ARGIA BABESTEKO
11
ARRAZOI

1. KAZETARITZA INDEPENDENTEA
Langileona delako hedabide hau, ez inolako banku, multinazional edo alderdirena.
2. EUSKARATIK ETA EUSKARAZ
Gure hizkuntzak funtsezko dituelako euskara hutsean funtzionatzen duten proiektuak.
3. HEDABIDE DIGITALA ETA PAPEREKOA
Egunero sarean aktualitatea jorratu eta aldizkarian hats luzeko kazetaritza lantzen dugulako.
4. EZ GARA NEUTRALAK
ARGIAn jendartea eraldatzeko tresna izan nahi dugulako kazetaritza kritikoaren bidez.
5. PODCASTAK ETA PANTAILAK EUSKARAZ
Ehunka dokumental, film-labur, hitzaldi eta abar eskaintzen ditugulako libre eta doan.
6. ELKARLANAK BULTZATUZ
Eragile ugarirekin proiektuak ditugulako: Inor Ez Da Ilegala, Bizi Baratzea, Lurra Herriari Deika, Euskarazko Plazen Sarea...
7. GOOGLE GABE
Gure irakurleen pribatutasuna babesten dugulako teknologia burujabetzan sakonduta.
8. BANAKETA EKOLOGIKOA
Bizikleta bidezko banaketa sustatzen dugulako, plastikorik gabeko zorrotan.
9. 100 URTETIK GORA
Ibilbide luzeko eta etorkizun luzeagoko proiektua delako.
10. MILAKA PERTSONAKO KOMUNITATEA
ARGIA Jendea delako proiektuaren independentziaren bermea.
11. ELKARTASUNEAN OINARRITUTAKO HARPIDETZA
Norberak erabakitzen duelako zenbat ordaindu, inor ARGIArik gabe gera ez dadin.