Kiseki / I Wish (Sail ofiziala)
Film berri honetan, Hirokazu Kore-eda maisu japoniarra haurtzaroaren mundura gerturatuko da, eta Koichiren istorioa kontatuko du. Koichi amarekin eta aiton-amonekin bizi da Kagoshima herrian, Kyushu uhartearen hegoaldean. Ryunosuke, anaia txikia, aitarekin bizi da Hakatan, Kyushu iparraldean. Gurasoak dibortziatu zirenetik bananduta daude biak, baina Koichik anaiarekin itzuli nahiko du. Bala-tren batek bi hiriak elkartuko dituela jakiten duenean, mirarietan sinesten hasiko da.
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 59. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 16tik 24ra, egunero zine kritikak, hainbat adituren hitzak jasoko dituzten bideoak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.
© 2008-2011 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403