Enpresak
Aixeindar enpresak 200 metroko zortzi haize errota eraikiko ditu, 40 MW ekoizteko gaitasunarekin. Astelehenean ailegatu da 24 paletako lehena Labrazako tontorrera. Proiektuaren aurkako mugimenduek salatu dute herritarren borondatearen aurka ezarri dela, biodibertsitatea kaltetuko duela, eta "kapitalismo berdearen" mesedetan egiten ari dela.
EAEko enpresari elkarteak erantzun egin die ELAren eta LABen negoziazioak euskara hutsean egiteko asmoari. Esan du euskara "gaztelania bezain garrantzitsua" dela, eta "zaindu beharreko ondarea" dela, beti ere "inposatu" gabe.
Bruselak plataformari leporatu dio segurtasun araudia urratzen duten produktuak saltzen dituela, eta algoritmoak horrelako produktuen iragarkiak erakusten dizkiela bezeroei, horrek izan ditzakeen arriskuekin. Urrira arteko epea du Txinako plataformak egoera zuzentzeko plana aurkezteko, baina Aliexpressek erabakia gaitzetsi du eta helegitea aurkeztuko duela jakinarazi du.
Asteartean egin dute bilera sindikatuek eta administrari konkurtsalak, eta azken horrek adierazi du Espainiako Estatuko eta nazioarteko hamar enpresa industrialek eskatu dutela Tubos Reunidosi buruzko informazioa, eskaintza bat egitea baloratzeko.
80ko hamarkadan, Europar Batasunean sartu aurretik, Europarekiko atzerapen teknologikoaren sentimendua nabari zen estatuan; izan ere, nire ustez, diktadura frankistan, Europako herrialde aurreratuenekiko distantzia ez zen murriztu, nahiz eta industria handia sortu. Garai hartan, lanbide heziketak ez zuen hurbiletik ere gaur egun duen errekonozimendu soziala. Baina hori, batez ere 90eko hamarkadan, hezkuntza erreformen ondorioz, aldatuz joan zen eta lanbide heziketa hobetuz joan zen. Ikuspegi... [+]
Europako Kontsumitzaileen Erakundeak jarraipena egin die urtebetez multinazional horiei, eta ondorioztatu du marketina erabilita "aurpegi garbiketa berdea" egiten dutela trantsizio energetikoaren kaltetan. Europako Batzordearen aurrean salaketa jarri du, hainbat herrialdetako kontsumitzaileen elkarteekin batera.
CAFen Akziodunen Batzar Nagusiaren egun berean, enpresa horrek palestinarren genozidioan duen erantzukizuna salatzeko manifestazio bat egin du Palestinarekin Elkartasunak. "Beharrezkoa da genozidioaren euskal konplizeak seinalatzen jarraitzea", azaldu du plataformak; eta Irizar, Sidenor, Kutxabank, Baskonia nahiz Ertzaintzaren erantzukizuna ere azpimarratu du. Goizean, CAFen egoitzarako sarbideak itxi dituzte hainbat ekintzailek.
Asteazkenean, txanda bakoitzean, 15 minutuko lanuzteak egin dituzte banaketa arloko langileek, langile batzordeak deituta; larunbatean ere deituta daude asteburuko txandakoak. Adunako (Gipuzkoa) lantokiko mobilizazioekin enpresa negoziaziorako eseraraztea lortzea espero dute.
Apirilean Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako Estatuko eta Palestinako hainbat erakundek osatutako koalizio batek CAF konpainiaren aurkako kereila aurkeztu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalean. Beasaingo enpresak Palestinako kolonizazioaren azpiegituren eraikuntzan duen esku-hartzea da arrazoia. Fiskaltzak auzia onartu eta ikerketa jarri zuela abian jakitera eman zuten ondoko elkarteek: NOVACT, Comunitat Palestina de Catalunya, Comité de Solidaridad con la Causa Árabe, ODESCA, Paz con Dignidad eta SUDS erakundeek, Guernica 37 Zentroak ordezkatuta. Giza-eskubideen aldeko ekintzailea da Alys Samson, NOVACT elkarteko bozeramalea, eta auzi legal honetan aritu den pertsonetako bat. CAFeko akziodunen urteroko Batzar Nagusiaren atarian izan dugu harekin hitz egiteko parada.
Errepide ondoko biltegi batean zeuden hainbat tranbiari pintura gorria bota eta kristalak eta karrozeria kaltetu dizkiete aurpegia estalita zeramaten hainbat ekintzailek. "CAF konplize" eta "Israel suntsitu" dioten pintaketak ere egin dizkiete. Ekainaren 13an, tren konpainiaren akziodunen batzarra dela-eta, Palestinarekin Elkartasunak mobilizazioa egingo du Beasainen (Gipuzkoa), eta BDZk "ekintza aste globala" deitu du.
Aurreikusita zeuden 242 kaleratzeak ez dira egingo eta enpresa osorik saltzeko asmoa azaldu die langileen ordezkariei eta zuzendaritzari epaileak izendatutako administratzaileak. "Hau, egindako borrokaren lorpena da", adierazi du enpresa batzordeak.
Hernani eta Arano arteko Urumeako mendietan Enigma Green Power enpresak aurreikusi duen "Ikatz Gane" makro-eolikoen proiektuari buruzko bi txosten egin ditu Nafarroako Gobernuak. Foru administrazioak ohartarazi du mendebaldeko Pirinioetako migrazio-bideari eragin diezaiokeela proiektuak, eta zaurgarritasun egoeran dauden 198 animalia espezie zerrendatu ditu ingurune horretan. Aranoko Udalak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzan, txosten horiek ere barne dituela.
Urtebete joan da Hego Euskal Herri osoari eragin zion elektrizitate itzalaldi handia gertatu zenetik. Itzali sistema. Piztu alternatibak ekimenaren barruan, energiari eta ekonomia sozialari loturiko hainbat elkarte eta eragilek euren irakurketa plazaratu dute: "Gaur urtebete ohartu ginen, inoiz baino gehiago, elkarren beharra dugula eraldaketa ekosozialaren bidean aurrera egiteko", azaldu dute.
Gipuzkoako Diputatu Nagusia CAFen defentsan atera da, eta adierazi du palestinarren kontrako genozidioa ez dela “ez erakunde publikoen, ez enpresen, ezta unibertsitateen erantzukizuna” ere. “Erantzukizun bakarra Netanyahurena da”.
Israelen “apartheid agenda” bultzatzen duela argudiatuta, CAFeko zuzendaritzaren “balizko erantzukizun penala” ikertzeko eta Auzitegi Nazionalera eramateko eskatu diote Fiskaltzari. Gogorarazi dute nazioarteko legediak eta Espainiako Estatukoak berak ere estatuak derrigortzen dituztela neurriak hartzera.
CAF enpresak 300 milioi eurotik gorako kontratua itxi du Serbian. NBEko txostenetan Gazako genozidioa finantzatzen ari den enpresetako bat dela ikusi bada ere, %10 igo zen bere jarduera 2025ean.
Urtero, Espainiako Observatorio de Márgenes Empresariales erakundeak enpresa-marjinen datuak argitaratzen ditu. 2022tik 2024ra bizi izan dugun inflazio-garai gogorrean, datu horiek bereziki deigarriak izan dira: enpresen marjinak nabarmen igo dira, langile klasearen egoerarekin kontraste zuzenean.
Baina zer gertatzen da Hego Euskal Herrian? Hemen, oso ohikoa da entzutea lehiakortasunaren diskurtsoa, punta-puntako enpresen garrantzia eta kapital pribatuaren funtzio sozial ezinbestekoa... [+]
ELAk eta LABek Lan Harremanen Kontseiluan deituriko bilerara ez da azaldu Confebask enpresarien elkartea. Sindikatuek "probokaziotzat" jo dute greba orokorra egin berritan patronalak hartu duen jarrera eta mobilizazio gehiago iragarri dituzte, "interlokuzio fasea" akordiorik gabe amaituz gero: "Gutxieneko soldataren aldarria geratzeko etorri da".
Zuzendaritzak eta sindikatuek astelehenean egindako bileran ez zen akordiorik izan, eta ostiralera arteko epea dute orain erabaki bat hartzeko. Amurrioko (Araba) lantegia itxi eta 301 lagun kaleratzeko asmoari eusten dio enpresak. Langileek Bilboko kaleetara eraman dute euren protesta.
Ezagunak dira lan munduaren eta hezkuntzaren arteko lotura estua zein elkarlana. Azken urteetan, bi esparruen arteko sare zabalak, egituratuak eta emankorrak eraiki dira, eta horiek funtsezko bihurtu dira ikerketa proiektuak garatzeko, berrikuntza sustatzeko edo prestakuntza ereduak garatzeko eta eguneratzeko. Unibertsitateek eta Lanbide Heziketako zentroek enpresekin bereziki bideratzen dituzten lankidetzek aukera ematen dute ezagutza akademikoa eta praktika profesionalak uztartzeko, erronka... [+]
Genozidioaren biktima dela ebatzita onartu du epaileak Reffat Alathamma medikua akusazio partikular gisa. Enpresako hiru zuzendari auzipetuak ondorengo delituengatik ikertuk ditu orain epaileak: kontrabandoa, genozidioa, gizateriaren aurkako delitua, eta gatazka armatuaren kasuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize izatea.
61,6 milioi euro banatuko ditu guztira akziodunen artean, eta 33 milioi baliatuko dituzte akzioak erosi eta, modu horretan, akzio bakoitzeko banatuko den diru kopurua handitzeko.
Iberdrolak irabaziak %12 haztea lortu du eta aurreko urtean eskuratutako errekorra gainditu du. 2024an 5.612 milioi eskuratzetik 6.285 milioi eskuratzera igaro da 2025. urtean.
Urtero, Euskal Herriko ekonomiak milaka milioi euroko ondasun eta zerbitzuak ekoizten ditu, barne produktu gordinaren bitartez neurtzen dena. Ekoizpen hori gauzatzeko erabilitako baliabideak ordeztu eta soldatak ordaindu ondoren, zer geratzen da? Zertara bideratzen da kantitate hori? Ekonomia soberakinari buruz hitz egiten ari gara. Kontzeptu horren atzean dauden hausnarketak funtsezkoak dira ekonomia baten analisia egiterako orduan.
Soberakina gizarte gisa ekoizten dugun... [+]
Telefonicako bezeroak euskaraz ba al zekien galdetu zion langileari, eta erantzun zion “ez zekiela eta ez zuela jakin nahi”. Telefono konpainiak ARGIAri adierazi dio “zorigaitz itzeleko iruzkina” dela eta “inondik ere, ez datorrela konpainiaren ildoarekin bat”.
LGS negoziatzera ukatzeagatik salatu zuten EAEko patronala ELA eta LABek. Asteazkenean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Confebaski eman dio arrazoia, negoziaketa horiek Espainiako Gobernuaren eskumenekoak direla argudiatuta. Sindikatuek helegitea jarriko diote ebazpenari, eta martxoak 17ko greba “inoiz baino beharrezkoagoa eta zilegiagoa” dela adierazi dute.
Azaroaren 29 arratsaldean "Repsolen praktika ekozida eta kolonialak salatzeko" bi elkarretaratze egin dituzte Lintziringo (Oiartzun) eta Txillida Lekuko (Hernani) gasolindegietan.
Egun Eusko Jaurlaritzako Deskarbonizazio zuzendaria da Guillermo Allende Arangiz, 2025eko otsailaren 15etik (kargu hau Trantsizio Energetikoko sailburuordetzan dago, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren barruan). Ordura arte Iberdrola taldeko enpresa bateko goi kargua izan da, Jaurlaritzako webgunean irakur daitekeen Allenderen curriculumak berak adierazten duenez.
Hertzainak taldeko hiru kidek (Josu Zabala, Luis Javier Saiz Txanpi eta Enrique Saenz Kike) eraman dute Elkar diskoetxea auzitara, hainbat urtez taldearen eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatzeagatik, eta diskoetxeak azken 30 urteetan horrela irabazi dirua exijitu dute. Bada, Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiak arrazoia eman die, eta Elkar zigortu du: 21.473,05 euro ordaindu beharko dizkie musikariei.
Gero eta gehiago entzuten dugu enpresen etengabeko hobekuntza, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko ikuspegi estrategikoaz, kudeaketa aurreratuaz, erantzukizun sozialaz, marka balioez, komunitatea sortzeko eta saretzeko beharraz, barne zein kanpo bezeroekin konektatzeko moduez... Hutsalak diruditen baina mamitsuak diren kontzeptu hauetara ohitu gara. Ingurumari honetan, burura datorkit galdera hau: ba al dago Euskal Herrian negozio-estrategiaren parte gisa euskara kudeatzen duen... [+]
Hiru alditan Confebask ez da agertu EAEn gutxieneko soldata ezartzeko negoziatzera ELA eta LAB sindikatuekin. EAEko Auzitegi Nagusian salaketa jarri zuten sindikatuek, eta epaiketa aurretik egin ohi den adiskidetze bilerara ere ez da agertu patronala. Sindikatuen ustetan “legeari muzin” egiten ari da, eta orain auzitegiak erabaki beharko du patronalak negoziatu behar duen ala ez. Bide beretik, kritiko agertu dira EAJ eta PSE-EE alderdiekin.
Epaimahaiak ebatzi du 2026ko bekara aurkeztutako zazpi proiektuetako batek ere ez duela behar besteko maila izan. Hala, Debako Udalak eta Elkarrek antolatutako bekaren 8.000 euroko saria hutsik geratuko da, bekaren "ibilbidea eta prestigioa zaintzea" argudiatuta.
100 pertsona hil, beste hainbeste zauritu, presidentea bahitu eta giza eskubide eta nazioarteko arau oro urratu ostean, historiarako geratuko den eraso odoltsutik astebetera ondokoa zuen esateko Josu Jon Imazek Donald Trumpi: “Eskerrik asko Venezuela hobea izateko atea irekitzeagatik”. EAJko lehendakari, Jaurlaritzaren sailburu edota bozeramaile izan zenean behin eta berriz errepikatu zigun zumarragarrak indarkeria gaitzetsi behar dela, datorren lekutik datorrela, baina…... [+]
Izenburura publifikazioa hitza eraman arren, zerbitzuen pribatizazioa izan da urte luzez titularrak irabazi dituen politika nagusia, bereziki sektore estrategikoena. Hitz egin genezake garai batean izan genuen telekomunikazioen sare publikoari buruz, sistema energetikoari buruz, sistema finantzarioaz, osasungintzaz, hezkuntzaz...
Urte hasierak, baina, Ayesa taldearen atal teknologikoaren erosketa –lehengo Ibermática– ekarri zigun titularretara. Urrian hasi zen gaia... [+]
Gizarte antropologoa da Andrés Ruggeri (Buenos Aires, Argentina, 1967), eta 2002tik Facultad Abierta programa zuzentzen du, langileek berreskuratutako enpresak laguntzen, aholkatzen eta ikertzen dituen UBAko Filosofiako eta Letren Fakultateko talde bat. Gaian espezializatutako hainbat libururen egilea izateaz gain, hitzaldiak eta ikastaroak ematen ditu Hego Amerikako, Europako eta Asiako hainbat herrialdetan. 2007tik La Economía de los Trabajadores nazioarteko erakundea koordinatzen du. Berriki Euskal Herrian izan dugu EHUgunek ekarrita, Autogestioa eta birjabetze publikoa jardunaldien eskutik.
BDZko kideak hil honetan Nafarroako eta Eusko Legebiltzarretan izan dira, dagoeneko Estatu Espainiarreko beste administrazioetan adostu duten "adierazpen arduratsua" exijitzeko. Horren bidez, besteak beste, NBEren "zerrenda beltzean" dauden enpresak kontratazio publikoetatik at laga daitezke.
‘Empire of AI’ liburua idatzi du Karen Hao kazetariak, OpenAI inperioa eta haren buru Sam Altman hizpide. Adimen Artifizialaren burbuilaz, kalteez eta etorkizunaz dihardu bertan.
Abenduaren 13an, Bilbon, Gazarako Mugimendu Globalak protesta egin zuen CAFek sionismoarekin negozioak egiten dituela salatzeko. Ertzaintzak protestan ari zen kide bat atxilotu zuen. Ertzaintzak adierazi du protesta “ez zela baketsua izan” eta Poliziaren esku-hartzea behar izan zela. Mugimenduak Ertzaintzaren bertsioa gezurtatu du eta hainbat hedabidek bertsio ofiziala berretsi izana salatu du.
Beasain, Zornotza eta Bilboko protesten ostean, CAFek Palestinaren aurkako genozidioan kolaboratzen duela salatzeko mobilizatu dira Amarako Euskotrenen geltokian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du larunbatean Bilboko protestan atxilotutako laguna aske utzi dutela.
Beasainen (Gipuzkoa) eta Zornotzan (Bizkaia) egin bezala, Bilbon ere protesta egin dute CAFek sionismoarekin negozioak egitearen aurka. Bilboko tranbiaren aurrean eserialdi baketsua egin dute; Ertzaintzak kargatu egin du, eta ekintzaile bat atxilotu du.
Teta y teta elkartearen analisiaren arabera, ikerketara bideratzen den diruaren inguruko datuak “urriak” dira eta “gardentasuna falta” da. Miren Cuerdo, Izan Iñurriko elkarteko kidea, kritiko aritu da ‘pinkwashing’-az.
Duela bi aste Beasainen egin moduan, asteazkenean ere zenbait ekintzailek eserialdia egin dute Zornotzako (Bizkaia) CAF enpresan. Salatu dute enpresa Israelgo genozidio eta apartheidaren konplize dela. Ertzaintza bertaratu eta identifikatu egin ditu.
Europako Batzordeak Google hartu du jomugan orain, Meta eta X ikertzeko iragarpenaren ondotik. Bruselaren ustez, enpresa teknologiko erraldoiak komunikabide eta sortzaileen edukia baliatzen du bere adimen artifiziala elikatzeko, baimenik eta konpentsazio egokirik gabe, eta horrek merkatuan “gehiegikeria” eta “lehia desitxuratzea” eragiten ditu.
Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen René Cassin 2025 Saria emango dio Francesca Albaneseri, Nazio Batuen Palestinako Lurralde Okupatuetarako errelatore bereziari. Albanese ezaguna da gurean, besteak beste, uztailean publikoki salatu zuelako hainbat enpresa multinazional Palestinako genozidiotik “etekin ekonomikoa” lortzen ari zirela. Horietako bat Beasaingo CAF zen, kritika eta salaketa ororen aurrean Jaurlaritza behin eta berriz haren defentsan agertu den enpresa... [+]
Dozena bat lagunek protesta egin dute larunbat goizean Beasainen (Gipuzkoa), CAFek Israelekin dituen negozioak apurtzea eskatzeko. "Euskal Herrian, eufemismorik gabe, argi esaten dugu: CAF Israelgo genozidio eta apartheidaren konplize zuzena da", adierazi dute.
Hertzainak taldeko hiru kidek Elkar diskoetxeari leporatzen diote taldearen eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatu izana, eta diskoetxeak azken 30 urteetan horrela irabazi dirua exijitzen dute. Epaiketa asteartean hasi da.
Enpresa batzordeak dei egin die langileei Palestinarekin “keinu solidarioa” egin dezaten: dirua jasoko dute, Gabonak artean, Gazara ura bidali ahal izateko. Salam Gaza elkarteak egingo du bidalketa, eta "CAFeko zuzendaritzak Israelekin kolaboratzen duen bitartean", langileek “justiziaren eta bizitzaren alde” jartzea erabaki dutela azpimarratu dute.
Haurrak eta nerabeak ingurune digitalean babestea ardatz duten jardunaldiak antolatu dituzte Euskaltel Fundazioak eta Eusko Legebiltzarrak legebiltzarrean bertan. Ekitaldia kritikatu du hainbat elkartek, jardunaldiko parte-hartzaileak eta haien diskurtsoak aintzat hartuta. “Korporazio teknologiko handien jarduera zuritzen laguntzea” leporatu diote Eusko Jaurlaritzari.
Duela ehun urte pasa idatzi zuen europarrik europarrenetako batek Jenseits des Lustprinzips. Plazeraren printzipiotik haratago... errealitate-printzipioa dagoela, oso labur eta trakets esanda.
Urtea pasa da Valentzian denborale batek inguruak txikitu eta berrehun hildakotik gora utzi zituenetik. Baina urtebete ondoren, kalte larriak jasan zituzten herrietako auzo txiroetan jarraitzen dute berdinetan. Aldiz, merkatalguneak aspaldi ireki zituzten eta enpresa handiei diru-uholdea iritsi zaie. Deitu krisi ekonomiko, deitu Covid, deitu dana, hondamendien ondorena ere klase kontua baita.
Urriaren 15ean palestinar herriaren aurkako genozidioa salatzeko geldialdia egin dugu, indartsu. Itxi ditugu enpresak, elkarteak, egoitza publiko zein pribatuak, industrialdeak. Zaharren egoitzak edo ospitaleak ez, zerbitzu minimoak %100ean jarri dituztelako, zerbitzu ohikoak ez baitira minimora ere iristen. Hortxe, greba egunetan hain nabarmen geratzen zaigun errealitatea.
Euskal langileriak “nahikoa da!” esan du urriaren 15ean, berriz ere. Oraingoan ere bihotza birrinduta,... [+]
Elkarrizketa-liburua da. Garbiñe Ubeda kazetariak idatzi du: 'Martxelo Otamendi. Handira jotzeko kazetaritza'.
Lasterketa solidarioa bularreko minbiziaren kontra. Ideia paregabea, minbizia borrokatuko dugu korrika eginez. Ala minbizia dutenen alde ari gara korrika? Ez da oso argi geratzen hamarnaka markaren babesean antolatzen diren martxa horien helburua, mezua arrosa bai, baina oso argia ez baita. Errealitate hau ezkutatzen du: dortsalaren prezioaren zati txiki bat bideratzen da minbiziaren ikerketara, eta gainerakoa, arrosaz margotutako enpresa horiek erabiltzen dute. Urriaren 19an bularreko... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako garbiketa-operazio telebisatuak bi urte beteta, CAF egunero aipatua da kalean, hedabideetan eta sare sozialetan. Erakunde batzuen eta NBEren txostenetan agertzeak eta gero eta eragile gehiagok CAF apartheidaren... [+]
Bartzelonako garraio konpainiak klausula bat dauka, betoa jartzen diena NBEko Giza Eskubideen erakundeko zerrendetan dauden enpresei. CAF zerrenda horretan dago, Jerusalemgo trenbideko lanengatik. 39 tren eta 321 milioi euroko kontratua legoke jokoan.
Nazio Batuen Erakundeak Israelgo legez kanpoko kokalekuetan negozioak egiten dituzten enpresen zerrenda berritu du. 68 lantokiren izenak gehitu ditu, eta tartean dago CAF. Beasaingo enpresak egun bat lehenago argitaratutako agirian zioen Jerusalemgo tranbiak “giza eskubideak aintzat hartzeko parametro guztiak betetzen dituela”. Adituek argi diote tranbia Jerusalem eta koloniak lotzeko bitartekoa dela. Asteazken goizean, CAFeko langileek proiektuaren aurka lanuztea egin dute.
Altri multinazionalak Europako zelulosa lantegi handienetakoa eraiki nahi du Galizian, Palas del Rei herrian, lyocell deituriko zuntz "jasangarria" ekoizteko. Eukaliptoak, ura, moda-industria indartsua eta oligarkia politiko diruzalea. Dena du alde horretarako. Dena? Ez, galiziarrak masiboki atera dira kalera proiektuaren kontra, ondotxo ikusi baitituzte Portugalen eragindako kalteak.
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana Terrace marrazkilari eta zuzendariak etorkizun distopiko baten inguruan dihardu. Disney korporazioaren marrazkilaria izan zen, eta entretenimenduaren industriari kritika egiten dio, bere esperientzian oinarrituta... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da. Historiara pasa da Bilbon Espainiako itzuliari egindako boikota. Ez ziren soilik protestak izan, ez ziren soilik errepide mozketak eta saiakerak izan, ez ziren soilik pintaketak, eskuorriak, identifikazio polizial,... [+]
FINANTZAK ETA INDUSTRIA
AXA
Frantziar aseguru enpresak Israelgo bankuei dirua mailegatzeari utzi zion 2024ko abuztuan, DBZ eta Ekō elkarteen urtetako kanpainaren ostean.
Sidenor
Israelgo armadari altzairu militarra saltzen zion Euskal Herrian egoitza duen multinazionalak. Sindikatuen presioz, uztailean jakinarazi zuen “harreman komertzialak” hausten zituela. Bere esportazioen %0,5.
Norvegiako Funts Subiranoa
Munduko handiena da. Israelgo 11 enpresetan... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori kolonizazioan beste urrats bat zela ulertu genuen LABeko sail sindikalean.
Lehen irakurketa horretan, zuzendaritza zuzenean interpelatzeaz gain, langileon aldetik palestinar herriari atxikimendua, babesa eta... [+]
Milaka pertsonaren inplikazioari esker, Ibaitik itsasora martxak lortu zuen Tuteran hasitako ibilbidea Hendaian burutzea, bidean Gazako genozidioaren eta apartheidaren konplize diren zenbait enpresatan salaketak egin ostean: CAF, M. Torres, Teva, Zara, Carrefour... Irailaren 20an heldu ziren Kantauri itsasora, hamar egunen ostean koloregabetzen hasitako pankarta eta palestinarren itzulerarako eskubidea irudikatzen duen giltza buru zituztela. Israelen sustengu oro eteteko eskatu, eta boikoterako... [+]
Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago industria petrokimikoak abiatutako hamarkada askotako iruzur bat besterik ez dela. Askoren aburuz, aukera bakarra polimero kutsagarrien ekoizpena mugatu eta debekatzea da.
Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize bere azken txostenean, eta horien arduradunak ikertzeko eskatu du. Munduko gobernuek begiak estaltzen dituzten bitartean, italiar jurista hau da nazioarteko goi kargu bakarretakoa ahotsa altxa duena palestinarren aurkako krimenen aurrean. "Batzuentzat, genozidioa errentagarria da", esan du Genevan, txalo eta irain artean. Ez zaio merke atera ausardia hori, besteak beste zentsura, zigorrak eta presioak jasan dituelako.
Bi gai mahai gainean, ezinbestean.Batetik, CAF eta Palestina. Bestetik, PSOEren bueltako ustelkeria sarea. Nondik hasi eta non bukatu ere ez dakit, bulkadez betetako artikulua izango dela jakinda.
Nazio Batuen Erakundeak 40 enpresa salatu ditu, CAF tartean, eta Gazako genozidioan enpresa-aliatu gisa aurkeztu ditu. Piramidearen punta soilik omen da, eta ziur zuzenean eta zeharka Euskal Herriko hamaika enpresa izango direla genozidioarekin eta okupazioarekin negozioa egiten ari direnak... [+]
Mundu guztia Gazari begira ari da orain. Baina Palestina ez da lur hori bakarrik. Bada beste lurralde bat, izen bera duena, ostutako lurren atzean, moztutako gorputz adarra nola begiratzen diona galdutako lurrari: Zisjordania, eta, egoera are bereziagoan, Jerusalem. Lurralde osoaren hiriburu izan zen Jerusalem, hamaika poeta, idazle eta zinemagileren betiereko musa. Egun, legez zatituta, eta ilegalki okupatuta eta anexionatuta dago. Eta begi eta foku guztiak Gazan dauden bitartean,... [+]
Mundu guztia Gazari begira ari da orain. Baina Palestina ez da lur hori bakarrik. Bada beste lurralde bat, izen bera duena, ostutako lurren atzean, moztutako gorputz adarra nola begiratzen diona galdutako lurrari: Zisjordania, eta, egoera are bereziagoan, Jerusalem. Lurralde osoaren hiriburu izan zen Jerusalem, hamaika poeta, idazle eta zinemagileren betiereko musa. Egun, legez zatituta, eta ilegalki okupatuta eta anexionatuta dago. Eta begi eta foku guztiak Gazan dauden bitartean, palestinarrek jarraitzen dute beren lurrean ilegalak izaten, etxeetatik kanporatuak izaten, eta giza eskubideen urraketak pairatzen. Hori guztia Jerusalemen mugen barruan ari da gertatzen, Euskal Herriko eta nazioarteko enpresa askoren laguntza eta onespenarekin.
Trumpen muga zergen inguruko neurri ero bezain erratikoek ekarri dute Europako Batasuneko herrialde ugarik sektore eta enpresa kaltetuentzat dirulaguntzak bideratzea. Esate baterako, muga zergen gerrak kaltetutako enpresen aldeko14 mila milioi euroko plana onartu berri du Madrileko gobernu zentralak. Gasteizko gobernuak ere 450 milioi euroko dirulaguntzak jarriko ditu epe laburrean muga zerga berriek kaltetu dituen enpresak babestu eta sustatzeko. Nafarroako Gobernuak ere laguntza gehiago... [+]
Ez naiz oso konspirazio zalea. Eta are gutxiago naiz konspirazio zaleen zalea. Baina badago bat, hasieran sinesgogor harrapatu baninduen ere, luze gabe konbentzitu egingo nauena azkenean. Ikusiko zenuten zuen sare sozial gogokoenean bueltaka: Mercadona konspirazioa.
Konspirazioaren teoria horren arabera, aspalditik ohiko erosleak diren zenbait lagun errekrutatzen ari da enpresa valentziarra, eta proposamena onartzen duten kontsumitzaileek kontratu bat sinatu behar dute, isilpeko klausula eta... [+]
Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak, eta herritarrok bizimodu hiper-elektrifikatuarekiko dugun menpekotasuna. Azpiegitura zentralizatuak bultzatzea baino, tokiko sare autonomoetara itzultzea da bidea, zenbait adituren esanetan.
Talentu faltaren mamua da azkenaldian ekonomiaren ikuspegi kapitalista hegemonikotik ezarri nahi diguten eta denek ontzat eman behar dugun ideia nagusietako bat. Arazo artifiziala da, eta ikuspegi oso elitistatik, gure egunerokoan ez dagoen denon arazo bihurtu nahi dute.
Talentu falta zer den definitu beharko genuke. Talentua ez da falta gure herriko azken gozogintza labea itzaltzen dutenean, herriko ostatua kudeatzeko inor aurkezten ez denean, baso, baratze eta larreak sasiz betetzen... [+]
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko soldataren inguruan kexatzen aritzen diren bitartean, enpresek ez dituztela lan eskubideak, araudiak eta osasun eta segurtasun neurriak betetzen. Ez da ohikoa gobernukide baten ahotik patronalaren aurkako hitzak... [+]
Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes ekonomikoak lehenesteko hautu argia egin dute batak zein besteak. Eskandalu hori argira ekarri du Le Monde eta Radio France komunikabideek bideraturiko ikerketak. Are gehiago, estatu-eskandalua ere badela dirudi: Frantziako Gobernuarekin eskuz esku bideraturiko lege aldaketak eta erabakiak egon direlako. "Iruzurra" argitzeko, salaketa jarri du Foodwatch elkarteak eta ikerketa abiatu du Parisko Auzitegiak otsailaren 13an.
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du mugikorrak. Orduan, zeini axola dio ipurtaldean krimen baten froga zatitxo bat badaramagu? Gramo batzuk baino ez dira. Txute txiki bat. Serio, ze min egiten du?
2023an, laugarren urtez jarraian produkzioa gainditu eta 230.000 tona kobalto erauzi zen munduan. 2024a ez da desberdina izango. Mineral hori ezinbestekoa da litio-ioizko baterien iraupena handitzeko, bere bidez mugitzen gara. Izan ere, Androidak eta iPhoneen pantailak pizteko ez ezik, trantsizio energetikora eramango omen gaituzten berriztagarrientzako edo auto elektrikoentzako oinarrizko lehengaia da; bateria bakoitzeko 13 kilo kobalto behar da.
Kongoko Errepublika Demokratikoan dago munduko kobalto erreserben erdia; gaur egun erauzten denaren %76 handik dator. Baina haur esplotazioa, istripuak eta kutsadura itzultzen dizkiegu kongoarrei. Zoritxarrez ez da nobedadea, lehen ere gauza bera gertatu baitzen boliaren eta kautxuaren industriekin: esklabotza eta genozidioa eman zitzaien kanbioan. Progresoa deritzon amestutako leku hori jarri dugu mapa batean zintzilik, konturatu ere egin gabe kiloz kilo eta gramoz gramo iraganera iritsi garela, XIX. mendeko Afrikaren bihotzera.
Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek ere gustura definitzen dute haien burua ekintzaile gisa. Agian aurreiritzi gutxiagoko terminoa ematen duelako? Badirudi klase sozialetatik kanpo dagoela… Baina Elon Musk eta Mark Zuckerberg saltzen dira, adibidez,... [+]
Urriaren 15ean, lan arloko ekonomialarien topaketetan, mahai inguru interesgarri bat egin zen. Patronalak, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eta sindikatu batek parte hartu zuten. Eztabaidagaia lan munduan gero eta oihartzun handiagoa duen absentismoa izan zen.
Erakunde bakoitzak interesatzen zaion definizioa edo ikuspuntua aukeratu zuen. Arazoa zen enpresarien interesak defendatzen dituztenen ikuspuntua ez zutela agerikoa egiten, eta eztabaida gaiztotu zutela. Gainera, “zentzu... [+]
Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten aisa gaindituko dituela dirudi. BBVAk 7.403 milioi euro eskuratu ditu aurtengo 2024ko lehen hiru hiruhilekoetan, eta beraz, honek ere izango du txanpan botilak irekitzeko motiborik urte amaieran.
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko handiari aurre egiteko sortu berri den Urumeako Mendiak Bizirik taldeko kide dira biak. Aranon gaia nola bizi duten azaldu digute, Kontzejupeko mahai baten bueltan jarrita.
Adimen artifiziala denen eskueran jartzearekin, multinazional teknologikoek cloud datu zentro erraldoiak eraikitzeko planak ugaritu dituzte. Ekipamendu informatikoz betetako mega-fabrikon aztarna ekologikoa ikaragarria da: elektrizitateaz gain, milioika litro ur behar dute euren sistemak hozteko. Errekak eta geruza freatikoak kaltetzen ari dira, mugarik gabeko hazkundearen ondorioz.
Zertara dator gure herria zentral eolikoz eta eguzki-plakaz betetzeko urgentzia hau? Bistan da, arrazoi agerikoena klima aldaketari erantzuteko premia dela, erregai fosilak iturri berriztagarriekin ordezkatzekoa. Hain zuzen, hori omen da Europako funtsen zein estatu eta autonomietatik bideratzen ari diren gainontzeko funts publikoen helburua. Hala ere, funts horiek betiko zaku berean amaituko dute, hau da, Acciona, Iberdrola, Siemens Gamesa eta energia enpresen dream team-a osatzen duten gutxi... [+]
Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten zozomikoteok…
Iñigo Urkullu lehendakariaren ordezko “ezezaguna”, Imanol Pradales, “ustekabez aukeratua”, “70. belaunaldiko” alderdikidea da. Talde horretakoak dira Unai Rementeria, Gorka Urtaran, Eneko Goia eta Ana Otaduy. Bizkaiko Foru Aldundiko “obren diputatu” honek proiektu faraonikoak mamitzeko ardura hartu du azken urteotan, besteak beste, Supersur, Guggenheim Urdaibai edo La Avanzadaren estaltzea.
Asti Leku Ikastolan Urkulluren ikasle ohia... [+]
Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian “mobilizazio nazionala” eskatu duen moduan–, eta Historiaren Errege Akademiak izkiriatutako hagiografietan, euskarafobian edo oraindik zutik dauden gurutze erraldoien itzalean ere bai. 1978an Manuel Vázquez Montalbanek horrela idatzi zuen iritzi artikulu batean, Trantsizioko garai betean: “Europar demokrazia guztiak ari dira euren mamu nazien eta faxisten kontra borrokan. Espainian mamu horiek harrizkoak dira”. Ez zen desfrankizaziorik egin estatu aparatuetan, eta hori ere gauza jakina da.
Herentzia frankista ezkutuago igaro zaigu elite ekonomikoan. Asko izan ziren errepresioarekin dena galdu zutenak, baina beste batzuek –eta ez gutxik– asko irabazi zuten 40 urtetako diktaduraren altzoan. 1936ko altxamendu militarraren eta espoliazioaren ondorioz katapultatu ziren familia oligarkikoek oinak ondo itsatsita dituzte oraindik zoru horretan, Ibex35ean dauden etxeetako printzipalen genealogia ikustea besterik ez dago: Iberdrola, BBVA, ArcelorMittal edo Repsol, Euskal Herrian baditugu lapurreta handiaren oinordekoak zerrendan. Akzioak, ondasunak eta etekinak heredatu dituzte, baina zor historiko bat geratu zaie.
Gerraostean Espainiako Estatuan gutxienez 400.000 pertsona aritu ziren derrigorrezko lanak egiten langile-batailoietan edo soldaduen zigor-batailoietan, esklabo bezala. José Luís Gutierrez Molina historialari andaluziarrak eman du datu hori.
Andaluzian oroimen historikoa berreskuratzeko Todoslosnombres.org datu-base proiektuaren sustatzaileetakoa da Gutierrez eta María Servini Argentinako epailearen aurrean jarritako frankismoaren krimenen kontrako kereilaren egileetako... [+]
Erabili eta bota. Abiadura handiko modak saltokiak eta etxeetako postontziak bete ditu aspaldion, fast fashion ere esaten zaio. Baina azkarretik baino inozotik gehiago du: lan prekarioarekin hondakin mordoa sortzeaz gain, arropa garraiatzen fuel-olio kopuru izugarriak erretzen ditugu, are gehiago hegazkinean eginez gero. Inditex da horretan txapelduna eta Zaragozako aireportua bihurtu du Europako operazio-gune handiena.
Ez dago gure esku Israelek atzera egitea palestinar herria suntsitzeko helburuan. Eta ez gara gu izango denen begien aurrean egiten ari diren genozidioa geldiaraziko dugunak. Hala bada ere, ezin bestera aldera begiratu. Eta hala izanagatik ere, ezin gure eskutan dagoena egiteko aukerak bilatzeari utzi. Ez naiz ni izango zer gehiago egin dezakegun galdera erantzungo duena, ez dakidalako. Baina esango nuke egoeraren larritasunagatik gaindituak, edozein urrats txikiri balioa kentzen diogula. Eta... [+]
“Euskal enpresek ia 200 milioi euroko produktuak saldu zizkioten Israeli 2022an, Australia edo Kanadaren mailan”. “2023an 300 milioi inguruko negozio-bolumena aurreikusi dute” (Eustat). "Ekialde Hurbilean, Israel lehentasunezko bazkidea da ikasteko" (Jaurlaritzaren 2020ko Nazioartekotze Estrategia txostena).
Palestinaren suntsiketan interes ekonomiko partikularrak dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat enpresek; eta kasu honetan ere, politika... [+]
10 urte bete ditu historia modernoko lan hilketa handienetako batek. Bangladeshko bost mila langilek arropa-fabrika batean lan egitera behartu zituzten egoera penagarrian zegoen eraikin batean. Eta hala, apirilaren 24an Rana Plazako eraikin hori bertan behera erori eta 1.132 langile hil zituzten eta 2.500 baino gehiago zauritu, gehienak emakumeak. 10 urteren ondoren, fast fashion industriak pertsonak eta ingurumena nahieran ustiatzen jarraitzen du “berde” eta “justua”... [+]
Enpresa munduan egin du laneko bizi osoa –zuzendaritzetako goi-karguetan, egin ere–, eta hainbat gogoeta egina da enpresaz eta ekonomiaz. Honetaz eta hartaz galdezka joan gatzaizkio, inguratzen gaituzten organizazioak hobekiago ulertu nahirik. Baina enpresari honek Euskal Herria baitu helburu, Nafarroaz eta EAEz jarduteko aukera ere baliatu dugu, gure hizkuntza eta kultura preziatzetik abiaturik.
Guatemalarra da Paolina Albani. 33 urte ditu, eta 2021etik Prensa Comunitaria hedabide digitalean kolaboratzen du. Buru-belarri dabil nazioarteko Mining Secrets azterlanarekin: 8 milioi dokumentuko filtrazio bati esker, herrialdeko lakurik handiena kutsatu zuen meatzaritza enpresa errusiarrak eta gobernuak egindako basakeriak argitaratu dituzte. Mugarik Gabe GKEren bidez kasua kontatzera etorri da Euskal Herrira.
Duela bi urte heldu nintzen Euskal Herrira. Noan lekura noala, bisitan bada ere, tokian tokiko oinarri materiala ulertzen saiatzen naiz: zeintzuk diren sektore nagusiak, langabezia tasa, KPIa edota bertako gutxieneko soldata. Konbentzituta nengoen baserritarren herri batera helduko nintzela, garapen nazionalaren beharretara lerratutako burgesia industrial indartsu batekin eta, turistifikatutako Herrialde Katalanen aldean, lan baldintza ez hain prekarioduna. Hala ere, topatu dudan errealitatea... [+]
Applek Txinako bere lantoki erraldoian izan dituen konfinamendu eta protestak ez dira testuinguru geopolitikotik isolatutako kasuak. Eremu teknologikoan gerra hotza dator AEBen eta Txinaren artean, eta mikroprozesagailuak non diseinatu eta ekoizten diren badago aldea, Bigarren Mundu Gerran altzairuak eta aluminioak izan zuten garrantzia bera baitute orain gailu nano horiek.
Transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa sortzea proposatu du Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak. Atxikimenduak bilatzen ari dira lege proposamena izateko bidean. Zentroaren beharraz eta nondik-norakoez luze jardun du Júlia Martí Comasek (Bartzelona, Herrialde Katalanak, 1989), garapen ikasketetan doktore eta Latinoamerikan dauden Multinazionalen Behatokiko (OMAL) ikertzaileak.
Beharbada, udan erlaxatzeko aukera izan duzue, hondartzara joan zarete, Pirinioetara furgonetan, parranda egin duzue (eta egiten utzi dizuete), edo gutxienez, bizitza arinagoa izan da urtaro beroenean, ez dakit, lan karga urriagoa izan duzuelako, esaterako, edo, besterik gabe, arropa gutxiago jantzi behar delako. Tira, ba nik erretxinduta jarraitu dut, bai behintzat ni naizenaren ehuneko esanguratsu batek. Uztail betean, beraz, ez nengoen umorez Confebaskeko lehendakari berriaren ateraldiak... [+]
Jackeline Romero Epiayu giza eskubideen defendatzaile wayúu-a da. Kolonbiarra da sortzez, La Guajira departamentukoa, Wayúu herri indigenaren gehiengoa bezala. Munduko aire-zabaleko ikatz meategi handienetakoa dago bertan kokatua, eta beronen eskutik heldu dira inguruetara hainbat natur –eta giza– eskubideren urraketa. Urraketa horiek salatzera eta Kolonbiako gatazka armatuak bere herrian izandako eraginak ikusaraztera bideratzen du Romerok Sütsuin Jieyuu Wayúu (Wayúu Emakumeen Indarra) mugimenduan egiten duen lana. Eginkizun horregatik heriotza mehatxuak jaso ditu. Mugarik Gabe GKEak antolatutako Bizitza Jokoan kongresuan parte hartzeko Euskal Herrira egin duen bidaia baliatu dugu berarekin hitz egiteko.
Ez da haren nortasuna errazki definitzen. Anitz egin du, anitzetarik. 60ko hamarkadaren amaieraz gero, kantagintza berriaren izenetan ageri da Gexan Alfaro. Militante zaildua da, euskararekin kultura, kulturarekin politika, Ipar Euskal Herriaren historiaren jakile dugu joan den mende erditsuan.
Brasilen, 11.000 urteko giza arrastoak aurkitu zituzten eremu batean lantegia eraikitzen ari da Heineken multinazional herbeheretarra, agintariek baimena eman eta gero, hango balio arkeologikoa kontuan eduki gabe. Eztabaida pil-pilean dago.
Azken hilabeteotan Iberiar Penintsulako handizkako merkatuan argindarraren prezioa etengabe ari da gora egiten. Urriaren 5ean, historian lehen aldiz, orduko megawattak (MWh) 200 euroko langa gainditu zuen, eta ordutik muga horren gainetik dago prezioa. Zer dela eta aldatzen da hainbeste handizkako merkatuan argindarrak duen prezioa? Zergatik handitzen dira batzuen fakturak, eta beste batzuenak ez? Eta zer interes dute konpainia elektriko multinazionalek honetan guztian?
CAF enpresari esleitu diote Jerusalengo tranbia eraikitzeko kontratua eta horren aurrean Euskal Herrian proiektuaren aurkako kanpaina abiatu da. Kanpaina horri ekarpena egiteko Gasteizko BDZk eta Hala Bedik “Tranbia honi kolonia kiratsa dario” lana ekoiztu dute elkarlanean.
Dokumentalak itzal handiko pertsonen testigantzak jaso ditu hiru galderaren bueltan: Zergatik da ilegala Jerusalengo tranbiaren proiektua?, Nola eragingo die palestinarren bizi baldintzei? eta Nola eragingo... [+]
Mendebaldeko Sahararen baliabide naturalen espoliazioak Marokoren okupazioa finantziatu eta iraunkortu egiten du, estatu eta transnazionalen laguntzarekin.
Euskarazko azpitituluak aktibatzeko Youtuben azpidatzien botoia sakatu behar da aurrena.
Begoña Pecharroman antropologo soziala Sorginak bideo-sortaren bosgarren atalean.
Amerikako jatorrizko herrietan gaur egun egiten ari diren proposamen, borroka eta aldarrikapenak jasotzen dituen dokumentala. 2014 eta 2015ean Kolonbia, Guatemala eta Boliviako ordezkari indigenek Euskal Herrira egindako bisitan grabatutako elkarrizketak dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako "Gipuzkoan partaidetza elkarlanean eraikitzen: pertsonak; enpresak; lurraldea" jardunaldien laburpena.
Espainiako estatuko multinazionalak Latinoamerikan garatzen ari diren "benetako lana" erakutsi nahi du lan honek. Bakea eta Duintasuna elkarteak eta OMAL behatokiak ekoitzita, multinazionalen ondorio ekonomiko, sozial eta ekologikoak agerian utzi nahi dituen dokumentala da.
Gidoia, errealizazioa eta ekoizpena: Jose Manzaneda
Edukien aholkularitza: Petro Ramiro, Erika Gonzalez, Jorge Lago eta Kristina Saez
Off-ahotsa: Maribel Legarreta
ikuspegi indigena batetik, lurra, hezkuntza, hizkuntzak eta "Bizitze Ona" bezalako gaiak jorratzen ditu bideoak. Mugarik gabe elkarteak antolatutako “Eutsi edo Hil” jardunaldien barruan, Guatemala eta Kolonbiako hiru emakume lider indígena egon ziren euren lurraldeetan enpresa multinazionalen presentzia nola bizi duten salatzeko. Baita horren aurrean eutsi eta euren eskubideak defendatzeko nola antolatzen diren ere azaltzeko.
Orain dela 18 urte emakume enpresari gazte talde batek Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartea (NEEZE) sortu zuen. Hasiera-hasieratik Rebeka Arraras diseinatzaile iruindarra izan da presidenteordea. Beste emakume asko bezala zerbitzu enpresa txiki bateko burua da. Halako enpresak ia inoiz ez dira agertzen albistegietako lerroburuetan edota diru-laguntzen hartzaileen artean, baina hauek dira, gaur egun, pertsiana itxi gabe, enpleguari tinkoen eusten diotenak.
Irakurri... [+]