrako ekimena Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko campusean.
Ahotsa.info Iruñeko Sanferminetako Txupinazoa "feministizatu" zuten neskekin bildu da. Ekintza nola egin zuten eta zenbat oztopori aurre egin behar izan zieten kontatu diete. Ekimena ongi atera izana mugimendu feminista indartsu dagoenaren erakusle dela azpimarratu nahi izan dute.
Iruñeko mugimendu feminista kalera irten da astearte gauean manifestazio ikusgarrian. Sanfermin hauetan eraso edota indarkeria matxistarik ez dela onartuko adierazi dute.
Argazkia: Ekinklik.
Gasteizen indarkeria matxistaren aurka egindako manifestazio jendetsuari buruzko erreportajea.
Non kokatu ditu patriarkatuak emakumeak? Zer da emakume izatea? Non kokatzen ditu patriarkatuak ohiko eskematatik at geratzen diren gorputz eta subjektu guztiak? Noiz gara zapaltzaile eta noiz zapaldu? Galdera horiei guztiei erantzuna ematen saiatu gara Idurre Eskisabel (kazetaria), Mari Luz Esteban (antropologoa) eta June Fernandezekin (Pikara Magazine).
Gasteizko Goianeko Auzodance Taldea, Koldo Mitxelenako Dantza Garaikide Taldea, Gasteizko Plataforma Feminista eta HalaBideok elkarlanean egindako lana Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren harira.
Indarkeria estrukturalaz, medioen paperaz, berdintasunaren aldeko borrokan gizonek duten rolaz... Udan, Beldurra lekuz aldatuko dugu lelopean izandako manifestazioek sortutako eztabaidaz ere galdetu diote Ertzak saioan mugimendu feministako hainbat kideri: Kattalin Miner, Idoia Arraiza, Izaskun Landaida eta Hegoa Ugalde.
Mugarik Gabe elkarteak ekoiztutako dokumental honek, zortzi emakume feministen ikuspuntuan oinarrituta, mundu osoko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista anitzen inguruko hausnarketa egiten du.
EiTBk zabaldu du lana.
Emarock proiektuak emakume musikariei protagonismoa ematea du helburu. Emakumeen presentzia geroz eta handiagoa bada ere, oraindik hutsune asko daude eta egoera hori aldatzeko lanean ari da. Hausnarketarako dokumentala da. Zergaitik daude horren emakume gutxi musika munduan? Galdera horretatik abiatuta hainbat gai jorratzen dira, jarrera, itxura, amatasuna, gurasoak, lotsa,...
Elkarrizketatuak:
- Aiora Renteria (Zea Mays)
- Amaia Zubiria
Project Unbreakable (Proiektu Apurtezina) argazkiak ardatz dituen internet bidezko egitasmoa da, artearen bitartez, emakumeen aurkako sexu erasoen zauriak ixteko lagungarria izan nahi duena. 21 urteko Grace Brown argazkilaria da proiektu honen egilea. Orain bi urte ekin zion bortxaketak jaso dituzten emakumeei argazkiak egiteari. Argazki hauen berezitasuna da emakumeak kartel batekin azaltzen direla. Kartel horietan erasotzaileak biktimari esandakoak azaltzen dira.
Sarah Zelinski, Kayla Hatzel eta Dylan Lambi-Raine ikasle kanadiarrek gizon eta emakumeen gorputz zein rolak iragarkietan nola islatzen diren azaldu dute bideo honetan.