Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Donostiako 71. Musika Hamabostaldia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Kontzertuen kritikak

Esperimentu tinbrikoak

Montserrat Auzmendi

Hiru kontzertu izan ditugu aurten Hamabostaldiaren Musika Garaikideko zikloan. Hauetako azkenean, Ensemble Recherche taldearen estutik, Pierre Boulezi egin zaio omenaldia, bere 85. urtebetetzean, eta aukera izan dugu, baita ere, Ramon Lazkano euskal konpositorearen azkenetako lan batzuk entzuteko.

Talde apala da Ensemble Recherche, zentzu onenean. Musikaren zerbitzuan daude eta ez dute inongo protagonismorik hartzen, beren aktuazioetan ez dago inongo luzimendu hutsik. Ezaugarri hau musikarien kalitate teknikoari lotzen badugu, ulertzen da talde honen kontzertuetan erraz sartzen zarela proposatzen duten soinu munduan.

Kasu honetan egile bakoitzak erakutsi zuen atmosfera tinbriko berezi bat. Ramon Lazkanoren “Wintersonnenwende”k, piano eta txeloarentzat, Oteizaren klarionen laborategian inspiratuta, erritmo eta melodia folklorikoen “dekonstrukzio” moduko bat eskaintzen du. Bizitasunez interpretatu zuten obra hau, batez ere txelojoleak, doi-doia aritu baitzen erritmo aldetik.

Instrumentu gehiago sartu ziren Pierre Boulezen “Improvisé-Pour le dr. K.”, eta “Dérive” jotzeko. Piano, biolin, txelo, flauta, klarinete eta marinbarentzat egindako obra hauen sonoritate inpaktanteak primeran iritsi zitzaizkigun.

Baina agian une interesgarriena Johannes Schöllhornen “Sérigraphie: Nocturne” lanarekin etorri zen. Konpositoreak ehundura tinbriko hipnotikoak lortzen ditu biolinaren agudoekin, txeloaren pizzicatoarekin eta marinbarekin. Benetan originala suertatu zen, eta primerako interpretazioa eskaini zuen taldeak.

Fitxa: Ensemble Recherche. Egitaraua: Lazkano, Boulez, Schöllhorn eta Pomáricoren obrak. Lekua: Kursaaleko erabilera anitzeko aretoa. Data: abuztuaren 28a.



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan