Las razones del corazón (Sail ofiziala)
Gustave Flaubert idazlearen Madame Bovary eleberriaren egokitzapen askea, maitasunaren amildegiak eta infernuak ondoen islatzen jakin duen zinemagile batek egina: Arturo Ripstein mexikarrak. Kontakizuna egungo Mexikon girotuta dago, eta filmeko protagonista Emilia da, senarra engainatzen duen etxekoandrea, maitalearekiko pasio gaizbera duena. Maitaleak uzten duenean, bere bizitzak ez duela zentzurik irudituko zaio.
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 59. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 16tik 24ra, egunero zine kritikak, hainbat adituren hitzak jasoko dituzten bideoak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.
© 2008-2011 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403