The Deep Blue Sea (Sail ofiziala)
Terence Davies zuzendariak Terence Rattigan idazlearen izen bereko antzezlana egokitu du, XX. mendeko dramagile britainiar handienetako batena. Hester Collyer Erresuma Batuko Auzitegi Goreneko Sir William Collyer epailaren emaztea da, eta bizimodu pribilegiatua darama Londresen, 1950eko hamarkadan. Senarra utzi eta RAFeko pilotu ohia batekin bizitzera joaten denean, inguruko denak ahoa bete hortz utziko ditu. Hester zeharo maitemindurik dago Pagekin.
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 59. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 16tik 24ra, egunero zine kritikak, hainbat adituren hitzak jasoko dituzten bideoak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.
© 2008-2011 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403