Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
DonostialdeaNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Donostialdea Donosti-Pasaia-Hondarribia-Irun-Oiartzun-Goizueta-Hernani




185 km 4-6 egun

 

Donostia ez da Euskal Herriko hiririk ederrena bakarrik, baizik eta Europako politenetakoa ere bada, eta hori frogatzeko, urtero-urtero bertara bisitan etortzen diren milaka eta milaka turistei galdetu besterik ez dugu, gutxik ezagutuko baitute Kontxakoa bezain badia eder bati begira bizi den hiririk. Gipuzkoako hiriburua da hain zuzen Euskal Herriak eskaini dezakeen erakarpen turistikorik garrantzitsuenetarikoa, garrantzitsuena ez bada. Dena den, euskal hiriburu turistikoa inguratzen duten lur eta itsasaldeak ere ez dute kexatzeko motiborik, ez horixe, naturak oso ondo zaindu dituelako, eta historiak utzitako ondarea bikaintzat jo dezakegulako. Lapurdirako bidean Gipuzkoako herririk ederrenen artean derrigorrez sartu behar ditugun Pasai Donibane eta, batez ere, Hondarribia maitagarria daude, Txingudiko paradisuaren sarreran; bi herrien artean gainera, Jaizkibel gaineko bide izugarria dago. Hori itsasaldeari dagokionez, baina barrualdean ere mirariak bata bestearen atzean datoz (San Martzial, Aiako Harri beldurgarria, Artikutzako bakardadea, baso artetik Goizuetara doan errepidea...) honako ibilbide hau (Iratikoarekin batera) denetan zirraragarriena bihurtuz.


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403