Hizkuntza eskubideak
Baionako EHEk salatu du poliziek 15 urteko gaztea kolpatu eta“jarrera euskarafoboa” eduki izana, baita “oraindik polizia horiek erruztatu ez izana” ere. EHEk salaketa eta eskakizun batzuk eman nahi izan dizkie Baionako polizia-etxeko arduradunei, baina Poliziak eragotzi egin diela adierazi dute.
Behatokiaren ildo nagusietako bat hizkuntza eskubideen egoeraren diagnosia egitea da, eta Euskararen Telefonoaren bidez, herritarrek haien eskubideen urraketak salatzen dituzte. Urtero 900 kexa inguru jasotzen ditu Behatokiak, herritarrek administrazioarekin eta sektore sozioekonomikoarekin edukitako harremanetan izan dituzten esperientzia txarren lekuko. ARGIAk Paul Bilbao eta Agurne Gaubekarekin hitz egin du. Lehena sorreratik aritu zen lanean Behatokian eta zuzendari izan zen hainbat urtez. Bigarrena, berriz, zuzendaria da 2019ko irailetik. Bien ustez, herritarrek jarraitzen dute erakusten erasoen aurrean erreakzionatzeko gaitasuna dutela.
Nafarroako Parlamentuaren aitzinean elkartu dira Euskal Herrian Euskarazeko hainbat kide astelehenean, eta bertan "espainiar kolonialismo arrazista, etnozida eta linguizida pairatzen duten herri guziei" elkartasuna adierazi diete. Horrez gain, euskararen aurkako oldarraldia salatu eta euskararen lehentasuna beharrezkotzat jo dute.
Auzitegiak arrazoi eman dio EHUri, unibertsitatera sartzeko proben auzian. Epaitegiak bertan behera utzi ditu euskara ikasgaia aintzat ez hartzeko kautelazko neurriak, eta azpimarratu du neurri horiek ezin dutela pribilegiorik sortu ikasleen artean, EHUk jakinarazi duenez. "Langileak gardentasun eta berme guztiak aplikatuz aritu dira", adierazi du EHUko errektore Joxe Ramon Bengoetxeak.
Euskal Herrian Euskaraz egiturak Izpegiko besten karietarat prentsaurreko bat egin du, Nafarroa Garaiko euskararen legearen 40. urtemugaren karietara. Abenduaren 15ean mobilizazio eguna eginen dute Nafarroa osoan.
Abenduaren 15ean 40 urte beteko ditu Nafarroako Euskararen Legeak. Euskal Herrian Euskarazek urteurrena “vascuencearen lege bidegabe eta zapaltzailea” salatzeko baliatuko du mobilizazioen bidez. Ofizialtasuna esanahiz betetzeko eskatu du eta euskarari “lehentasuna” emango dion ofizialtasuna aldarrikatu du.
Irailaren 3an argitaratutako 379 lanpostuko lan deialdian, euskara menperatzea merezimendu gisa agertzen dela salatu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, eta ez nahitaezko baldintza gisa. Bi presok salatu dituzten urraketak ere eman ditu argitara. Euskaldunen eskubideak berma daitezen "berehalako neurriak" eskatu dizkio Jaurlaritzari.
Sindikatuak salatu du CCOOk eta patronalak euskaraz negoziatzeari uko egin dietela, haiek itzulpen baliabideak jarri badituzte ere. CCOOk adierazi du patronalak soilik baztertu duela euskaraz negoziatzeko aukera, eta ELA ez negoziatzeko aitzakien bila ari dela.
ELA sindikatuak jarri behar izan ditu itzultzaile bat eta baliabide teknikoak, bileran egon diren erdaldun elebakarrek sindikatuko ordezkariek esandakoak ulertzeko. FVEM patronalak, ordea, ez du zerbitzu hori erabili. ELAko ordezkariak euskara hutsean aritu dira bileran.
Jaurlaritzaren hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideen aurka CCOO sindikatuak aurkeztutako helegitea Espainiako Auzitegi Gorenera iritsi da; EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea onartu zuen, orain Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du eta behin betiko bertan behera geratu dira zenbait puntu.
Orain arte 36 bat ikasleren salaketak aintzat hartu dituzte bost bat auzitegik, eta USaPeko Euskara ikasgaiko ikasle horien emaitzak aintzat ez hartzea agindu dute kautelaz epaileek. Orain, beste talde batek EAEko USaPeko zuzenketa osoa eraman du auzitara.
Unibertsitateko irakasle eta ikerlariek salatu dute Euskara eta Literatura II azterketen auziak, zuzentzaileen "profesionaltasuna" kolokan jartzeaz gain, EHU "jomugan" jarri dutela eta hezkuntza sistema publiko "osoaren" zilegitasunaren aurka egin dutela. Auzia "larria" dela azpimarratu dute, eta aurreikusi dute ondorioak ere hala izango direla. "Nork nahi izango du hurrengo urtean USaPeko irakasle edo zuzentzaile izan?"
Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat lelopean elkarretaratzeak antolatu ditu ostegun eguerdian Euskalgintzaren Kontseiluak, euskarazko ikaseredua orokortu behar dela aldarrikatzeko. Ehunka pertsona bildu dira EHUko Donostiako, Bilboko eta Gasteizko campusetan, eta hezkuntza eta unibertsitate arloko eragile eta sindikatu nagusiek ere bat egin dute. Bertaratutako euskaltzaleei haien iritzia eskatu diegu.
Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat lelopean elkarretaratzeak antolatu ditu ostegun eguerdian Kontseiluak, euskarazko ikaseredua orokortu behar dela aldarrikatzeko. Jendetza bildu da EHUko Donostiako, Bilboko eta Gasteizko campusetan, eta hezkuntza eta unibertsitate arloko eragile eta sindikatu nagusiek ere bat egin dute.
Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat lelopean eginen dituzte elkarretaratzeak, Donostiako, Bilboko eta Gasteizko campusetan. Euskarazko ikaseredua orokortu behar dela adierazi du Euskalgintzaren Kontseiluak. Bertzalde, euskara azterketan emaitza eskasak atera zituzten ikasleen aldeko auto judiziala kritikatu dute Ikasle Kontseiluak, LABek eta Steilasek.
USAP proben harira epaitegietatik iritsitako aginduak gainerako ikasleei "kalterik ez eragiteko" irtenbidea bilatzeko bilduko da EHUko errektore Joxerramon Bengoetxea Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburu Juan Ignacio Pérezekin. "Ez da egia ikasleen anonimotasuna hautsi denik", ziurtatu du Bengoetxeak. EH Bilduk euskararen aurkako "ofentsibaren" testuinguruan kokatu du afera oro har, eta "milaka ikaslerentzat" epaia "bidegabekeria" dela adierazi du.
Hizkuntza eskakizunen gaian EAJk eta EH Bilduk lortutako akordioaren harira, idatzia plazaratu du Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak: "Adostutakoak ez du EAEko administrazio publikoa euskalduntzeko bermerik ezartzen eta, beraz, milaka euskaltzalek aldarrikatutakoari bizkar ematen dio".
Gasteizko Udalak 54 lan eskaintza publiko egin ditu maiatzean. Apirilean, Funtzio Publikoaren Sailak mezua bidali zien azterketak euskaraz egitea hautatu zuten herritar guztiei, gazteleraz egiteko aukera zutela jakinaraziz, "prestaketa berme guztiekin egin ahal izateko". Izan ere, ikasmaterialaren gehiengoa gaztelera hutsean dago. Azterketa euskaraz egin nahi duten herritarren “eskubideei muzin” egin zaiela salatu du hautagai batek, eta kexa aurkeztu du udalean zein Hizkuntz Eskubideen Behatokian. ARGIAk udalaren azalpenak eskuratu ditu, eta hautagai horrekin zein Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekarekin hitz egin du.
Madril, 1896ko maiatzaren 23a. Espainiako Posta eta Telegrafoen Zuzendaritza Nagusiak agindu bat igorri zuen: telefono sarean “katalana, euskara edo beste edozein dialekto” erabiltzen zutenei zigorrak ezarriko zitzaizkiela jakinarazi zuen. Aginduak azaltzen zuen, indarrean zeuden arauen arabera, sareak eskaintzen zituen zerbitzuetan, “telefonemetan eta konferentzietan”, debekatuta zegoela hizkuntza horiek erabiltzea, eta handik aurrera arau horiek zorrotz betearazteko... [+]
Elkar saria jaso du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. 25.urteurrena du erakundeak, eta eskertu egin dute gizartean urteotan egin duen kontzientziazio lana eta herritarrei eman dien "zerbitzua". Agurne Gaubeka da behatokiko zuzendaria: "Pozik jaso dugu aitortza. Egindako lanari eta aurretik dugunari ere bada".
Nafarroan “ikastola bat duen herri bakoitzean” atera dituzte ikasgelak kalera, Hezkuntza Sailak arrazoi demografikoak argudiatuta zazpi ikasgela ixtea erabaki ostean. “Euskararen kontrako erasoa” dela salatu eta gainerako zentroekiko “berdintasuna” eskatu dute.
Maiatzaren 14an ikastetxeetan mobilizatzera deitu dituzte irakasleak STEILAS, LAB eta ELA sindikatuek, Hezkuntza Sailak IRALEren R ikastaroak ezabatzeko erabakiari kontra egiteko. Apirilaren 21ean asmo berarekin hamar egunetan 6.500 sinadura jaso dituen sinadura bilketa abiatu zuten, eta asteartean Eusko Jaurlaritzako Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzan aurkeztu dute.
Pariseko erabakiari kontra eginez, baxoko matematikako azterketa euskaraz erantzungo dute Bernat Etxepare lizeoko ikasleek. Ondorioen berri badute ere, bakoitzak ahal duen neurrian jarraituko du erabaki “kolektiboa”.
STEILAS, LAB eta ELA sindikatuek manifestazioa deitu dute maiatzaren 9rako, euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen alde mobilizatzeko. Euskararen eta euskaltzaleen aurkako kriminalizazio kanpainari aurre egiteko ordua dela dio Arbidek.
Ostegunean bukatu da Euskal Enplegu Publikoaren Legea erreformatzeko egindako proposamenei zuzenketak jartzeko epea. EAJk, EH Bilduk, Sumarrek eta PSE-EEk egin dizkiete zuzenketak EAJren eta EH Bilduren proposamenei. Bi alderdi abertzaleek hizkuntza eskakizunen egiaztaketa geroratzeko sistemetan jarri dute fokua. EH Bilduk akordiotara iristeko atea ireki du. EAJk, “maximalismoak eta inmobilismoak” gaitzetsi ditu. PSE-EEk hizkuntza eskakizunei buruzko eztabaida gelditzea eskatu du, gero eta "polarizazio" handiagoa dagoelako, beraien ustez.
Korrikaren olatuak utzitako uberan, badator Euskaltzale Independentiston Topaketaren bigarren edizioa helburu argi batekin: euskaltzaleon Pizkundea indartzeko xedearekin. Hausnartzeko, formatzeko, ikasteko, jolasteko, dibertitzeko, saretzeko, finean, bi egunez, Euskal Herri euskalduna irudikatu eta gorpuztuko dugu Azpeitian. Euskal Herri osoko euskaltzaleak batu eta, eguneroko borrokara indarberrituta itzultzeko, arnasaldi bat emango digu apirilaren 24 eta 25eko topaguneak.
Gero eta... [+]
Merituen dekretuaren ondorioz, ELAk salatu du euskararen balorazioa “oso bazterrekoa” izango dela Foruzaingoan. Sindikatuak adierazi du zerbitzu publikoak jatorriko hizkuntzetan emateak ez lukeela departamentu bakoitzaren borondate politikoaren mende egon behar, “legez blindatu” beharko litzatekeela baizik.
Derryko pub bat, Igande Odoltsuko auzunetik bost minutura. 26 urteko gazte baten ahotan entzuna da hurrengo hau –transkripzioa ez da guztiz zehatza, gitarra-jolearen orroek eta Guinnessak gaztearen ahotan eragindako labainkadek atondutakoa baino–: “Ez duzue hau entzun nahi, baina gatazkak hemen jada ez du inolako zentzurik, 1970eko urteetako berbekin hitz egiten dute; gu jada ez gara hori. Etnikotasunak banatzen gaitu, ez zapalkuntzak: gu ez gaude zapalduta”. Lehen... [+]
Hizkuntza Eskubideen Behatokia eta Trebiñuko hainbat familia eta herritar kezkatuta agertu dira lurraldean euskaraz ikasi eta irakasteko izaten ari diren oztopoengatik. Haur eskolako euskarazko lerroa arriskuan dagoela ohartarazi dute, eta oroitarazi dute, Europak hala ezarrita, euskararen erabilera eta irakaskuntza sustatzea erakundeen betebeharra dela, kasu honetan Gaztela eta Leongo Gobernuarena
Larunbatean jakin da Bordeleko Hezkuntza Akademiak matematikako azterketak euskaraz egitea ukatu duela.
Gaur arte, Seaskak aldarrikapena eraman badu, orain Biga Bai, Euskal Haziak eta Ikas-Bi sareek ere Baxoa euskaraz eskatzen dute. Euskarazko irakaskuntzaren egoerari begira kezkatuak dira eta ekintza politikoak eskatzen dituzte 2026tik goiti.
Korrikan errepikatzen ari den aldarrietako bat ofizialtasunarena da. Gure hizkuntzaren aitortza. Euskaraz bizitzeko eskubidea. Zer behar da, ordea, estres linguistikoa gainditzeko? Oldarraldia behin betiko geldiarazteko? Desobedientzia eraginkorra da? Ofizialtasunak ekarriko du euskaraz eroso egitea? Euskal Herri independenterik gabe posible da euskararen normalizazioa? Igande eta astelehenean hainbat ikuspegi jaso ditu Korrikak, eta euskararen alde kolektiboki eta aktiboki jarduteak arnasa garbia eman die euskarafobiaz belztutako birikei.
Abenduaren 24an Euskal Herrian Euskaraz taldeko bi ekintzailek Olentzeroz jantzi eta zaku bete ikatz bota zuten CCOO sindikatuaren Gasteizko egoitzaren sarreran. Iragan ostiralean “urgentziazko agerraldia” egin zuen eragile euskaltzaleak. Salatu zuten CCOO sindikatuak espetxe zigorrekin “mehatxatu” dituela, hainbat “konpromiso” onartu ezean: besteak beste, ekintzaren bideoa sare sozialetatik ezabatzea, etorkizunean antzekorik ez errepikatzea, eta akordioa sekretupean mantentzea. ARGIAren galderak idatziz erantzun ditu Intza Gurrutxaga Loidi EHEren bozeramaileak.
ARGIAk plazaraturiko ikerketak CCOOren "benetako aurpegia" argiratu izana azpimarratu du EHEk: "Guztiaren gainetik, euskara gorroto dute". Sindikatuaz gain, Euskara Denontzat elkartearen eta zehazki, Sabin Zubiri Reyren jokaerak ere salatu ditu euskalgintzako eragileak.
Euskaraz defenditzeko eskubidea ukatu die Baionako auzitegiko epaileak Euskal Herrian Euskarazeko lau kideei. Beraien desadostasuna eta kexua adierazten ari zirela, Frantziako Poliziak kanporatu ditu epaitegitik eta epaiketak aitzina egin du beraiek gabe. 1.500 euroko isuna eta bi urteentzako eskubide zibilen ukapena ukan du zigor gisa batek, eta beste hiruek, berriz, 500 euroko isuna.
Bretainiako, Ipar Kataluniako, Korsikako, Okzitaniako eta Euskal Herriko ordezkariak egonen dira Baionako Biltxoko gunean, ostiral honetan 19:00etan. Larunbatean elkarretaratzera deitu dute, otsailaren 5ean epaituko dituzten EHEko kideei elkartasuna adierazteko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ondorioztatu du salaketa jarri duen hautagaiari euskara lanpostua eskuratzeko baldintzatzat jartzeak “desproportzioa” eragingo lukeela, eta agerian gelditzen dela “errekurritu diren oinarrien diskriminazio kutsua, hizkuntza arrazoiengatik”. Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko aukera dago.
Nafarroako ikastetxeetako aurrematrikulazio epea gerturatzen ari dela eta, euskarazko ereduetan matrikulatzearen aldeko "Etorkizuna euskaraz hazi" kanpaina bateratua aurkeztu dute Nafarroako euskalgintzako eta hezkuntza eragile nagusiek, sindikatu euskaltzaleekin batera Hezkuntza Departamentuaren aurrean egindako agerraldian.
Euskalgintzaren Kontseiluak balorazio baikorra egin du abenduaren 27an Bilbao Arenan 6.500 euskaltzale elkartu eta biharamunean. Erakundearen ustez, “ekitaldiaren arrakastak erakutsi du jende askorengan oso txertatuta dagoela euskaltzaletasuna”. Kontseiluak milaka euskaltzaleei antolatzera dei egin die, “hurrengo pizkundea isiotu dezagun”. Ekainaren 13rako, Iruñean, mobilizazioa iragarri dute.
Baionako auzitegiaren aitzinean bildu diren euskal eragileek salatu dute azken hilabeteetan euskaraz deklaratzeko eskubidea ukatu zaiela hainbat auzipeturi. Eta mobilizaziora deitu dute urtarrilaren 31n Baionan, Departamenduaren egoitzaren aitzinean.
Ikama gazte antolakundeak mobilizazioak egin ditu ostegun honetan Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, euskararen kontrako oldarraldia salatu eta hezkuntza euskalduna aldarrikatzeko.
Jende andanak Durangoko alde zaharra zeharkatu du larunbat eguerdian, euskararen aldeko oihuen artean, Euskal Herrian Euskarazek deitu eta eragile ugari atxikimendua adierazi dioten manifestazioan, Espainiako Konstituzioaren egunean.
Kaletik zoazenean, nagusiki, erdarazko elkarrizketak entzuteak, Bruce Springsteenen kontzerturako iragarkia gaztelera hutsean ikusteak, larunbat gaueko futbol partida ETB1en euskaraz ezin ikusteak edo, beste behin, medikuarengana joan eta euskaraz ezin zaituela artatu konturatzeak haserretzen zaitu?
Tamalez, hori gure errealitatearen parte da; euskaldunok Euskal Herrian pairatzen dugun menpeko hizkuntz egoeraren ondorioak dira guztiak. Egoera ez desiragarri eta baztertzaile horiek guztiak... [+]
Euskararen aurkako oldarraldia ez da hizkuntza baten kontrako gertaera abstraktu bat; gu geu kolpatzen gaituzte euskara erasotzen dutenean. Guk gorpuzten dugulako, gure ahotan eta gure egunerokoan bizi delako. Euskaraz gara gurasoak zaintzen ditugunean, lagunekin momentu dibertigarriak partekatzen ditugunean, bikotekidearekin mendira joaten garenean edo seme-alabekin marrazten dugunean. Gure intimitatean euskaraz gara, eta horixe uzten digute: intimitatea. Baina zer gertatzen da hortik kanpo?... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala egingo du abenduaren 6an Durangon, Euskara biziberritzeko, Euskararen Errepublika! lelopean. Euskarak eta euskaltzaleek jasaten dituzten zapalkuntzei aurre egiteko eta euskararen “benetako normalizaziorako ezinbestekoa den marko juridiko-politiko propioa” sortzeko deialdia da. Babes zabala jaso dute, izan ere, alor ezberdinetako 30 eragilek baino gehiagok egin dute bat. Iraia de la Torre EHEko koordinatzailearekin hitz egin dugu hitzorduaren atarian. De la Torrek oso ondo baloratu du jasotako babesa, euskara ez delako "euskalgintzaren kontu bat soilik, (...) askapenerako eta justizia sozialerako tresna da”.
22 parlamentarik izenpetu dute testua, eta taldeei dagokionez, ondokoek bat egin dute: EH Bildu, EAJ, ERC, BNG, Compromis, Mes per Mallorca eta En Comu.
Gipuzkoako suhiltzaile zerbitzuko langile ugarik, LAB sindikatuaren babesarekin, elkarretaratzea egin zuten asteartean Gipuzkoa plazan, aldundiaren jauregiaren aurrean, “suhiltzaile zerbitzu euskalduna” aldarrikatzeko.
"Euskaraz bizi nahi dugu" mezua tindatu zuten larunbatean, eta 48 oren inguru eman dituzte atxiloaldian ekintzaileek. Gorka Torre kontrol judizialpean askatu du prokuradoreak, epaiketaren zain; bertze hirurak komisariara deituak izanen dira.
Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.
Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du zalantzarik egin esaterakoan euskaldunon komunitatea ahul dagoela. Alabaina, haren ustez bada kopurua eta nahia aurrera egiteko. Legeak desobeditzeko adore gehiago eskatu du. Xan Airek "epikarik gabeko" desobedientzia ekintzetan jarri du azpimarra; egunerokoan, adibidez, lantokian desobeditzea. Elurre Iriarte gatazka azaleratzearen aldekoa da, azken urteetan elkarbizitzaren eta errespetuaren izenean hizkuntza zapaltzaileetara lerratzen ari garelako. Iriarteren ustez, bada garaia erdaldunei ahalegin bat eskatzeko.
(Gorka Torrek desobedientziari buruzko gogoetak ekintza batekin osatu nahi izan ditu eta artikulu honen bukaeran azaldu dugu hitzez eta irudiz Torrek egindako ekintza. Lotura honetan ekintzaren bideoa daukazue).
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako prozesuari esker, panoramari buelta ematea lortzen ari dira: ikasturte honetan matrikulatu diren haur berriak auzokoak dira, kasik erdiek euskara dute etxeko hizkuntza eta gainerako umeak jatorri atzerritarreko familiatakoak dira. Sekretua kontatzeko eskatu diegu.
Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu du Hego Euskal Herrian ez dagoela zeinu hizkuntzako unibertsitate gradurik eta interpreteak falta direla.
Udaletxera jo genuen aurrekoan. Zenbait lagun kezkaturik gaude gure herri euskaldun honetan erdara paisaia linguistikoa, besteak beste, apurka bereganatzen ari dela ikusita. Geure artean komentatzeaz kantsaturik, ardura daukan administrazioari helarazi genion egonezina. Eurak ere jakitun dira, noski, baina ostalaritza, merkataritza eta abarrei gonbidapenak egitetik harago, gauza gutxi ahal dela. Kontuz ibili behar dela ordenantzetan jartzen denarekin, helegiteak etor daitezkeelako.
Eta hala... [+]
Bilbotarra, kazetaria ofizioz, sei urte daramatza EKAn, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolakundean (berez EAE dute jardun eremua), komunikazio arduradun. Merkataritzan eta zerbitzu enpresa handietan kontsumitzaileoi emandako arretan euskarak duen lekuaz jardun dugu harekin. EKAk jasotzen duen kexa oldearen barruan hizkuntzarekikoak hutsaren hurrengoa dira, baina badute kezkarik gaiaz. Baita EAEk arlo horretan duen legedi antzuaz ere.
Delacroix-en La Liberté guidant le peuple (Askatasuna, herriaren gidari) koadroa ageri da giza eskubideeen sarreran, Euskarazko Wikipedian. Ederki ekarria dago, nire iritziko, pintorearen irudi erromantikoa: askatasunarekin estuki lotuak dira giza eskubideak. Alabaina, askatasuna zer den ziklikoki galdetu beharreko auzia iruditzen zait. Sasoi orotan.
Gaur den egunean, adibidez, ez dakit libertatea herriaren gidari ote den. Duda handiak ditut. Diskurtso-praktika garaikideak ikusita,... [+]
Hordago ekimenaren deialdiari jarraituz, Nafarroa osotik etorritako ehunka lagun elkartu dira Tuteran herritarrei ezarritako euskararen zonifikazioa salatzeko eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Goizean, Errigorak martxan jarri du euskara sustatzeko kanpaina berri bat "Bat egiteko garaia da" lelopean.
"Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute? Erronkak eta perspektibak" izenpean Euskal Kultur Erakundeak antolatutako kolokioa egin zuten ekainean. Kultura eskubideak zuzenbidearen, politika publikoen eta komunitatearen ikuspegitik aztertzea zuen helburu. Hitzaldi honetan Agurne Gaubeka Erauskin, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendariak, "Hizkuntza, kultura eskubideen ardatz" gogoeta proposatzen digu.
Zeinu hizkuntzaren interpretearen ezinbesteko laguntzaz egin diogu elkarrizketa Aitor Bedialauneta Arrateri (Ondarroa, 1991), Euskal Gorrak EAEko gorren elkarteen federazioaren presidenteari. “Interpretearen mendekotasunik dudan? Une honetantxe, biok daukagu”, irakatsi digu halako batean. Gor jaio zen Bedialauneta, eta gorrak dira haren gurasoak. Ez da ohikoena, ikusiko dugunez.
Beldurra esan nahi du grezierazko φόβος edo fobos hitzak. Hitz konposatuetan erabiltzean, ordea, izu zehatzak izendatzeaz gain –araknofobia, adibidez–, gai edo pertsona multzo batekiko gorroto edo herraz mintzatzeko baliatzen da –adibidez, homofobia–. Larrun honetan hizkuntza zapalkuntzaren esparrura ekarriko dugu definizioa eta euskararen normalizazioarekiko aurkakotasuna aztertuko dugu.
Ez da gauza berria udaltzainek euskaldunen hizkuntza eskubideak ez errespetatzea. Dena den, azken hilabeteotan, eta batik bat udalerri euskaldunetan, herritarrek haserrea erakutsi dute ordezkapenak egiten ari diren langileek euskara ez jakiteaz gain, jarrera oldarkorra erakutsi dutelako. Zer ari da gertatzen? Galderari erantzuteko udalen eskumenaz, Euskararen Legeaz, Polizia Legeaz eta polizia ereduaz aritu gara.
Gauzak ez dira besterik gabe gertatzen. Hizkuntza minorizatuen aldeko aktibistek argi diote: auzitegien interpretazioak aldatu eta hizkuntza gutxituak are gutxiagotuak geratu dira. Ez dago oinarrizko babesa eta ziurtasuna emango duen legerik.
Hegoafrikan sustraituriko San komunitatekoa da Katrina Esau; okupazioak, kolonizazioak, Apartheid zein neokolonizazioa pairaturik, bidean anitz utzi behar izan duen komunitatekoa. Tartean, N|uu haien ama-hizkuntza. 88 urterekin N|uu mintzo duen azken hiztuna da eta baliabiderik gabe, ahal bezala dabil transmisio lanetan, hiltzen den egunean munduko hizkuntza zaharrenetarikoa harekin ez eramateko gisan. Esauren laguntzarekin, orain arte ahoz-aho transmitituriko hizkuntza idatzian jarri dute... [+]
Hegoafrikan sustraituriko San komunitatekoa da Katrina Esau; okupazioak, kolonizazioak, Apartheid zein neokolonizazioa pairaturik, bidean anitz utzi behar izan duen komunitatekoa. Tartean, N|uu haien ama-hizkuntza.  88 urterekin N|uu mintzo duen azken hiztuna da eta baliabiderik gabe, ahal bezala dabil transmisio lanetan, hiltzen den egunean munduko hizkuntza zaharrenetarikoa harekin ez eramateko gisan. Esauren laguntzarekin, orain arte ahoz-aho transmitituriko hizkuntza idatzian jarri dute linguista batzuek eta !Qhoi n|a Tjhoi umeentzako lehen ipuin-liburua ere argitaratu berri du Esauk.
Euskal Herrian Euskarazek aurrera egingo du baldin eta eraberritzen bada. Hala azpimarratu du mugimenduak egin berri duen barne-hausnarketan. Garai berrietara egokitutako EHE antolatu nahi dute orain. Independentzia beharra aldarrikatuko dute Euskal Herria euskalduntzeko tresna modura. Instituzioen eta euskalgintzaren arteko harreman eredu berria proposatu dute, bigarren horrek azpikontrata moduan funtziona ez dezan. Haizea Ramirez de Alda eta Urko Aierbe mugimenduko kideak elkarrizketatu ditugu.
Proba xume, eta era berean esanguratsua egin zuen Goyhenechek Izpurako Luro Fundazioaren zahar etxean. Ergoterapeutek pazientearen autonomia mantentzeko ahalegina egiten dute eta Goyhenechek jakin nahi zuen ea jatorrizko hizkuntzan artatuz gero gaixoaren gaitasunak gehiago sustatzen ziren. Ikerketa lana Belgikan saritua izan da eta duela gutxi UEUk eta Iker zentroak antolatutako Hizkuntzalaritza klinikoko I. jardunaldian azaldu du egileak.
Basamortuan dabiltza lanean euskal profesionalak. Hizkuntza nahasmenduak (afasia) dituzten euskaldunak artatzeko ia bitartekorik gabe egiten dute lan. Zein hizkuntza arazo duten ebaluatzeko euskarazko testik ez, hizkuntza berreskuratzeko esku-hartzea ere ezin egin euskaraz egoki, eta ikerketa lanak ere urri dira. UEUk eta Iker zentroak Hizkuntzalaritza klinikoko I. jardunaldia antolatu zuten irailaren 4an. Ikerlari eta profesional batzuk ari dira basamortua ureztatzen.
Ikasle ugari martxotik irailera euskararekin ia harremanik izan gabe egongo da. Irakaskuntzako eragileek eta adituek ohartarazi dute udazkenean erne ibili beharko dela. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez du denborarik galdu, eta pandemiaren izenean, murrizketak abiatu ditu hainbat programatan, beharrik handiena egongo den garaian. Ez dira euskarari sartutako guraize bakarrak. Behatokiak eta Kontseiluak osasun krisian, beste behin COVID-19aren izenean, hizkuntza eskubideak nola urratu diren salatu dute.
Arrazakeria gabe, feminismotik, sexu aniztasunean eta euskaraz bizi nahi dugulako. Lelo horren pean, ezohiko argazkian, lau borroketan ari diren eragileak ikusi ditugu Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak norabide horri heldu nahi dio: hizkuntz eskubideak bestelako gizarte kolektiboengana gerturatu eta hizkuntzaren aldeko eragileak berak bestelako giza eskubideekiko konpromisoa adierazi.
44 urteko zuberotarrak sei urte daramatza psikoterapeutarengana joaten. Terapeutak eta pazienteak ez dute lortu oraindik korapiloa askatzea. Halako batean terapeutak galdetu dio: “Zer gertatu zitzaizun 5 urte zenituela?”. Pazienteak esan dio eskolan eta etxean euskaraz egitea debekatu ziotela adin horretan. Ainize Madariagak hiztun zapaldua eta bere terapeuta elkarrizketatu ditu Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak liburuan.
Euskaraz egiteagatik belauniko eta liburuak eskuetan, euskaraz egiteagatik ikasgelako azken mahaira, euskaraz egiteagatik: “aldeano burro!”... Zigorra, mespretxua, debekua. Eskolan, eta kalean, eta lantokian... Hizkuntza zapaldua izan da mendeetan, baita azken hamarkadetan ere. Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak “Egia, Aitortza eta Erreparazioa euskaldunontzat” manifestua argitaratu du. Ale xumea, apenas landu eta ezagutarazi den errepresioaren memoria osatzeko.
Hamaika egun eta 2.500 kilometro baino gehiago egin eta gero, 21. Korrika Gasteiza iritsi zen atzo. Milaka lagun elkartu ziren euskararen alde.
Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak eta ARGIAk elkarlanean antolatu dute hizkuntza eskubideen inguruko mahaingurua. Bilboko udaltzainen aurrean euskarari eutsi zion Arkaitz Zarragak. Berdin egin zuen Eneka Alvarezek, Donostian, ertzainen aurrean. Mozal Legeaz isuna jaso dute biek. Bi euskara irakasle eta euskaltzale hauek mintzatu dira mahai-inguruan eta Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak moderatu du.
Euskaraz bizi nahi izateagatik euskaldunok mendetan zehar pairatutako jazarpena salatu du Euskal Herrian Euskarazek. Egia, Aitortza eta Erreparazioa eskatu dute euskaldunentzat. Euskarak jasandako zapalkuntzen historia gogora ekarri, eta hortik abiatuta, euskararen normalizazio prozesua diseinatzea aldarrikatu dute EHEko kideek. Aldarrikapen hori plazaratzeko, manifestu bat idatzi dute, eta jendaurrean aurkeztu dute Donostian, martxoaren 29an, Eureka Zientzia Museoan.
Bideo hau ekitaldi... [+]
Bi ertzainek egindako hizkuntz eskubideen urraketa batez informatzeagatik, hedabide honetako Lander Arbelaitz kazetariaren aurkako salaketa jarri dute eta asteazken honetan auzi horrekin lotuta lehen aldiz joan behar izan du Arbelaitzek deklaratzera. “Informatzen jarraituko dugu, kazetaritza ez da delitua” idatzita zeukan pankartarekin elkarretaratzea egin dute ARGIAko lankideek Donostiako Egia auzoan dagoen epaitegiaren aurrean.
2018ko maiatzaren 21ean, Donostiako kaleetan, ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek hizkuntza eskubide urraketa baten berri eman izana “iraintzat” jo dute bi ertzain erdaldunek. Ertzaintzak barkamena eskatu du egun horretan gaizki jokatzeagatik eta ARGIAk euskaltzale eta kazetarien babesa jaso du egindako lanagatik. Halere, martxoaren 20an, berriro ere, hedabide batek kazetaritzaren eta informazio askatasunaren defentsa egin beharko du epaitegietan.
2018ko maiatzaren 21ean, Donostiako kaleetan, ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek hizkuntza eskubideen urraketa baten berri eman izana "iraintzat" jo dute bi ertzain erdaldunek eta salaketa jarri dute kazetariaren aurka. Ez da informazio askatasunaren denfentsa egin beharrean aurkitzen garen lehen aldia eta Arbelaitzen arabera ez da azkena izango: "Kazetaritzan garai zailak datozela dirudi".
Arkaitz Zarraga eta Eneka Alvarez. Beren burua zurrunbilo mediatiko biren erdian aurkitu duten bi euskaldun ditugu. Biei administrazio publikoak hizkuntza eskubideak urratu dizkie, eta biek amaitu dute isun banarekin, gaztelania dotorean idatzita. Izebergaren punta dira, arreta deitzea lortu duten bi kasu, egunerokoan salatu gabe eta modu ikusezinean gertatzen diren euskaldunon aurkako erasoen multzo zabalean.
Hizkuntz eskubideen urraketen aurkako kontzentrazioa egin genuen pasa den ostiralean Donostian eta Arkaitz Zarraga eta Eneka Alvarezen testigantzak entzun genituen bertan. Hemen duzue laburpen bideo bat.
ARGIA salatu dute bi ertzainek hizkuntza eskubide urraketa batez informatzeagatik. Ertzaintzak uztailaren 27an sinatutako gutun batean barkamena eskatu zuen hizkuntza eskubideak urratzeagatik egun hartan. Orain jakin da ordea, hizkuntza eskubidea urratu zioten pertsonari Mozal Legeaz isuna jarri eta gertatutako grabatu eta zabaldu zuen kazetariari salaketa jarri diotela.
Nafarroako aldaketaren gobernua legealdiaren azken txanpan sartu den honetan, euskalgintzako hamaika ahots urgentziazko oihua zabaltzen ari dira: denbora amaitzen ari da. Nafarroa eta nafarrak hiru mailatan zatitzen eta sailkatzen dituen Euskararen Lege baztertzailea bertan behera uzteko eta lege berria idazteko azken aukera du gobernu honek. Zonifikazioa gainditzeko “orain da momentua”, diote. Urriaren 27an manifestazioa deitu dute Iruñean.
Nerea Redondo eta bere ahizparen asmoa triatloia probatzea zen. Hala gerturatu ziren ekainaren 23an Donostiako X. Emakumezkoen Triatloira. Epailearen hitzek harri eta zur utzi zituen: “Por mis cojones que vais a hablar en castellano”. Alegia, bi ahizpen artean euskaraz egitea debekatu ziela. Esaldi horretaz harago luzatu zen hizkuntza eskubide urraketa salatu zuten ahizpek orduan. Orain patxadaz hitz egin dugu Nerea Redondorekin gertaera hartaz, Euskaraldiaren hazia izan zen Egia auzoko esperientziaz eta Euskaraldiaz.
Aldibereko itzulpenak egiteko tresneria dute Euskal Herriko hainbat udalek, Bergarakoak tarteko. Itzultzaile profesionalen beharrik gabe bilerak euskaraz egin ahal izatea bermatu du sistemak. Aranzadi Ikastolako guraso bileretan, hizkuntza gatazka-iturri izatetik, normaltasunera eramatea lortu du aldibereko itzulpenak.
Euskararen Aldeko Plataforma eratu dute Tuterako AEK-k, Argia Ikastolak, Beterri Peñak, Arrigarai Euskaltegiak, A ereduan irakasle lanetan ari direnek eta Tuteran Jai Gazte Mugimenduak. Plataformako kideek adierazitakoaren arabera, Nafarroan euskararen kontra etengabe egiten diren erasoen aurrean, aukera berriak proposatu nahi dituzte, hizkuntzak bere esparrua izan dezan: “Euskarari aitortza egin behar zaio, euskarak ofiziala izan behar du Nafarroa osoan”.
Askatasuna maite du Lurdes Mercerok. Ezkontzeko asmorik ez eta amak esan zion moja sartzeko. Mercerok ordea, Elizarekin ere, lotura ahalik eta gutxien nahi zuen. Halaxe joan zen Ekuadorrera misiolari bost urtez. Etorritakoan irakaslea izan da 32 urtez Andoainen.
Kontseiluan hizkuntz-eskubideen protokoloaren arduradun Haizpea Abrisketa eta Argitxu Etxandi zuzenbide ikerlearen mintzaldia Donapaleun. Zein dira gaur egun euskara sustatzeko hartzen ari diren neurriak? Hizkuntz-eskubideak nola errespetatuak izan daitezke?
Urte eta erdi pasa da Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa Donostian aurkeztu zutenetik. 185 neurri prestatu dituzte Europako hizkuntza gutxiagotuetako komunitateen hizkuntza eskubideak bermatzeko. Europarako neurriak horiek. Orain ordea, neurriok Euskal Herrira, euskarara, egokitzeko ordua da. 80 eragile aritu dira neurri bakoitzaren ezaugarriak zehazten. Hizkuntza politika berri bat gauzatzeko bide eman dezakeela adierazi du Kontseiluak.
Osakidetzak kanpaina jarri zuen martxan herritarrei lehentasunezko hizkuntza aukeratzeko hautuari buruz ohartarazteko.
Ia 215.000 pertsonak aukeratu dute euskara lehentasun hizkuntza osasun zerbitzuarekin harremanetan aritzeko. Euskaraz komunikatu nahi dutela adierazi badute ere, Osakidetzak ez die bermatzen arreta euskaraz jasotzea.
Azaitz Gartzia Euskal Herrian Euskaraz taldeko kidea elkarrizketatu du Ahotsa.info-k martxoaren 24an Iruñean eginen den manifestazioaren arrazoiak eta aldarrikapenak ezagutzeko. "Mugarik gabeko Euskara ofizialtasuna!" lelopean arratsaldeko 17.30ean abiatuko da autobus geltokitik.
PPren Gobernuak Lan Eskaintza Publiko berriaren deialdia zabaldu du. EAEn 340 plaza esleituko dira administrazioan lan egiteko. Euskara ez da aintzat hartuko, ez behintzat eskakizun gisa. Javier de Andres Espainiako EAEko ordezkariak garbi utzi du neurri horren zergatia: “Madrildik iritsitako lan eskaintza denez, ez ditugu autonomia erkidegoetako hizkuntzak eskatu; ez da beharrezkoa”. Modu honetan postua lortzeko aukerak “errazagoak” direla nabarmendu du. “Herritarrek aukera gehiago dituzte”.
Nahiko oharkabean igaro da euskaldunoi aste honetan eman diguten kolpea. Hitz potoloz jositako titularren bitartez kontatu zaigu EAEko Auzitegi Gorenak indargabetu egin duela Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskararen Normalizazio Plana, erdaldun elebakarrak “diskriminatzen” dituela argudiatuta. Zer gertatu da baina? Euskaldunek erdaldunak diskriminatu? Nola baina?
Hala nahi duen erabiltzaileak arreta guztia euskaraz jasotzea bermatzen duen zirkuitu elebiduna abiatu dute Donostia Ospitaleko errehabilitazio unitatean. Bertan eskaintzen diren zerbitzu guztietako profesionalak barnebiltzen ditu.
Abenduaren 17an urtea beteko da zenbait eragilek Donostian Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztu zutenetik. Orain, protokoloa kaieren bidez praktikan jartzeko garaia dela adierazi du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak.
Zer gertatzen da paziente eskizofrenikoak nola dagoen azaltzen dionean psikiatrari? Gauza bera kontatzen al du lehen hizkuntzan eta bigarrenean? Ikerketa urriek ezetz diote. Leire Erkoreka harrituta dago zein ikerketa lan gutxi egin den buruko osasunaz eta hizkuntzaz, ezaguna bada ere eragina nabarmena dela.
Bost artikulu baliogabetu ditu, besteak beste, kontratazio administratiboarena eta diru-laguntza jasotzaileen betekizunena. Foru Aldundiak epaia errekurrituko du.
Gelditu eta gogoeta egiteko beharra sentitu du Euskal Herrian Euskarazek. Urtebeteko hausnarketa egin dute EHEko kideek eta elkartetik haragoko euskaltzaleek. Duela hainbat aste adostu duten idazkiak jasotzen duenaz aritu gara Azaitz Gartzia eta Urko Aierberekin.
Euskaraz ez dakien norbaitekin gaztelerara salto ez egitea errespetu falta al da? Nola erakarri oraindik euskaldundu ez diren horiek? Galdera horien inguruan eta euskararen egungo egoeraz aritu gara Lorea Agirre (Jakin) eta Estitxu Eizagirrerekin (Argia).
Europako hizkuntza gutxituetako hiztunen eskubideak bermatzeko sortu da Donostiako Protokoloa. Kursaal Jauregian egin dute honen aurkezpena. Kontseiluak eta Donostia Fundazioak sustatutako proiektuak 185 neurri ditu bere baitan.
Asier Huegun euskaraz bizi nahi duen herritarra da. Alabaren nortasun agiria egitean, jaiotza agiria euskaraz egitea ukatu zioten. Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin harremanetan jarri eta oztopoa gainditzea lortu du.
UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak), erakundeak berak biltzen dituen 76 udalerrietan familia eta larrialdi medikuen eta pediatren euskara gaitasuna neurtu du. 76 udalerriak Hego Euskal Herrian daudenez, Osakidetzako eta Osasunbideako profesionalak dira denak. 289 profesional zenbatu dituzte UEMAko udalerrietan. 73 ez dira gai euskaraz aritzeko. Familia eta larrialdi medikuen %22 da gai ez dena eta pediatren %35.
Zer nahiago duzu mediku ona ala mediku euskalduna? Mahai gainean jarri zen galdera, berriz ere, EAEko legebiltzarreko hauteskunde kanpainan. Hizkuntza-eskubideei buruz hausnartu dugu Zigor Etxeburua (Kontseilua), Aitor Montes (etxeko medikua) eta Garbiñe Petriatirekin (Behatokia).
EAEko VI. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak direla eta, nola dago euskararen botila?
Botila dariola. Euskalduntzearen erritmoa motelegia da. Ez da aski urtero, batez beste, puntu erdi eskas haztea euskaldunen multzoa. Kalkulu azkar bat eginez, ohartuko gara ehun eta hirurogeita hamalau urte beharko direla euskalduntze betea lortzeko, azken urteotako hazkundeari eutsiz gero (beste aldagairik kontuan izan gabe, jakina). Erritmo hori biziagoa izan zitekeen euskalduntzen ez duten hezkuntza... [+]
Europako hizkuntza komunitate gutxiagotuetako 200 gizarte eragile ingururi galdetu diete: zuen hizkuntza eskubideak errespetatzeko zein neurri hartu behar direla uste duzue? 400dik gora ekarpen egin dituzte. Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren bultzatzaileak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua eta Kontseilua dira. Protokoloa ez dute paper hutsean geratzeko landu, etorkizunerako tresna izatea da nahia. Gizarte eragileek proposatu dituzte protokoloaren nondik-norakoak, eta hemendik aurrera lanabes izango dute.
Euskaraz egiten dudanean aske naiz. Beste hizkuntzaren batean mintzo naizenean, behartuta mintzo naiz: egoerak horretara behartuta eta nire plastikozko erdarek behartutako molde zurrunetan: beste pertsona bat naiz, tonu bakarreko eta ñabardurarik gabekoa. Erdaraz ez naiz ni. Horregatik, nire buruari libertatea ematen diot euskaraz egiteko, lehen hitzetik oso aurrera, besteek erdarara pasako naizela espero duten egoeretan ere. Neure buruari zor diot, gizarte zapaltzaile-anitz honetan... [+]
Kontseiluak manifestazioa deitu du Iruñean ekainaren 4rako: Bide eman euskarari. Euskaraz bizi nahi dugu. Lau alderdiko gobernuari babesa emateko eta eskatzeko antolatu dute. UPNren oldarraldien aurrean herritarren babesa izango dute, baldin eta neurri ausartak hartzen baldin badituzte. Gobernuko kide den Izquierda-Ezkerraren jarrerak harrituta dauka Kontseilua.
Aldaketaren Gobernuak gehiago egingo zuela uste zuten Nafarroako euskaltzaleek, diruari dagokionez behintzat nabarmen gehiago. Urrats garrantzitsuak egin direla ere ezin uka, esanguratsuena D eredua “eremu ez euskaldunera” zabaltzearena. Baina askoz gehiago behar da, hori adieraziko du euskalgintzak kalean ekainaren 4an.
Rikardo Arregi Diaz de Herediak gogoan du gasteiztarra eta euskalduna zela esaten zuenean nola galdetzen zioten ea non zituen behiak eta ardiak. Baserritarra behar zuen izan, ezinbestean. Ane Pedruzo Redondok ez du ezagutu ere egin garai hori. Badaki beti ez diotela euskaraz erantzungo, eta batzuetan erantzun txarrak ere jasoko dituela, baina lehen hitza euskaraz egiten tematuta dago. Biek –beste askoren artean–, euskararekin dituzten bizipenak kontatu dituzte ahotsak.eus proiektuak landu duen “Gasteizko euskararen ahotsak” bideo sortan. Ondoko lerroetan elkarrizketetako pasarteak dituzue.
Baztango Udalak Aroztegiko proiektuaren Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egin du. Aroztegia Jauregia SM enpresak golf zelaia, hotela eta 228 etxebizitza egin nahi ditu 341 biztanle dituen Lekarozen. Proiektuak euskal hiztun komunitatean ondorio larriak izan ditzakeela aurreikusi du ebaluazioak.
Donostiako Egia auzoko eragile eta norbanakoek astebetez euskaraz bizitzeko konpromisoa hartu zuten zazpi txandatan.
Informazio gehiago: egianeuskaraz.wordpress.com
Bernardo Atxagak “Txantxangorria txantxate, birigarroa alkate, xoxoa dela mediante, txepetxa preso sartu dute” kopla zahar honi emandako interpretazioaren arabera, txantxangorria urte berriaren ikur da, urte guztian ez baizik abenduan ikus dezakegulako gure inguruan, eta entzun haren txantxana. Urte berriaren ikur izatea polita da, baina urte guztian oso gutxi agertzen da, eta gero eta hiritarragoa dugun gizartean gero eta ezezagunagoa, exotikoagoa da.
Aspaldiko esaera da,... [+]
Ebidentea den zerbait esateko arrisku handiarekin erabaki dut anekdota bat kontatzea. Euskal Herriari Martetik begiratzeko konplexua daukat batzuetan, eta ebidentea zer den eta zer ez den jakiteko gaitasuna galtzen dut. Hor doa,  badaezpada.
Euskal Herrian izan naiz (1) eta Osasun Zentrora joan behar izan dut, pediatraren kontsultara. Harreran ederto hartu naute. Erdaraz. Hango sisteman ez gaudenez, tarte bat zuen lehen pediatrarekin eman dit hitzordua harrerakoak. Kontsultara... [+]
Zergatik ez gara bizi euskara hutsez euskaraz hitz egiten jakinda? Lutxo Egia idazlea, Oihana Bartra bertsolaria eta Fermin Etxegoien kazetariaren hausnarketak jaso dituzte Ertzak saioan.
Alzheimer gaitza duen pertsona batek euskaraz bizitzeko duen nahia eta determinazioa ditu ardatz lanak. Duen gaitza dela eta jaso behar duen tratamendu bat erdaraz jasotzea proposatzen diotenean, Maixus Rekaldek argi ikusten du hori ere euskaraz jaso nahi duela eta tinko egiten du horren alde, hori lortzen duen arte. Behatokia izan du bidaia horretan bidelagun.
“Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara” deiadar egin zioten Carlos Urquijori milaka lagunek, otsailaren 28an Donostian Kontseiluak antolatutako manifestazioan. Espainiako Gobernu ordezkariak 20 bat udal epaitegitara eraman ditu udal aktak euskara hutsean bidaltzeagatik eta Euskararen Legearen mugak agerian utzi ditu horrek.
Erreportaje osoa 2451. zenbakian irakurgai dago.
Askapena erakunde internazionalistak eta EHE eragile euskaltzaleak Euskararen Nazioarteko Egunerako (ENE) bideoa egin dute auzolanean. Herrialde Katalanetatik, Maputxe Herritik, Aragoitik, Korsikatik, Bolibiatik, Irlandatik eta Japoniatik iritsitako mezuekin osatu duten ikus-entzunezkoa. Munduko herrien arteko elkartasuna jorratuz eta ikustaraziz, herri mugimendutik euskaldun eta euskaltzaleek aurrerantzean ere euskararen alde lan egiten jarrai dezaten.
Zenbat aldiz eskatu zaigu euskaldunoi ustezko errespetu edota edukazio delako baten izenean euskararen espaloitik jaitsi eta erdaren errepidera salto egitea? Zenbat aldiz esan zaigu euskara bizikidetzarako tresna dela? Bizikidetza, errespetua edo edukazioa aldarrikatu al daitezke pertsona bati bere hizkuntzan aritzea eta bizitzea galarazten zaion aldi berean?
"Bahamarren edukazio ona" Ferran Suayren ipuinaren moldaketa.  2014ko apirilaren 5eko Gasteizko Euskaraz Bizi... [+]
Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak 30 urte bete zituen 2009ko azaroaren 4an. Dokumentalak, sortze garaitik gaurdainoko EHEko hainbat kideren bizipenak eta gogoetak jaso ez ezik, hauetan eta bide horretan bultza egin duten zenbait euskaltzalerenak ere jaso ditu; iragana gogoan hartuz, etorkizuneko erronkak marrazteko.
Zuzendaria: Ion Ansa
Gidoilariak: Ion Ansa, Alaia Martin
Argazki Zuzendaria: Marcell Erdelyl
Errealizazioa: Igor Elberdin