Larrialdi klimatikoa
Duela hamar urteko III. Topaketa Ekosozialistan adostutako manifestua berritu dute Bilbon, Euskal Gune Ekosozialistak eta Omal behategiak larunbatean antolatutako jardunaldietan. "Ikasi dugu garaipen partzialak posible eta beharrezkoak direla eta ez dagoela trantsizio justurik gatazkarik eta herri-mobilizaziorik gabe", azaldu dute.
Munduko Meteorologia Erakundeak (OMM) astelehenean kaleratutako txostenean jaso du “munduko mugak gainditzen” ari direla. Datuak aztertzerakoan ikusi dute berotegi efektua eragiten duten gas nagusiak areagotu direla, tenperaturek gora egin dutela, geroz eta desoreka energetiko handiagoa dagoela eta ozeanoak ere berotzen dabiltzala.
Energia trantsizioaren bueltan bada nahasgarria den fenomenoa. Batetik, gero eta energia berriztagarri gehiago sortzen da; Nafarroan, adibidez, kontsumitutako energia guztiaren %28ra iritsi zen 2024an (2024ko Nafarroako balantze energetikoa). Bestetik, hainbat arrazoi dela eta, elektrizitatearen kontsumoa ez atzera ez aurrera dago Nafarroan 2010etik gaurdaino, ekonomia asko hazi bada ere. Eta antzera EAEn eta Espainiako Estatuan.
Oraindik ere berriztagarrien produkzioa energia guztiaren zati... [+]
Urte hasiera balantzeak egiteko une egokia da. Trantsizio ekologikoa eta klima aldaketa aztertzen duten azken balantzeek ondorio argia dute: garraioa da energia kontsumo altuena duen eta karbono isuri handienak isurtzen dituen sektorea. Aurreko urteari dagozkion datuak oraindik ez baditugu ere, Energiaren Euskal Erakundearen 2024. urteko datuen arabera, energiaren azken kontsumoaren %48 izan zen garraio sektorearena Euskal Autonomia Erkidegoan.
Sektore horrek energiaren kontsumoan izan duen... [+]
Elur-jausiek dozenaka eskiatzaile harrapatu dute negu honetan Pirinioetan eta Alpeetan, eta plazaratu dira izotz eta elur geruzen hauskortasunaz hamaika datu. Zientzialariek diote oraindik ez dagoela zehatz kuantifikatzerik zer lotura dagoen eskiatzaileek “istripuz” eragindako elur-jausien eta klima aldaketaren artean. Hala ere, negu hasierako hotz handiek eta osteko prezipitazioek osatutako paisaia zuriaren arriskuez ohartarazi dute, haren ederrak pitzadurak izan ditzakeelako ezkutuan.
Balears Verd mugimenduak anbizio handiko proposamena jarri du mahai gainean: uharteetako tenperatura bi gradu jaistea. Hori lortzeko milioi bat fruitu-arbola landatu nahi dituzte, horrekin lurrak birsortu eta uraren zikloa berreskuratuko dutela aurreikusita. Mugimenduaren bultzatzaile nagusi den Miquel Ramisek argi du helburu lorgarria dela, aurrekariak badaudelako. Uharte horiek muturreko egoerara bultzatzen ari diren turismo basatiaren eta kolapso klimatikoaren aurrean, oraindik borrokatzeko garaiz daudela errepikatzen du, irribarrea galdu gabe. Ez dira bakarrak.
Erregai fosiletatik berriztagarrietara jauzia lehenbailehen egin behar dela dioen manifestua sinatu dute, eta desazkundea ez dela nahikoa defendatu dute bertan: "Dilema ez da desazkundea ala energia berriztagarriak, biak behar ditugu, eta aldi berean gainera".
Iberiar penintsulako mendikate garaienean elur gero eta gutxiago pilatzen denez, Cetursa eski enpresa publikoak Andaluziako Juntari eskatu dio Monachil errekatik ur kopuru bikoitza ateratzea, elur artifiziala sortzeko. Ekologistek salatu dute ingurumen kalte larriak eragingo lituzkeela horrek. Sierra Nevadan 1993tik %68 euri gutxiago egiten du.
Eztabaida zentroa izenez Gorka Laurnagak atera berri duen idatziari erantzutera dator iritzi-artikulu hau. Eztabaida amaiezin batean sartzeko inolako asmorik gabe, gaur egun makro berriztagarrien defentsa aurrera eramaten ari diren alderdi eta norbanakoen diskurtsoaren elementu nagusiak aztertuko dira idatzian, alde batera utziz “nahita” gaizki ulertu diren zenbait afera, tanke elektrikoarena edota AEBetako enpresena, kasu.
Hasteko, garrantzitsua da argi uztea eztabaida hau gaur... [+]
‘Empire of AI’ liburua idatzi du Karen Hao kazetariak, OpenAI inperioa eta haren buru Sam Altman hizpide. Adimen Artifizialaren burbuilaz, kalteez eta etorkizunaz dihardu bertan.
Europar Batasunak atzera egin du 2035erako ezarritako errekuntza-autoen debekuan, auto elektrikoen salmenta espero baino motelagoa dela argudiatuta. Bruselak malgutasuna lehenetsi du eta autogileei emisioak %90 murriztea baimendu die, eta ez %100, hibridoak eta zenbait errekuntza-ibilgailu merkatuan mantenduta.
2015eko abenduan, duela hamar urte, munduko 195 estatuk Parisko hitzarmena adostu zuten, klima aldaketa murrizteko eta horren eraginei aurre egiteko xedez. Klimatologian eta nazioarteko harremanetan hainbat adituk testua kritikatu zuten hasieratik bertatik: helburu eskasak, martxan jartzeko mekanismo desegokiak, eta formulazio ahul edo interpretazio garbirik gabeko eduki gehiegi izatea leporatzen zioten. Hamar urte geroago, ondorengo COP biltzarrek ez dute oraindik norabidea zuzendu eta sendotu. Hoberik igurika genezakeen?
Aldaketa klimatikoaren eraginak agerikoak dira jada. Muturreko fenomenoak gero eta maizago gertatzen dira, neurrigabeko sute, uholde edo idorteak maiz izaten dira komunikabideetako lerroburu azkenaldian. Duela gutxi izan zen Valentzia astindu zuen tanta hotzaren urteurrena, hainbat bizi aitzinetik eraman zituena. Uda honetan ere sekulako suteak ikusi ditugu Galizian eta Gaztela-Leonen. CSIC-ek Greenpeacentzat berriki egindako txosten batean, azken hamar urteetan Espainiako Estatuan izan diren... [+]
Hegazkin pribatuen trafikoa %60 hazi da azaroan Belémen, aurreko urtearekin konparatuta. Klima aldaketaren goi bileran parte hartu duten herrialde eta multinazionalen ordezkariek 297 hegaldi egin dituzte Brasilgo hirira eta 4.422 tona CO2 isuri dute, Mémoire Vive elkartearen arabera. Aldiz, goi bilerako azken ondorioetan ez dira energia fosilak aipatu ere egiten.
Klima aldaketan CO2 isuriak giltzarri dira, eta horregatik behin eta berriro egiten dira planak horiek murrizteko. Bada, COP30eko azken zirriborroan, ez zaie aipamenik egiten isuri horien erantzule nagusi diren erregai fosilei.
Climate Clocken arabera 3 urte eta 251 egun gelditzen dira 1,5 graduen muga ez gainditzeko. Hilabete honetan zenbait albiste klimatiko gogor jaso ditugu, errate baterako, atzera bueltarik gabeko puntua gainditu ahal izan dutela koral arrezifeek.
Larritasun testuinguru honetan Jean-Batiste Fressozen Sans Transition liburua, LARRUNen 311 zenbakian hizpide hartu dena, trantsizio energetikorik gertatu ezin dela eta fartsa bat dela justifikatzeko erabiltzen ari da han-hemenka, kontsentsu... [+]
Global Carbon Budget (Karbonoaren Aurrekontu Globala) erakundeak kalkulatu duenez, aurten, erregai-fosilen erabileraren ondorioz, 38.100 milioi tona karbono dioxido isuriko dira. Horrek esan nahi du % 1,1 igoko direla, iazko urtearekin alderatuta. Horrez gain, azpimarratu du herrialde askotan energia-sistemen deskarbonizazioa aurrera doan arren, aldaketa ez dela nahikoa munduko energia-eskariaren hazkundea orekatzeko.
Aurreko ostegunean Kalmaegi eta igande gauean Fung-wong tifoiak lurreratu dira filipinar uharteetan. Azkenekoak ia milioi bat ebakuatu eragin ditu Pazifikoko herrialdean.
Datorren asteko COP30 klimaren goi bileraren atarian, Lularen gobernuak Amazonas ibai-ahotik gertu petrolioa ustiatzeko baimena eman dio Petrobasi. Horrek, klimaren aldeko diskurtsoarekin talka egin eta gizarte zibilaren haserrea piztu du.
Ostegun eta ostiral honetan heltzekoak dira Brasilgo Belem hirira munduko 60 bat estatuburu, azaroaren 10etik 21era iraganen den klimari buruzko COP30 gailurraren kari. Europar Batasunak gailurrera adostu behar zuen bere klima plana eta 2040erako CO2 isuriak %90 murrizteko engaiamendua berretsi badute ere, karbono-merkatuen bidez lortzeko bidea onartua dute.
Azaroaren 10ean Brasilgo Belemen abiatuko da klima aldaketari buruzko COP30 gailurra. Abenduan hmar urte beteko dira antzeko gailur batean 196 estatuk Parisko Akordioa sinatu zutenetik. Mugarri historikoa izan zen, munduko tenperaturen igoera 2 ºC-tik beherako mailetara mugatzeko helburua ezarri zuelako, eta klima aldaketari aurre egiteko ekintza zehatzak zehaztu zirelako. Urteak pasa dira, baina emisioen jaitsiera ez da heldu, besteak beste, horren errudun nagusiek, kapitalismoaren... [+]
Azaroaren 10etik 21era Belemen (Brasil) eginen duten klima aldaketari buruzko COP30 gailurraren bezperan atera du Arpilatze klimatikoa: nola gutxiengo boteretsu batek kaosean murgiltzen duen mundua izeneko txostena Oxfamek. Ultra aberatsek eragindako gehiegizko CO2 isurketez ari da Gobernuz Kanpoko Erakundea.
Azkenaldiko hiru ikerketek agerian utzi dute ozeanoaren egoera txarra: planetaren berotzeak planktonaren dinamika eragozten du, eta ondorioz, honek ez du lehen bezainbertze karbono harrapatzen eta itsas zolara bideratzen. Gainera, itsasoan karbono dioxido kontzentrazioa emendatzeagatik azidifikazioaren muga planetarioa gainditu berri da. Klima aldaketari aurre egiteko itsas ekosistemen laguntza behar dugu, baina laguntzeko duten gaitasuna andeatzen hasia da...
Jean-Baptiste Fressoz ikerlaria da CNRS Ikerketa Zientifikorako Zentro Nazionala erakundean (Espainiako CSIC zientzia ikerketen parekoa), Parisko Zientzia Sozialen Goi Ikasketen Eskolako (EHESS) kide eta Ingeniaritza Eskolan irakasle. Bere ikerketak zentratzen dira ingurumenaren historian, klimaren jakintzen historian, tekniken historian eta antropozenoan. 2009an ikerketari ekin zionetik, antropozenoa dauka bere azterketen ardatz intelektual.
Fressozen lehen liburuak bere doktorego tesia biltzen zuen: Le fin du monde par la science (Munduaren akabera zientziaren bidez). 2014an plazaratu zuen Introduction à l'histoire environnementale (Ingurumenaren historiarako sarrera), 2016an L'Événement Anthropocène: La Terre, l'histoire et nous (Antropozenoa gertakizuna: Lurra, historia eta gu), 2020an L'Apocalypse joyeuse: Une histoire du risque technologique (Apokalipsi zoriontsua: arrisku teknologikoaren historia bat), 2024an Sans transition: Une nouvelle histoire de l'énergie (Trantsiziorik ez: energiaren historia berri bat, 2025ean gaztelaniaz ere publikatu dena Sin transición: Una nueva historia de la energía tituluarekin), eta geroztik 2025ean plazaratu du La nature en révolution: Une histoire environnementale de la France, 1780-1870 (vol.1) (Natura iraultzan: Frantziaren ingurumen historia bat, 1780-1870”.
Orriotara ekarri dugu Fressozek Sans Transition. Une nouvelle histoire de l’energie liburuaz 2023ko irailaren 20an Estrasburgon egindako aurkezpena (liburua 2024ko urtarrilean plazaratuko zen). Berak argi azaltzen du, energia motak ez dira ordezkatzen historian, ez da inoiz energia-trantsiziorik egon historian eta etorkizunerako ere zail ikusten du horrelakorik gertatzea.
Urtea pasa da Valentzian denborale batek inguruak txikitu eta berrehun hildakotik gora utzi zituenetik. Baina urtebete ondoren, kalte larriak jasan zituzten herrietako auzo txiroetan jarraitzen dute berdinetan. Aldiz, merkatalguneak aspaldi ireki zituzten eta enpresa handiei diru-uholdea iritsi zaie. Deitu krisi ekonomiko, deitu Covid, deitu dana, hondamendien ondorena ere klase kontua baita.
Aurten xorien migrazioa berantago iritsi da: Europako iparraldeko beroak espezie askoren abiatzea gibelatu du, eta horrek gure eskualdeko lepoetan ere migrazioaren erritmoa aldatu du.
<audio controls="controls" controlslist="nodownload" src="https://www.argia.eus/fitxategiak/ckfinder/files/25-10-20-od-xorien-migrazioa-benat-iribarne.mp3"> </audio>
Asteazkenetan Biziko hogei bat ekintzailek irmoki salatu dute Christian Devèze Kanboko auzapezaren “klimaren arloko sei urteko geldialdia”, herriko etxearen aitzinaldea afixez estaliz.
Norbait zalantzatan bazebilen, uda honetan Iberiar penintsulan izandako sute erraldoiek berretsi dute krisi ekologikoaren ondorioen aroan bete-betean sartuak gaudela. 2025. urtea amaitzeke, dagoeneko ia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren azalera osoa bezainbeste erre da (600.000 hektarea inguru). Ez da broma. Ikertzaileen arabera, krisi klimatikoak hogei aldiz biderkatu du baso sute erraldoiak izateko aukera. Izan suteak, uholdeak, beroaldiak, lehorteak edo beste edozein fenomeno, larrialdiaren... [+]
Berotegi gasen emisioak eta atmosferaren kutsadura murriztu egin diren arren, ingurumenaren egoera ez da ona Europan, kontuan harturik naturaren degradazioak, gehiegizko ustiapenak eta biodibertsitatearen galerak dakartzaten ondorioak, Europako Ingurumen Agentziak bost urtean behin lantzen duen txostenean jaso duenez.
Orain da unea eta ez dugu denbora askorik. Baina, zer egin? Nondik hasi? Nora jo? Badugu gaitasun teknikoa, bide-orri argi bat falta zaigu, adostasun zabal bat. Oinak lurrean eta lokatzari aurre egiteko prest, berandu baino lehen ekin beharreko bideaz aritu gara Marta Victoriarekin
Bibliografia: Carralero, D; Victoria, M; J. Gallego, Cristobal (2025) Un Lugar Al Que Llegar (Levanta Fuego)
Musika: K2 - Melenas (2023)
Azken urteotako uda bukaera guzietan bezala, Ipar hemisferioko suteen kalteak zenbatzen ari gara, eta zenbakiak ikusi arren, oraino zaila zaigu arazoaren munta eta horri loturiko arriskuaren ezaugarriak ulertzea. Halere premiazkoa da, horren arabera lurraldeak prestatu beharko baititugu.
Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten betebeharrak zehazten dituen. Legalki loteslea ez izan arren, erreferentzia sendoa izan daiteke estatu kaltetuenek galerak konpentsatzeko eramanen dituzten auzietarako.
"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin duen ikerketa eta erreportaje sortaren barruan itsasoari eskainitako atalean.
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren ondorioz. Gainera, oihanpeko sua frenorik gabe zabaldu zen baso-kudeaketa txarraren ondorioz, mendiak abandonatzea sustatzen duen eredu ekonomikoaren ondorioz; auziaren lanketa politikoa burokratizatuta dago eta... [+]
Paul Moal-Darrigade ozeanografoak "Itsas korronteak eta klima aldaketa" bere tesia aurkezten du Donapaleun Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan, eta Kanaldudek jaso du solasaldia bideoz.
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango lirateke, eta 50 zentimetrotan handituko litzateke itsasoaren maila.
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko igoeraren –0,13 gradu– ia bikoitza. Bizkaiko Golkoa Ipar Atlantikoan kokatzen da, eta txostenak jakinarazi du eremu horretako urek berotze-tasa "bortitz eta ezohikoak" izan dituztela.
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak karriketan eta ibai hegietan zanpa-zanpa joanki.
Aspaldian aipatu aldaketa klimatikoaren zantzuak materializatzen ari direlako sentsazioa daukagu, hor dago mamua, beldurtzen gintuen muga, nahiz eta ongi dakigun ez... [+]
Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta praktikan lehentasun talka batzuk egon. Baina zorpeturiko gobernuaren aukerak murriztuak dira nazioarteko merkataritzan, horrek erregai fosilen menpekotasuna iraunarazten duelarik. Bertze hainbat herrialde zorpeturen gisara, erregai fosilak beren lurzoruan egonez gero, horiek ustiatzera behartuak dira, finantza egiturek hala agindurik. Hortik, ezinbertzeko energia trantsizioa oztopatzen diete, klima larrialdian eta zorretan are gehiago sarturik utzita.
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.
Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin. Bizi mugimendua 2009az geroztik ari da klima larrialdiaren aurka borrokan Ipar Euskal Herrian. Erradikal eta pragmatiko, herrikoi eta anbiziodun, garaiek eskatzen duten mugimendua izan nahi du Bizik. Nicolas Goñirekin aritu gara, hegotik iparrera eta hegora buelta jauzika.
Bibliografia
Palais, J (2025) Borroka Guztien Ama (ELA)
Musika
Xabier Badiola - Xabier Badiola (2023)
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan die Ilargiari nahiz Marteri, sakonera handiagotako eremu ilunari baino, ozeanoen bolumenaren %90 baino gehiago den arren. 200 eta 1.000 metroko sakonera bitartean, “eremu mesopelagikoa” dago, “ilunabar eremu” ere izendatua. Bertan, egunez iluntasuna erabatekoa ez bada ere, fotosintesia ezinezkoa da, eta beraz, ez dago fitoplanktonik; baina bizitza egon, badago, argi dirdirek adierazten duten moduan.
Landetako THT Ez taldeak antolatutako hitzaldia duzue honakoa, apirilaren 27an Seignossen hirian egina. Iaz Groelandian 149 egunez preso atxikitako Paul Watson baleen aldeko ekintzaileak, Sea Shepherd-eko Lamya Essemlali ekologistak eta GNSA Zuhaitzen Babeserako Frantziako Taldeko Thomas Brailek hartu dute parte. Bi ordu eta erdiko eztabaida honetan, lehen zatia ozeanoari eskaini zioten, eta bigarrena, berriz, basoari.
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez eta onurez jabetzen direla, eta hegoalde globalak, berriz, inpaktu sozialak eta ekologikoak jasaten dituela. Global Environmental Change aldizkarian argitaratu dute ikerketa, irekian.
Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri  honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta horren araberako inbertsio asmoak dituzte. Sute, urperatze edota lehorteen kalteen artetik, etekinak betirako atxikitzea espero dute.
Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez dutela funtsik. Ikertzaileen arabera, horrek nabarmen mugatzen du klima-aldaketak sortzen dituen arriskuei aurre egiteko eraginkortasuna. Horrez gain, huts egiten dute gizarte-ekitatean, ez baitituzte kontuan hartzen komunitate kalteberak.
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino gehiago ziren elektrizitatea joan zela, eta iluntasunak hartuta zeuden kaleak; bitartean, etxeak ezohiko isiltasunez beteta zeuden, telebistarik, mugikorrik eta bideo-kontsolarik gabe jarraitzen baitzuten. Salbuespenezko... [+]
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia entzutera.
Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan soiltzearen ondorioak. Halere, agronomo eta laborarien arteko elkarlanean oinarritutako tokiko ekimen batek egoera iraultzea lortu du, basamorturako bidean zihoazen lurrak emankorrak bihurturik.
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren arabera. Gainerako ikastetxeek ere emaitza txarrak utzi dituzte. Arrazoi nagusia: eskola inguruetako trafiko handia.
Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan.
Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko. Urteak pasa dira, eta kapitalismo modernoak sistema horri bi mehatxu ekarri dizkio: klima-aldaketa eta turismo masiboa. Poloak urtzeak munduko kostaldeko hiri guztiak mehatxatzeaz gain, turismoa hiriko ohea suntsitzen... [+]
Berotze globalak Artikoko ekosisteman eta bertako komunitate indigenetan dituen eraginak aztertzen ditu lanak, eta aldaketa horrek Kantauri itsasoan eta planetaren biodibertsitatean dituen ondorioak.
EiTBk zabaldu du dokumentala.
Zuzendaria: Mikel Reparaz
Gidoia: Mikel Reparaz eta Lorea Pérez de Albéniz
Ekoiztetxea: Digytal Audiovisuales
Urtea: 2024
Iraupena: 36:13
Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean dabiltza egunero. Gainera, txarrera doan testuinguru sozioekonomikoari ere aurre egin behar diote. Guzti hori hedabide handien interesetik eta arretatik urrun.
Lorea Flores Greenpeace Hego Euskal Herriko koordinatzailea elkarrizketatu du Izaro Zinkunegik Iratzar Fundazioaren eta Sorturen Erria aldizkarirako. Bakuko klimaren goi-bileraz aritu dira, alternatiba posibleez eta Euskal Herrian Greenpeacek duen egoeraz.
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu osoak Suitzako herritarren kontsumo-maila bera balu, bi Lur planeta eta erdi beharko lirateke baliabide kopuru bera sortzeko.
Proposamenak ezkerreko alderdien eta talde ekologisten babesa jaso duen arren, suitzarren %69k... [+]
Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu bana proposatu du eta sarea osatu dute orain.
Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz zikindutakoa alfonbra azpian ezkutatu. Enpresa erraldoiek defendatzen dute eurak ez direla klima aldaketaren arduradun, atmosferari egindako kaltea erreparatzen dutelako. “Karbono neutroa” izatea bogan dago, eta... [+]
Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak daramatza dibulgazio lanetan, eta La Recivilización (Planeta, 2023) liburua argitaratu du. Euskal Herrira bisita egin duela aprobetxatuta, Antzuolan elkartu gara berarekin, Pikunieta baserriko sukaldean.
Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie Antzuolako haurrei. “Aprobetxatu naturarekin hemen duzuen harremana; naturarekin harreman ona izateak osasuntsu eta zoriontsu egiten gaitu”.
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko luketelako.
Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.
Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen.
Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.
Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede globalak betetzeko bidean lagundu ote dezake joera masibo baina isil horrek? Kontua giza jardueraz harago doa.
AEBetako Ozeanoko eta Atmosferako Administrazio Nazionalaren (NOAA) ikerketaren emaitza zabaldu du Nature Climate Change aldizkariak: bereganatzen zuen karbono dioxido eta metano kopurua baino gehiago isurtzen du orain tundrak.
Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.
Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los Angeleseko suteek, baina justizia sentimendu bat, haatik, bai. Amamaren "pobre ala aberats, hiltzeko tenorean denak hein berean gira" erranaz oroitu nintzen. Noizbait baieztapen berarekin hitz egin nahiko nuke klima... [+]
Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun Geofisikoaren azken biltzarrean aurkeztu zuten lana.
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten lurzoruak dira arazoaren parte. Nola bihurtu konponbidearen parte?
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken urteetako tendentzia. Alpe d`Huezen egiten den Tomorrowland Winter jaialdiak marka guztiak hautsiko ditu: 22.000 lagun 3.300 metrotara, zentzugabekeriari gorazarre egiteko.
220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri du Frantziako Gobernuak.
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean, kutsadurak darrai, txiroenak gehiago kaltetuta eta gure osasunean zein atmosferaren dinamikan ondorio geroz eta handiagoak eraginda.
Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.
Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.
Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat karratuaren kontzeptuaren definizioa irakurri ostean, esaterako. Eta inor gutxi geratu da txundidurarik gabe edozein zirkunferentziaren diametroak perimetroarekiko duen erlazioa ulertuta: pi zenbakia. Misteriotsua bezain... [+]
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen zarenerako zu zeu zara gertakari horietako bat grabatzen ari zarena”. Lehorteak, suteak, uholdeak. Herenegun Indonesia edo Pakistan, atzo Kanada edo Australia, gaur Mediterraneoa, bihar…
Ezin esan alarma... [+]
Hegosudandar gehienak txirotasun larrian bizi izan dira azken bi mendeotan gutienez, eta zoritxarrez, estatu independente bihurtzeak ez die egoera hobetu, munduko herrialde txiroena baita, hainbat gerra tarteko. Testuinguru oso hauskor horretan klima aldaketak zailtasun berri bat dakar, gerrek bultzaturiko errefuxiatuei uholdeena gehituta. Lurraldeak jasandako klima aldaketaren kalte horiek nork ordainduko ditu?
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur txiki hauek bailarako uraren ibilbide handiaren fenomenoarekin bat etorri ezean gutxi lortuko dugula, biak aintzat hartzea ezinbestekoa baita. "Azkenean kasu egingo ote digute!" esan du lankide batek. Baina... [+]
Gero eta egoera larriagoan daude munduko oihanak, klima aldaketak ekarritako bero uhin eta lehorteek bultzatzen dituzten suteengatik, bertzeak bertze. Latitude ertain eta borealetan klima jadanik aldatu arren, oihanak orain arte oso guti prestatu ditugu aldaketari, batez ere praktiken inertziarengatik. Zuhaitzak iparrera azkarrago migratzen laguntzea izan daiteke konponbideetariko bat. Halere, ezin da erantzun globaltzat hartu, tokian tokikoa izan behar da.
Txorien migrazioen mapak argi uzten digu hegazti migratzaileentzat pasabide interesgarri eta aberatsa dela Euskal Herria. 350 bat hegazti espezie zenbatzen ditugu negurako kanpora doazenen zein bertara datozenen eta migrazio-bidean atseden hartzeko pausagune dutenen artean. Bizi nahiak eta bizirauteko senak bultzatzen ditu urtean bi aldiz milaka eta milaka kilometro egitera. Fenomeno horri so jarri gara. Gizakion jarduerek eta klima aldaketak dakartzaten kalteak ere ezagutu ditugu, dakigunez, Europako txorien %25 desagertu delako azken 40 urteetan.
Karibea eta Ipar Amerika jo dituen Helene urakanak erakutsi bezala, klima aldaketak indarturiko muturreko eguraldien kostua kolosala da. Hainbertze, non eta aseguruak horren arabera garestituko diren, arrisku berriei aurre egiteko asmoz. Klimaren bilakaera hori gelditu ezean, aseguruak ordaindu ezina ere gertatu daiteke noizbait, eta horrek hainbat jarduera ekonomikoren bukaera eta eskualde zenbaiten hustea ondorioztatuko luke. Austeritatea zergatik ez da zor klimatikoaz arduratzen?
Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute betidanik estatu-kideek (AEBak, Kanada, Errusia, Norvegia, Finlandia, Islandia, Suedia eta Danimarka). Baina Ukrainako gerraz geroztik Errusiarekilako kooperazioa moztu dute beste zazpiek, erakundea geldian utzita. Klima larrialdiaren esparrura arte sendi da Artiko Batzarraren geldialdia, eta arlo horretan inor ez da irabazle.
Pello Zubiria kazetariak ARGIA astekarian publikatutako artikulu sorta biltzen duen liburua da Planeta Prekarioan, eta Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan aurkeztu du liburua egileak berak.
Munduko klima gogorrenetakoa du Balutxistanek: basamortuko klimaren muturreko bero eta lehorteak, eta Arabiako itsasotik ekarritako montzoiaren eurite irregularrak, urte batzuetan eskasak eta bertzeetan uholdeak eragiteko modukoak. Hala eta guztiz ere, bertan laborantza badago, eta belaunaldi gazte gero eta gehiagok lurra lantzeko eta elikatzeko bide organikoa hautatzen du. Luzaz zapalduriko eskualde hartan, menpekotasunak gainditzea da haien xede nagusia.
Munduko erakunde militar suntsitzaileenak 75 urte bete ditu, eta eztei horiek behar bezala ospatzeko, esan du bere kideek gehiago gastatu beharko dutela armetan. Gainera, urtemugaren goi bileran beste potentzien kontrako gerra hauspotu du NATOk, Txinaren eta Errusiaren kontrako hizkera belizistari indar gehiago emanda. Hori gutxi balitz, txosten batek erakutsi berri du bere gastu militarraren gorakadak milioika tona CO2 gehiago isurtzea ekarri duela azken urtean. Zorionak.
Akainak edo kaparrak batetik, eltxo tigreak bestetik, Euskal Herrian duten presentziaz eta gurean dauden espezieez mintzatu zaigu Aitor Cevidanes ikertzailea. Osasuna eta ingurumena hizpide, dituzten arriskuez, herritarron uste faltsuez eta klima aldaketaren nahiz gizakion esku-hartzeen ondorioez galdetu diogu.
Azken urteotan nabaritu den beroketa globalaren emendatzea neurri batean kutsadura murriztearen ondorioa da, hain zuzen, murriztuz doazen aerosol sufredunen isurketek, berez, berotegi efektuaren zati bat konpentsatzen dutelako. Paradoxa horrek egoera berri batean sartzen gaitu, aire garbiagoa dugu baina azkarrago berotzen den atmosferan. Nola jarraitu aire garbia arnasten, klima desoreka areagotu gabe?
Elba ibaiaren arroa, 1417. Lehorteak eraginda ibaiaren mailak nabarmen egin zuen behera, eta norbaitek ur maila markatu zuen harri batean, idazkun bat zizelkatuta: “Harri hau berriro ikusten baduzu, negar egingo duzu. Ura maila honetan zegoen 1417 urtean”.
Hurrengo idazkuna 1616koa da: “Ikusten banauzu, egin negar”. Harri horretan beste hainbat urte daude markatuta: 1707, 1746, 1790, 1800, 1811, 1830, 1842, 1868, 1892 eta 1893.
Ez da antzeko markak eta inskripzioak... [+]
Ozeano Barean, atoloi apalez osatuak, Marshall uharteak dira klima aldaketaren aurrean herrialde hauskorrenetakoak, itsas mailaren gorakadak zuzenki mehatxatzen dituelako. Bertako gobernuak egokitze plan sakon eta zehatz bat martxan jarri du, biztanleekin elkarlanean, behetik gorako plana eraikitzeko asmoz. Honen arrakasta neurri handi batean nazioarteko laguntzaren menpekoa da, hori gabe ezingo luketelako gauzatu. Hala eta guztiz ere, mundu mailan eredugarria izango litzatekeen egokitze eredu bat sortzea dute helburu.
Teofanes Aitorlea kronikalariak jaso zuenez,  763-764ko negua inoizko hotzenetakoa izan zen Konstantinoplan. Elurrak eta izotza hartu omen zuten bizantziar hiriburua eta Bosforon iceberg bat ere ikusi omen zuten.
Orain arte klima hoztea, besteak beste, jarduera bolkanikori ezak eragin zuela uste izan da. Baina Bernako unibetsitateko eta Austriako  Zientzia Akademiako ikerlariek alderantzizko ondorioa atera berri dute: erupzio bolkaniko bortitzek eragin zuten izotzaldi jakin hura,... [+]
Etiopia, Somalia eta Kenyako hainbat eskualdetan ia hiru urtez euririk gabe egon ondoren, azkenaldian urpetuak izan dira. Sasoi kontrasteak ohikoak izanik ere eskualde hartan, klima aldaketarekin larritzen dira, eta euriak hobeki baliatzeko hainbat tokiko ekimen garatzen ari dira bertako laborari eta ingeniariak, laborantza eta bideak elkarrekin erresilienteagoak bihurtzeko. Hainbat krisiri aurre egin beharrez, baldintza bereziki prekariotan ari dira, baina lehen emaitzak poztekoak dira etorkizunari begira.
Hauteskunde-kanpainen arteko tarte gero eta estuagoan, komeni da XXI. mendeko urte erabakigarrietan sartu garela gogoraraztea. Adibide bakarra jartzearren, ozeanoen tenperatura-errekorrak etengabe gainditzeak izututa dauzka zientzialariak, eta dagoeneko ez dakite egoeraren larritasuna nola azaldu. Nazio Batuen Erakundearen arabera, 2030erako gure CO2 isuriak erdira jaistea premiazkoa da, baina han-hemengo adierazle baikor bakoitzeko, hamaika ezkor pilatzen zaizkigu. Hori datuak daudenean,... [+]
Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar erorarazi dezakete. Halere, oihanen azterketek erakusten digute muturreko eguraldiei aurre egiteko hainbat ekosistemaren gaitasuna bioaniztasun mailari lotua zaiola. Baina biosferaren oreka globalean eragina duten ekosistemak zaintzeko ereduak oraindik sortzeke dira.
Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.
Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin batek aireportu-pistako bero tenperaturagatik aireratu ezinik, bidaiariek hegazkinez aldatu eta potentzia handiagoko hegazkin batekin bidaia hartu zutela, eta gure krisiarekiko harremana anekdota honek jasotzen omen du:... [+]
Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu, hain modu eraginkorrean, erregai fosilak arriskurik gabe erabiltzen jarraitu ahal izateraino? Hori da Carbon Dioxide Removal (Karbono Dioxidoaren Kentzea) teknika  –mundu mailan CDR akronimoz ezaguna– egiteko gai omen dena. Edo beharbada ez.
Londres, 1914ko martxoaren 10a. Mary Raleigh Rochardson (1889-1961) sufragista eta WSPUko kidea National Galleryra sartu zen, soinekoan laban bat gordeta zuela. Diego Velazquezen Ispiluko venus ezagunaren parera iritsi zenean, mihisea zazpi aldiz sastakatu zuen, guardiek geldiarazi zuten arte.
Ez zen artelan baten ez lehen eta ez azken erasoa izan. Halako kasuetan prentsak bandalismoaz hitz egin ohi du, baina ez da hitz zuzena. Bandalismoa ondarea inongo "arrazoirik" gabe... [+]
Laborariek lehen lerrotik bizi dute klima aldaketa, haren eraginak zuzenean jasaten baitituzte. Zer aldaketa sumatu dituzte Nafarroa hegoaldean eta zer dilema planteatu dizkiete ura eskas izan diren azken urteek? Hazialdeko kooperatibako Lorea Lizarreta langilea elkarrizketatu du Eli Pagolak, eta zerealen sektorea ezagutzeko gakoak eman ditu: mundu mailako burtsan kotizatzen da, bertako ogia egiteko irina milaka kilometrotatik ekartzen da, eta klima aldaketarekiko erresilienteagoak izango diren... [+]
Klimaren arazoa gero eta kezkagarriagoa ari da bihurtzen: uda gero eta beroagoak, lehorteak eskualde askotan, kalte materialak eta giza galerak eragiten dituzten fenomeno meteorologiko bortitzak… Arazoaz eman ohi den azalpen bakarra izaten da "klimaren berotzea".
Urarena da Lurra planetak bizi dituen krisi nagusietakoa. Zehatzago esateko, ur gezaren krisia. Batean alarma pizten du lehorteak eta biharamunean uholdeak, eta bata bestearen gainean pilatuz doaz gizateriaren biziraupena arriskuan jartzen duten ondorioak. Landa eremuak gaur idortzen dira elikagaiak sortzeko ahalmena eta biodibertsitatea murriztuz eta berehala euriteek eragindako higadurak lurrazalaren geruza bizidunak arrastan daramatza itsasorantz. Hirietan –eta mundu osoa ari da bilakatzen hiri– atzo egarriz zeuden kaletarrak gaur kontrolik gabeko uholdeek asaldatzen dituzte.
2024ko egutegiari lehen orriak erortzen ari zaizkion honetan, gure arazo ekologikoen erpin nagusienetarikoa den larrialdi klimatikoari begiratuz gero, ezin esan amaitu berri dugun urtea itxaropentsua izan denik. Errekorrez betetakoa, dagoeneko ez da erraza adierazle bakan bat azpimarratzea, ia denak baitaude hizki larri gorritan. Klimaz haratago, planetaren bederatzi muga ekologikoetatik seitan planetaren karga gaitasunaren gaindi gabiltza, eko-antsietatetik eko-axolagabetasunera egunero... [+]
Erabili eta bota. Abiadura handiko modak saltokiak eta etxeetako postontziak bete ditu aspaldion, fast fashion ere esaten zaio. Baina azkarretik baino inozotik gehiago du: lan prekarioarekin hondakin mordoa sortzeaz gain, arropa garraiatzen fuel-olio kopuru izugarriak erretzen ditugu, are gehiago hegazkinean eginez gero. Inditex da horretan txapelduna eta Zaragozako aireportua bihurtu du Europako operazio-gune handiena.
Hondamendi naturalek ez dituzte pertsona guztiak berdin kaltetzen. Uholdeen ondorengo biziraupena aberastasun mailak baldintzatzen duela aski ezaguna da. Aldiz, askoz gutiago ohartzen gara generoak biziraupen hori baldintzatzeaz: zergatik zehazki emakumezkoak gehiago hiltzen dira hondamendi naturaletan? Hondamendien ondorioz zergatik haien bizi baldintzak txartzen dira? Arau patriarkalek eta genero bakoitzaren rol sozialek hainbat modutan emakumeak zaurgarriagoak bihurtzen dituzte.
Larrialdi klimatikoaz ohartarazten gaituztenean entzungor egiten dugu maiz, munduaren parte honetan bizitze hutsagatik ondoriorik sufrituko ez bagenu bezala. Errealitatea ordea, burugogorra da.
Alpe D’Huez estazioak hartzen duen Sarenne-ko glaziar "hil berriari" azken agurra eman diote frantziar Alpeetan, hileta sinboliko batekin, duela lau urte Islandiako Okjökull eta Suitzako Pizol glaziarren omenez egin zuten moduan. Frantziako Estatuan, Sarennekoa da gisa honetako... [+]
Liburu honetan, 2002an hasi eta hogei urtez Pello Zubiria Kamino kazetariak ARGIAko Net Hurbil sailean idatzitako ehunka artikuluren aukeraketa bat aurkituko duzu. Baina ez erratu, hau ez da bilduma bat. Edo ez behintzat bilduma soil bat. ARGIAn liburu hau egten tematu baldin bagara, gaurko eta biharko mundua hobeto ulertzeko balio dezakeela ikusten dugulako da. Planetako kontinente guztietako gertaerak, historiak, bizipenak, datuak eta analisiak topatuko dituzu orrialdeotan, lastorik... [+]
Islandiak jakinarazi berri du 2024tik ez duela gehiago balearik ehizatuko. Luzaz horien sarraskia salatzeko piztutako protestengatik ez bezala, orain islandiarrek amore eman bide dute baleak bizirik ikustera uharteraino hurbiltzen diren turisten diruagatik. Baina, gainera, Nazioarteko Diru Funtsa ohartu da baleak bizirik atxikitzea negozio ere izan daitekeela, beren gorotzekin itsasoko bizidunak elikatuz CO2a finkatzen oso onak direlako.
2021eko Euskarabildua jardunaldia egin dute Donostiako San Telmo Museoan 'zenbat kutsatzen du like batek?' lemapean. Bertan bildutako lagunek eta streaming bidez jarraitu zutenek atzeraezineko aldaketa klimatiko eta muturreko desberdintasun sozialen garai honetan, azpiegitura teknologikoek duten eraginaz hausnartu dute aurtengo Euskarabilduan.
Erreportaje honetan jardunaldiko irudiak eta Fair Phonen kasu praktikoa bildu ditugu, bidezkoagoa den industria elektronikorako mugimendua... [+]
Urtarril amaieran Gasteizko Mercedes konpainiako zuzendaritza langileen ordezkariekin bildu zen ohartarazteko fabrikako ekoizpen-katea eten beharko zutela autoentzako hainbat pieza elektroniko eskuratu ezinik zebiltzalako –zehazki, txip elektronikoak–.  Bi hilabete beranduago, martxoaren 27an produkzioa eten behar izan du. Antzeko egoeran aurkitu dira mundu osoan Volkswagen, Ford, Nissan, Toyota, Honda eta gainerako gehienak.
Hidrogenoaren Euskal Korridorea sortu dute Bilbon otsailaren 22an, EAEko 78 erakunde publiko eta pribaturen artean. Eusko Jaurlaritzako sailburu Arantxa Tapiak solemnitatez adierazi du, trantsizio energetikorako eta klima aldaketaren aurkako borrokarako hidrogenoa ezinbesteko elementua denez, EAEri beharrezkoa zaiola esparru horretan posizionamendu estrategikoa hartzea, ahal den neurrian Europatik iritsi behar duten funts berriekin –400 milioi euro daude eskatuta– baina baita... [+]
Duela 120 urte arte gizakiek milaka urtez eraldatutako material artifizial guztien masa ez zen Lurra planetak zeuzkan izaki bizidun guztiez osatutako masaren %3 baino gehiago. Geroztik, batik bat 1950ko hamarkadan abiatutako ‘Azelerazio Handia’ medio, erabateko artifizializazioa jasan du munduak, 2020an bi multzoen pisua berdintzeraino. Gauzak txarto bidean, 2040rako planetaren azaleko lau tonatatik hiru izango dira antropogenikoak.
2020a pandemiaren urtea izaten ari da, zalantzarik gabe, baina bestelako hondamendien lekuko ere izan gara azken hilabeteotan: suteak, uholdeak, petrolio isuriak, tornadoak… Koronabirusak soilik ez, hondamendi naturalek ere gogor kolpatu dituzte hainbat herrialde eta Redfishek bideo honetan bildu ditu hauetako batzuk.
Klima nahasmendu giro bortitz batean lortu zuen lehen ministroaren aulkia Scott Morrisonek, argiki klima aldaketa gezurtatzen aritutakoak, iazko maiatzaren 19an. Kolapsologiatik –hau da, hondamendiaren ikerketaren esparrutik– begiratu diogu Australiari, paradoxa nagusi hori ulertzeko xedez. Bozketak pasa eta hilabete gutxira piztu ziren berriz ere ezin kontrolatuzko suteak. Ke artean, klima aldaketaren kontrako neurriak exijitzen dabiltza hamar milaka australiar.
Babestu oraindik dauzkagun ondasunak, berreskuratu mendeotan hondatu ditugunak eta hori guztia egiteko lanak diruz hornitu –ingelesez Protect, Restaure, Fund diotena–. Horiek bederen beharrezkoak dirateke mundua eta mundutarrok klimaren zoratzetik eta izaki bizidunen extintzio masibotik onik ateratzeko. Gaizkiaren kontrako protestak ez baitu zertan oztopatu ongiaren aldeko borroka, oihanen biziberritze ahalegin baten oihartzuna zabaldu da Ugandatik.
Jacques Chirac lehendakari-ohiaren heriotzak estali du Paristik 80 kilometrora Rouen hirian gertatu den istripu kimiko izugarria: irailaren 26an autoentzako aditiboak ekoizten zituen Lubrizol konpainiaren usinak su hartu zuen, oso hurbil dauzkan hiritarrak ikaratu eta oraindik neurria hartu ez zaion kutsadura zabalduz inguruan. Kilometro askoko inguruko nekazariak harrapatu ditu kutsadurak: agintariek debekatu diete beren ekoizpenak kontsumitu edo merkaturatzea.
Munduko 40 pertsona aberatsenetakoa den Elon Muskek aurkeztu berri du SpaceX, gizakiak Ilargira bezala Martera eraman ahal izango omen dituen espazio-ontzia. Bezperan, milioika jende kalera irtenak ziren mundu osoan agintariei eskatzeko klimaren hondamendia geldiaraz dezatela. Baina –Musken hegazkin futurista lekuko– elitearen ametsa hondamendia saihestea baino gehiago da beraiek ekaitzetik libratzea, salbamendu-ontzi ongi armatuetan.
José Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatua eta Zubietako erraustegiaren arduraduna Donostiako klimaren aldeko mobilizazioan agertu zen irailaren 27an. Manifestazioan zeuden Zubieta inguruko herritarrek beren haserrea agertu eta Asensioren hipokrisia salatu zuten behin eta berriro erraustegiak klima aldaketa dakarrela oihukatuz. Azkenean, diputatuak manifestaziotik alde egin behar izan zuen.
Irailaren 27rako dago deituta mundu osoan klimaren aldeko mobilizazio handi bat, Euskal Herrian ere zenbait mugimendu eragingo dituena. Horietan asko ala gutxi aipatuko ote dute Lurra planetako kliman errauste plantek daukaten eragina? Hondakinen kudeaketan nagusi diren konpainia pribatuek klimaren kontrako borrokaren partetzat defenditzen dute beren jarduera, Gipuzkoatik Zeelanda Berrira Bilbo eta Mallorkan barna bidaiatuz ikusiko dugunez.
Mundu osoan milioika lagun atera dira kalera klima larrialdiari erantzuna exijitzeko. Protagonista nagusiak ikasleak izan dira.
Enpresa eta erakunde kapitalistak irudikatuz, performancea egin du Sortuk klima-larrialdiaren aurka. Proposamen antikapitalisten beharra azpimarratu dute trantsizio ekologiko baten bidean.
Ende Gelände mugimenduak deituta, Alemanian beste behin ere adi guztietako ekintzaileak mobilizatu dira Europako meategirik handiena gelditzeko. Bost zutabetan antolatutako 6.000 lagunek ekintza zuzenaren bidez trenbideak okupatuz eten dute produkzioa asteburu osoan. Bitartean, herrialde bereko Aachen hirian, klimaren alde 40.000 lagun atera ziren kalera.
Extinction Rebellion Londresen sortutako klima aldaketaren aurkako mugimenduak egin du protesta Parisko Trocadéro plazan. Desagertze arriskuan dauden animalien defentsan pintura gorria bota dute plazako eskaileretan behera, animalien odola irudikatuz.
1.000 lagun baino gehiago atxilotu ditu Erresuma Batuko poliziak azken zortzi egunetan Londresen aldaketa klimatikoaren kontra egin diren manifestazioetan. Extinction Rebellion mugimenduak deituriko ekintzek desobedientzia ekintzak izan dituzte ardatz.
Klima aldatzen duten proiektuekin amaitzeko eskatu dute Donostian Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta hainbat eragilek deitutako mobilizazioetan.
Alemanian meategi erraldoi bat gelditzen saiatu dira milaka lagun, klima aldaketaren aurka. Alemaniako Bonn hirian Munduko Klima Aldaketaren Konferentzia hasi aurreko egunean, igandean, desobedientzia zibila modu masiboan praktikan jarri dute milaka lagunek, Ende Gelände mugimenduak deituta.
Informazio gehiago ARGIAko albiste honetan.
Asbjørn Wahl sindikalista norbegiarra, klima aldaketaren erronkari modu egokian aurre egiteko sindikatuen rol garrantzitsuaz.
Egungo energia eredua ekologikoki jasangaitza eta sozialki bidegabea da (klima aldaketa, erauzketen kalteak, energia pobrezia, korporazioen boterea, mundu-mailako desorekak, etab.). Baina badira munduan zehar honen aurka borrokatzen eta alternatibak martxan jartzen ari diren pertsonak eta taldeak. Dokumental honetan, Euskal Herritik abiatuta, Ipar eta Hegoaldeko zenbait esperientziatara hurbildu gara, haien bizitza proiektuak, erresistentziak eta proposamen politiko eta kooperatiboak ulertzeko... [+]
Kanaldudek, Avenir elkarteko kideen laguntzaz, bederatzi laguni galdegin die, klima aldaketa aipatzen delarik zertaz ohartu diren azken hamarkada hauetan.
Klima aldaketak porrot ekonomikora eramango gaitu ala gure eredu ekonomikoaren hutsegiteen ondorio zuzena da?
Jaiaren bidez bizimodu jasangarriago baten aldeko aldarria egiten dute geroz eta herri gehiagotan. Donostiako Aste Nagusi Piratan egindako saiakera jaso dute bideo honetan.
2013ko Alternatiba jaialdia urriaren 10ean Baionan ospatu zen. Lapurdiko hiriburuan bildu zirenek alternatiba jasangarriak ezagutzeko aukera izan zuten: baratz komunitarioak, hirigintza ekologikoa, banku etikoak, tokiko monetak, trantsizio energetikoa egiteko egitasmoak, kooperatiba energetikoak, e.a.
Iturria: Kanaladude.tv
Basoen ustiapen gehiegizkoa jasaten duen lurraldea da Amazonia eta indigenak lekuz mugitzen ari dira ez dietelako uzten beren bizitokian bizitzen. Nekazariak eta egur-enpresak dira horren errudun nagusiak eta Brasilgo gobernuarentzat oinarrizko diru-iturri bihurtu da.
Neguak errausturiko zelai baten erdian, inguruko familia bat etxea berotzeko buruhaustea nola argitu nahian da. Azken zuhaitza da irtenbide bakarra.
Gidoia eta zuzendaritza: Lucas Schiaroli
Iraupena: 10 min
Aktoreak: Nestor Rosso / Ana Marcela Farías / Ana Ré / Octavio Ré