EH Bai koalizioak gorakada nabarmena izan du Frantziako Kantonamenduetako Bozetan. Duela zazpi urteko emaitzak bikoiztu egin ditu barruti gehienetan. Dena den, abertzaleek gaur egun duten Kontseilari Nagusi bakarrak, Jean-Michel Galantek, bigarren itzuliari itxaron beharko dio bere karguari eutsiko dion ala ez jakiteko. Galantek lortu du boto gehien Baigorriko kantonamenduan: 1.300 (%31,80). Baigorrin bezala, Ipar Euskal Herriko beste bost kantonamendutan bigarren itzulia egin beharko dute hilaren 16an. Bestalde, Herriko Bozetan ere emaitza oso onak lortu dituzte abertzaleek. Hala ere, hautagai eskuindarrek alkatetza lortu dute hainbat herritan, Hazparnen eta Donibane Lohizunen, adibidez. Baionan, Angelun eta Miarritzen bigarren itzulia egingo dute.
Frantziako Estatuan, Nicolas Sarkozyren UMP alderdiak botoen %40 lortu du, eta Alderdi Sozialistak gidatutako ezkerreko zerrendek %47,5.
- Udal hauteskundeen datuak (Gara)
- Kantonamenduetako hauteskundeen datuak (Gara)
- Informazio gehiago: Berria, Berria II, Berria III, Gara, Gara II, Le Journal, Le Journal II, Le Journal III
Ez dago erantzunik.
© 2008 ARGIA.com