Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Donostiako 71. Musika Hamabostaldia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Kontzertuen kritikak

Bide onetik

Montserrat Auzmendi

Made in Trio talde argentinarra

Musika Hamabostaldiko interprete gazteei zuzendutako zikloak edizio guztietan topaketa interesgarriak eskaintzen ditu, dudarik gabe. Bestalde, aukera paregabea da musikari gazteentzat holako jaialdi batean aritzea, kontuan izanik karreraren hasieran ez dela erraza kontzertuak lortzea. Horrexegatik, ziklo honetan jotzen duten artistek arreta berezia ipintzen dute, jakinik ondo aprobetxatu behar dutela aukera hori publikoak beren dohainak ezagutzeko.

Aurtengo zikloaren lehenengo kontzertuan Made in Trio hirukotea entzun genuen. Nabaritu zen formazio ona dutela hirurek. Maila tekniko altua erakutsi zuten eta adierazkortasunaren aldetik ere sendo aritu ziren.

Hasieran sumatu genituen zalantzak edo hobeto esanda koordinazio ezak. Darius Milhauden “Biolin, klarinete eta pianorako suite op. 156B” obra txukun interpretatu zuten nahiz eta desajuste txiki batzuk izan, batez ere lehenengo mugimenduan.

Stravinskyren “Gudari baten istorioa” obraren interpretazioa komentzigarria izan zen, batez ere alde erritmikotik. Baina bereziki azpimarragarria izan zen konpositore berberaren “Klarinete bakarrarentzako hiru pieza”. Federico Kurtz klarinete joleak luzitu zuen bere soinu biribila, bere teknika sendoa eta bere adierazkortasuna. Zoriontzeko modukoa.

Bukaera distiratsua izan zen. Khatchaturianen “Klarinete, biolin eta pianorako trio”-an hiru musikariek izan zuten aukera frogatzeko beren indarra eta musikalitatea.

Fitxa: Made in Trio. Amaia Asurmendi (biolina), Federico Kurtz (klarinetea), Henar Rodríguez (pianoa). Egitaraua: Milhaud, Stravinsky eta Khachaturianen obrak. Lekua: Miramar Jauregia. Data: abuztuaren 23a.



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan