Euskal Herrian ihes!

Dima

Dima Bizkaiko udalerria da, Arratia eskualdeko laugarrena biztanlegoari dagokionez.

1.365 biztanle zituen 2012. urtean egindako erroldan. Horietatik gehienak Ugarana auzoan bizi dira, Dimako herriburuan.

Dima ingurune oso malkartsuan kokatuta dago, Aramotz mendilerroaren hegoaldean. Punturik altuena Mugarra mendian dauka (1.009 metro) eta baxuena 200 metrora dago. Arrietabaso eta Leungane mendiek Dima Mañaria udalerritik banatzen dute, Aramotzek Zornotzatik. Hegomendebaldean Urrekoatxa haitzak eta Altungane ingurukoek banatzen dute Areatza eta Zeanuritik. Dima osoa iparmendebaldera begira dagoen bailara bat da, bere irteera naturala Igorrerantz duena.

Hegoaldean Dimako udalerriaren mutur bat Otxandioraino iristen da. Tarte horretan, Dimako mendatearen hegoaldean, urak hegoalderantz isurtzen dira, isurialde mediterrenorantz.

Udalerriko ibai nagusia Indusi ibaia da. Hegoekialdetik iparmendebaldera doa, eta Arratia ibaian isurtzen ditu urak.

Nabarmentzekoak dira Baltzola auzoko kobak, ikusgarriak eta eskalada egiteko egokiak.

Inguruko zenbait herri

Dima

Informazioa

Biztanleria kopurua: 1.365 bizt. (2012an)
GPS koordenadak: 43° 8′ 36.2″ N, 2° 45′ 5.27″ W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Ekainak 29, San Pedro
Publizitatea Zure publia