ELB
Dermatosi nodular kutsakorrak du orain lekuko laborantzaren sektorea inarrosten. Iazko ekainean lehen kasuak agertu ziren Italian, zehazki Sardinian eta Lombardian, eta hortik gutira, Frantziako Estatuan, Savoia eskualdean. Zabalpena  geldiarazteko, osasun-protokolo drastikoa jarri zuten berehala martxan; hegazti gripea zein tuberkulosia, azken garaietan errepikatzen den logika berari segi: kasu bat agertuz gero, tropa osoa hil eta inguruetako kabala guziak barneetara sartu. Aitzineko izurriteetan beraien kabalak hil behar izana ezagutu dute Julen Perez ahate ekoizleak eta Sophie Sicre behi hazleak. Beraien amesgaiztoa kontatu diote ARGIAri. Bizitutako zentzugabekeria horren parean desobeditzearen beharra eta zilegitasuna fermuki defenditzen dituzte.
ELB sindikatuak asteartetik goiti ez du A64 autobideko blokatzera deitzen. Astearte eguerdian ohar bidez azaldu dute eguberri garaian administrazioa "pausan" izanen denez, "autopistako okupazioa altxatzea eta indarrak azkar atxikitzea" erabaki dutela, "hilketa osoa geldiarazteko eta protokolo alternatibo egokitu baten gauzatzearen alde lan egiteko laborarien eta kabalen errespetuan".
Euskal Herriko Laborarien Batasuneko (ELB) eta Confédération paysanne du Béarn sindikatuko ordezkariak Pirinio Atlantikoetako prefetarekin bilduko dira astelehen arratsaldean, Pauen, behiengan eragina duen dermatosi nodularra (DNK) eritasunaren gaineko kudeatze sanitarioaz mintzatzeko, ELBk adierazi duenez. Estrategia "alternatiboa" planteatuko dute laborariek, protestekin jarraitzen duten bitartean. Vinci autobide-enpresak astelehen goizean jakinarazi du, bide mozketak direla-eta, auto ilara luzeak daudela A64 errepidean, eta litekeena dela A709an eta A63an ere, Biriatu inguruan, "blokeoak" gertatzea.
Ostia kolektiboko milintanteek 8.742 euro ordaindu beharko dizkiote Bouygues enpresari, eta beste 2.000 euro abokatuen gastuentzat. 2022ko abenduan buruturiko desobedientzia ekintzan promotore horren maketa bat zikindu izanagatik zigortu dituzte.
Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde –orotara 11.000 behi dituzte jomugan–.
Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz biltzeko heldu den urtarrilean. Beharrik, hemen, beste lurralde anitzetan ez bezala, oposizio kementsua badu.
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80 galdu dituzte hazleek, eta ondorioz, heldu den sasoia lanjerrean da.
Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu dituzte. Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senperetarren Kolektiboak izan dira ekintza deitu dutenak.
Donibane Lohizuneko Adam makarroien enpresa ezagunaren jabea da eroslea. Elkarretaratzea burutu dute bere denden aitzinean, baina saltokiak itxirik kausitu dituzte, protestaren berri ukanik ateak lehenago itxirik jabeak. Astearteaz geroztik dabiltza Senpereko etxea okupatzen, salmenta espekulatiboa salatzeko. 1,3 milioi eurotan erosi nahi ditu egoera txarrean den etxe bat, zazpi hektareako laborantza lurra, bi hektareako urmael bat eta oihan eremu zabal bat.
Animalien osasunaz arduratzen den DDPP departamendu mailako zerbitzuak Pauen dituen bulegoak okupatu dituzte ekainaren 8an, ELBk eta Biarnoko Modef eta Confederation Paysanne sindikatuek ere. Poliziak kanporatu ditu.
ELBk berriz ere bere arrangurak agertarazi ditu hegazti gripeari begira. Euskal Herriko Laborarien Batasunak jakitera eman duenez, iragan hiru asteetan 70 kutsadura kasu aitortu dira Aturri arroko etxaldeetan, horietatik 50 Gersen, hemezortzi Landetan eta bi Pirinio-Atlantikoetan.
2022ko uztailaren 8an Akitania Berria eskualdeak mendiari eta artzaingoari lotu 2023ko proiektu deialdiak aurkeztu zituen . Aldaketen artean bortuetan tropen zaintzeko laguntza atxemaiten da, orain arte «7-6-B Bortuko eremuen balorizatzea» izenarekin zena eta oraitik goiti «70.31 Predazio eremuetatik kanpoko tropen zaintzeko laguntza» deituko dena. Laguntza berdina da bainan prefetura agiri batek finkatzen dituen C0 eta C1 predazio eremuetatik kanpo bortuan ibiltzen diren laborariek dute bakarrik laguntza hau ukaiten ahalko.
Salmentaz arduratzen den notarioaren egoitzaren aitzinean elkartu dira 50 bat herritar, ELBk, Lurzaindiak eta Bidarraiko herriko etxeak deiturik. Notarioarekin hitzordua lorturik, ondokoa segurtatu die: salmenta horren segipena utziko du notarioak, baldin eta saltzaileak ez badu adostasunik lortzen ELBrekin, Lurzaindiarekin eta herriko etxearekin.
ELB sindikatuak eta Lurzaindiak elkarteak ahoz jaso dute ezetzaren berri, eta idatziz iritsi zain daude. Beste laborari batek gainontzeko hamabi hektareak erosi ditu, baina "azpijokoetan" ibili izana leporatu diote eragileek. Auzitara joko dute.
ELB sindikatak 40 urte bete dituela ospatu du 2022ko irailean Garazin. Aldarrikapen eta besta eguna izan da eta Garazira hurbildu diren lau laborari gazteren lekukotasunak bildu ditu Kanaldudek bideo honetan.
Miguel Harriague notarioaren bulegoan sartu dira ostegun honetan ELB sindikatuko eta Lurzaindiako ordezkariak eta afixak paratu dituzte Yves Borotra jabeak 12 hektarea saldu dituela-eta espekulazioa salatzeko.
Irrintzi edo garrasi bakar bat behar baginu bota leiho huntarik, hauxe liteke: Atxik, atxik, artzain, kabale hazle eta laborariei!
Euskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatuak 40 urte betetzen ditu aurten. Lau hamarkadaz baserriak arrunt aldatu dira, 2022ko baserri munduak ere gauza guti du ikusteko 1982koarekin. Hala ere, ikusirik Europako eta orokorrean Mendebaldeko herrietako lehen sektorearen bilakaera, badirudi beste lekuetan ez bezala, laborantza herrikoiak bizigarri eta erakargarri izaten segitzen duela Ipar Euskal Herrian. ELBko militanteek badakite, neurri handi batean, haiek eramandako borroken emaitza dela. FDSEAren sistema produktibista borrokatzeko sortu zuten sindikatua, eta lau hamarkadaz aritu dira laborantza herrikoia sustatzen, argiki frogatuz hegemoniak bultzatu eredua ez dela bide zuzena.
Besta nagusi baldin bazen ere larunbatean Izpuran, kexua eta kezka plazaratzeko tartea hartu zuen ELB laborarien sindikatuak, 40 urteen kari antolaturiko egunean. 300 bat lagunek manifestazioa burutu zuten Donibane Garazin, gaur egungo testuinguru ekonomikoa salatzeko: lan-gastuen emendatzeak laborariak itotzen dituen bitartean, eragile handiak –bankuak, asurantzak, supermerkatuak, agroindustriako enpresak– geroz eta aberatsagoak dira.
Ehun egunez gora iraundako okupazio mugimendu bati esker lortu zuten salmenta geldiaraztea iazko urtean. Azken asteetan jakin dutenez, etxea eta lau hektarea lur 3 milioi eurotan erosteko prest da Pariseko bikote dirudun bat. Mobilizazioak iragarri dituzte hiru egiturek.
40 urteko borroka eta laborarien lana omentzeko parada izango da, baina ospakizun giro horretan, sindikatuak oroitarazi du garai zailak direla laborarientzat. Idortea eta karguen emendaketa ikaragarria pairatzen dutela salatu du ELB-k, beraien saltze prezioak ez direlarik hainbeste igotzen.
Maiatzaren 12an mobilizatu ziren enkantearen aurka herritarrak, Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) eta Lurzaindiak deiturik, eta "nehork sinesten ez zuen emaitza erdietsi genuen egun horretan borroka kolektiboari esker" zoriondu ditu ELBk herritarrak. Izan ere, akordioa lortu dute Azkarateko herriak eta bi etxe eta 31 hektarea lurren jabe den Ainciburu familiak.
Ehundik gora lagun elkartu dira Ilharren (Nafarroa Beherea) Bidarteberria etxaldearen aitzinean, zerbitzu sanitarioko ordezkariei bidea mozteko. Hegazti gripearen testuinguruan, 200 ahateren hiltzea oztopatzea lortu dute.
Kanpoan hazten diren hegaztiak hiltzea da Frantziako Gobernuak darabilen estrategia, hegazti gripeari aurre egiteko. Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) ohartarazi du estrategia hori antzua dela eta etxalde txikiek ez dituztela kudeaketa txarraren ondorioak pairatu behar. "Etxaldeen eta hazkuntzen industrializazioa gelditu behar da", adierazi du eta mobilizazioa deitu du urtarrilaren 29rako, Donapaulen.
Arbonan 3,15 milioi eurotan salgai diren lur eta etxeei buruzko auzian aterabide bat atzemateko asmoz burutu dute bilkura Lurzaindia, Euskal Hirigune Elkargoa eta lurraren kudeaketaren ardura duten SAFER eta EPFL egituren artean. Prezio espekulatzaile horretan ez erosteko hautua egin badute ere, saltzailearekin harremanetan jarriko dira, bi aldeen artean adosturiko prezio batean erosteko aukera lantzeko.
Erosleak azkenean ez ditu Arbonako etxe eta lursaila erosiko. ELB eta Lurzaindiako kideen eta hauei juntaturiko herritarren aitzinean amore eman behar izan du. Okupazioak oraindik segitzen du, saltzaileak 3 milioi euroren gose segitzen duelako eta negoziaketa fasean okupaziotik bideratu presio, indar, elkartasun eta kolektibotasunak baduelako eragina. Adostasun batera heldu ala ez, urriaren 24an emanen diote bukaera okupazioari, garaipena ospatuz –eta argi utziz lur hauek laborantzara... [+]
Ostegun honetan iragarri dute eroslea behin betiko erretiratu dela. Halere, eragileek Arbona okupatzen jarraituko dute, prozesua bukatu arte. Saltzaileak SAFERarekin negoziazioan jarraitu nahi du, eta 100.000 eurotan estimatutako lurrak 3,2 miliotan saltzeko nahia agertu du berriro.
Irailaren 3an hil da ELBko militante ezaguna, 49 urte zituela. Arbonako lurren okupazioa izan da lekondarrak eramandako azken borroka.
Orain bi hilabete okupatu zuten Arbonako 15 hektareako eremua. ELB eta Lurzaindia bultzatzaile, baina beti herritarren sustenguarekin. Berriki, herritar talde dinamika bat abiatu da paraleloan, logistika, animazioa eta egutegiaren kudeaketan laguntzeko.
Oroit, etxaldea eta 15 hektara lurren salmentaren prezio ikaragarria salatzen dutela.
Laborantzara bideratu ehunka hektarea galtzen ditu urtero Ipar Euskal Herriak ere. “Lurra behin saldua, betiko galdua” errana egia borobila izanki, egoera kezkagarria da. Espekulazioa dugu arrazoien artean, neurrigabeko preziotan salerosten direlako geroz eta lur gehiago. Militantziaz eta borrokaz salmenta batzuk ezeztatzen lortzen dute ELB sindikatuak eta Lurzaindia elkarteak –baina guztiak ezin–. Okupazioaren hautua egin dute, gaitza ezeztatzeko edo behintzat mugatzeko neurri politikoak eta legislatiboak lortzeko. 3,2 milioi eurotan salerostekoak diren hamabost hektarea lur okupatzen dabiltza, Arbonan.
Duela hilabete instalatu ziren ELB eta Lurzaindiako laborariak Arbonako lurretan. Ekainaren 23tik helburua ez da aldatzen, 3 milioi euroko salmenta espekulatiboa gelditzea dute helburu.
Arbonan duela zenbait astetik borrokan ari dira, laborantzarako lurrak metatu eta horiekin espekulatzearen aurka. Eta orain, espekulazio hori galaraziko duten eta Euskal Herrian bizitzeko eta lan egiteko aukera emango duten erabaki politikoak hartu behar dira.
Pierre Jean Harté Lasserre arkitektoaren bulegoa okupatzen dabiltza ELB eta Lurzaindiako kideak. 3,2 milioi eurotan salgai diren laborantza lurrei buruzko aferan hau da saltzailearen bitartekaria. Ekainaren 23an hasi ziren lurren okupatzen eta orduz geroztik han dabiltza ELB eta Lurzaindia. Aldarrikapenen artean dute salerosketa honen ezeztatzea. Arratsalde honetan 19:00etan okupaziora bertaratzeko deia luzaturik dute herritarrei.
ELB sindikatuak eta Lurzaindiak ekainaren 23an hasi zuten Arbonako lursailaren okupazioa. Traktoreen martxa bezalako hainbat ekintza antolatu dituzte ordudanik lurren espekulazioa salatzeko. Hurrengo deia uztailaren 15erako egin dute.
3,2 milioi eurotan salgai diren hamabost hektarea lur eta etxaldeari dagokionez, ez dute oraingoz atzera egiteko asmorik plazaratu erosle eta saltzaile aberatsek. Hori horrela tonua gogortu dute ELB eta Lurzaindiak, presioa areagotzeko asmoz. Ondoko hitzordua biharko jarri dute, uztailaren 13ko.
Arbonako lur batzuen okupatzen hasi ziren ELB sindikatuko eta Lurzaindia elkarteko kideak ekainaren 23an. Espekulazioa dela eta, hamabost hektarea lur eta horiei loturiko etxea salgai dira 3,2 milioi eurotan. Atzo gauean egindako biltzarrean, okupazioarekin segitzeko hautua egin dute. ELBko laborari eta Lurzaindiako kide den Dominique Amestoyi egin dio ARGIAk elkarrizketa.
Espekulazioa dela eta, hamabost hektarea lur eta horiei loturiko etxea salgai dira hiru milioi eurotan Arbonan. Prentsaurrekoan zehaztu dutenez, jabea eta eroslea ez dira laborariak.
Mixel Berhokoirigoin (Gamarte, 1952-2021) laborari baxenafartar eta ELB sindikatuko sortzaileetakoa zendu da minbiziaren ondorioz. Baserritar txikien alde konprometitua eta militantzian zaildua, Euskal Herriko Laborantza Ganbera martxan jarri zuen taldean protagonismo berezia izan zuen, Frantziako Estatuaren jazarpen judiziala gaindituz, eta Euskal Herrian lurraren defentsan ari direnentzat erreferentzia nagusietakoa izan da. Herrigintzan engaiatuta bizi zen eta “bakearen artisau” lanetan ikusi dugu azken urteetan.
Prefetarekin negoziaketak gogorrak izan direla aitortu digu Panpi Sainte Marie ELB sindikatuko bozeramaileak. Baina protokoloa onartu eta izenpetu dute, Kriaxera ahatearen berezitasuna kontutan hartu dute, baita Rouen arrazarena ere. Bidaxuneko Lataillade familiaren etxaldea, esperimentazio gune gisa ariko da, ahate hauen birusari erresistentzia eta antigorputzak aztertuko dituzte, eta ahateak ez dituzte hilko. Panpi Sainte Marie Arantxa Idiederren gomita zen Goizberri saioan:
Bidaxuneko bi etxaldetan eta Amorotzeko batean agertu da H5N8 birusa, baita Zuberoarekin mugan den Lixoze herriko bi etxaldetan. Nahiz eta prefekturak oraindik baieztatu ez, baliteke Bardozen ere zabaldu izana birusa. Frantziako administrazioaren erabakiei segi, birusa agerturiko gunetik bost kilometroetara dauden hegazti guztiak hiltzera behartuak dira laborariak. Logika horren kontra da ELB sindikatua eta 2017an bezala, desobeditzeko determinazioa dutela argi utzi dute sindikatuko laborariek. Hau guztia hobeki ulertzeko bost hitz-gako jarraian: "Hegazti gripea"; "Hiltze prebentiboak"; "Kriaxera"; "Nekazaritza industriala" eta "Herri-harresia".
Hiru puskatan zegoen salgai Bidarraiko Tonpentxenea etxaldea, 30 hektareako lursaila orotara. "Kostaldeko erosle" batek begiz jota zuen, baina Safer erakundeak erosi du, espekulazioaren mehatxua uxatu eta laborantzarako balia dadin bermatzeko, ELB sindikatuaren eta Lurzaindia ekimenaren borroka medio.
Hegazti gripea zela kausa administrazioak kabalak hil nahi zizkien hazle ttipien aldeko mobilizazioak duela hiru urte iragan ziren. Auziak iragan ziren 2018 eta 2019an, ekoizleak hobengabe utziz eta ELB sindikatua zigortuz. Azken epaiaren ondotik, prokuradoreak dei egin zuen, eta auzia ez da bukatua.
Prentsaurrekoa eskaini dute EHNE eta ELB sindikatuek, Lurramatik, laborantza iraunkorraren aldeko neurri politikoak eskatzeko. Antolatzaileek jakin dutenez, Frantziako Laborantza ministroa Lurramara etorriko da larunbatean. Ministroarekin bilduko dira ELB eta Euskal Herriko Laborantza Ganbera, aldarri horiek helarazteko asmoz.
Paueko Laborantza Ganberako hauteskundeetan, laborarien %54ko parte hartzearekin, FDSEAk departamenduko bozen %54 kausitu du. Ipar Euskal Herriko datuak ez dira ofizialki jakinarazi, baina ELB sindikatuak dionaz %54,9ko emaitza lortu du.
Pirinio Atlantiarretako departamenduko Laborantza Ganberako bozketa garaia dela eta, Ipar Euskal Herriarentzako egitura publiko propio baten eskaera plazaratzen ari da ELB sindikatua. Eskaera baino gehiago, Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Arrapitz federazioarekin batera marrazturiko Laborantza eta Elikadurarako Egitura Publikoaren proposamena du esku artean. Aurkari duen FDSEA sindikatuak haatik, ez du erakunde berri horren beharra ikusten.
“Lakarrin du etxaldea Leurgorrik, errotik maite eta zaintzen duen lan tresna ttipia. Ttipia bezain gogorra, patarrean dituelako pentzeak. Lanbidetik ezin bereiziak ditu ELB sindikatuan eta Lurzaindia gisako ekimen kolektiboetan pasatako denborak. Militante nekaezina izan arren, gaur egungoa zaila zaiola aitortzen du: etxalde ttipien alde urte luzeetan eraman borrokek ez dutelako emaitzik eta egoera ekonomikoa geroz eta beltzagoa dutelako”.
80 bat laborari bildu dira ostegunean Baionako suprefetura aitzinean, ardi eta guzti, larre eta alhapideen diru laguntzak atxikiak izan zaizkien galdetzeko. Orain arte hunkitzen zituzten diru laguntzak ehuneko zazpiz apaldu nahi dizkiete eta horrek 500 eta 1.000 euro artean kenduko dizkiela laborariei salatzen du ELB sindikatuak.
Bi orduz galdekatu dute Panpi Sainte-Marie ELBko idazkari nagusia Mauleko jendarmerian, Barkoxeko Uhartia etxaldean hazten dituzten ahateak administrazioaren aginduz hiltzea eragozteko mobilizazioagatik. Sainte-Mariek uko egin dio galdeketa luzean egindako 50 galderetako bakoitzari erantzutea, baina bere kabuz egindako deklarazioan adierazi die hegaztien eritasuna baino arriskutsuagoak direla administrazioaren neurriak.
ELBko idazkari nagusia jendarmeen aurrean deklaratzera deitu dute iaz ahateen hiltzearen kontra egindako mobilizazioarengatik.
ELBko laborariek ekintza berezia egin zuten astelehenean Miarritzeko (La Negresse) autobideko ordainlekuetan. Langak altxa eta autoak ordaindu gabe pasatzen utzi zituzten, 2015eko diru laguntzak jaso ez izanagatik protestan.
Duela bi hamarkada elikadura burujabetzaren aldeko apustua egin zuen Via Campesinak,  munduko mugimendu sozial handienak. Euskal Herrian EHNE-Bizkaia eta ELB nekazari sindikatuek Etxalde mugimendua sortu dute. Multinazionalek, enpresa handiek eta gobernuek karta markatuekin dihardutela eta jokoz kanpo uzten dituela ikusita gero eta eragile gehiago ari da diskurtso eta praktika berri horien alde jotzen. Euskal Herriko ordezkaritza bat Brasilen izan da berriki, bide horretan emandako zenbait pauso ezagutzen.