Debagoiena inguruko herri populatuena da, eta Aramaio, Aretxabaleta, Bergara, Elorrio, eta Oñati ditu mugakide.
Gipuzkoan ezagutzen diren aztarna zaharrenak bertan daude; Lezetxiki haitzuloan esaterako historiaurreko aztarnak aurkitu dira; besteak beste, Neanderthal gizakien hezurrak eta Paleolito Ertaineko zenbait aztarna. Herriak Erdi Aroko hirigunearen egitura eta ezaugarriak ditu, kale-egituraketa pradignatikoa da eta hiriguneak egitura eliptikoa du. 1997ko otsailean Eusko Jaurlaritzak Arrasateko Hirigune Hsitorikoa monument-multzo izendatu zuen.
San Joan jaiak dira herriko festa ezagunenak, ekainaren 23tik 26ra bitartean ospatzen dira, baita Maritxu Kajoi ere urriko lehen ostiralean ospatzen da urtero eta jendea elegante jantzita ateratzen da kalera.
Udaberrian sartzen garela Arrasateko auzo honetako taberna hau mundiala da jatorduetarako edo haren terraza ederrean zerbait hartzeko. Jaten ondo ematen dute, baina lekua da paregabea, Udalatxen oinetan, Anboto eta Orixol parean, Besaide... Auzoa bera ere
5
Muxibar
Jateko leku aproposa. Entsaladak, pizzak, pasta, ... eta dana primerakua!
5
Cassolo
Italiar pizza goxo bat jan nahi izan ezkero hau da lekua(Jabea italiarra,baita osagaiak ere).MU Unibertsitate ondoan dago,Arimazuri plazan.Inguruan kotxea aparkatzeko arazorik ez,ta 5-10 min-tan alde zaharrean zaude.Nutela izozkia probatu,earra dau-ta!
3
Xaramela
Jaten ematen duten taberna. Bokadiloak, entsaladak, sandwichak... eta pintxo dotoreak barran. Prezio normalak eta giro ona.
1