Denboraren makina
Maien lur beheretan (egungo Mexikon) ikerlariek 50etik gora multzo arkitektoniko berezi aurkitu berri dituzte.  Zirkuluetan edo laukizuzenetan antolatutako tontortxoak dira, tartean pasabideak dituztenak. Adituek ondorioztatu dute oinarri horien gainean saltokiak zeudela eta pasabideak erosleek erabiltzen zituztela saltoki batetik bestera joateko. Alegia, merkataritza-guneak zirela. Maien merkataritza uste baino konplexuagoa zela adieraziko luke horrek.
Eta hala, berriro ere,... [+]
AEB, XVIII. mendearen hasiera. Esklabo patruilak antolatzen hasi ziren, esklabo beltzak zelatatu eta kontrolatzeko. Gizonezko zuriek osatzen zituzten talde horiek eta esklabotza oinarri zuen ekoizpen eredu ekonomikoari eustea zuten azken jomuga. Esklaboak antola zitezen saihesten zuten izuaren, torturen, bortxaketen eta jipoien bidez. Eta patruilen jarduna ez zen esklaboetara mugatzen; ihes egindakoak ehizatzeaz gain, askatasuna lortutako beltzak ere jazartzen zituzten.
Hegoaldeko... [+]
Orain arte Qashqash errege afrikarraren berri kontakizun hagiografikoen eta ahozko tradizioaren bidez jaso denez, adituak ez zekiten benetan existitu zen ala kondaira hutsa zen. Bada, arkeologoek Sudan iparraldeko Dongola aztarnategian arabierazko dokumentu bat aurkitu eta aztertu berri dute: testuan Qashqash erregeak Khidr izeneko mendekoari agintzen dio abelburuak ohialengatik trukatzeko.
Garai hartako merkataritzari buruzko informazioa emateaz gain, dokumentuak, nagusiki, Qashqash... [+]
Sulawesi uhartea (egungo Indonesia), duela 67.800 urte. Gizaki batek, ahoa pigmentu gorriz beteta, eskua Liang Metanduno kobazuloko horman jarri eta putz egin zuen, eta, hala, orain arte ezagutzen den margolanik zaharrena sortu zuen.
Arkeologoek aurkikuntza hau egin baino lehen, Cáceresko (Espainia) Maltravieso kobazuloan aurkitutako eskua zen ustezko margolanik zaharrena. Esku horrek 66.700 urte zituela esan zuten azterketek, baina hainbat adituk zalantzan jarri dute datazio horren... [+]
Paleolitoko ehiztari-biltzaileek nagusiki haragia, zenbaitetan arraina, eta ahal zutenean bildutako fruituren bat jaten zutela uste izan dugu luzaroan. Zeramikazko ontziak aurkitzean, ondo garbitzeko ohitura zeukaten arkeologoek.
Baina azken urteotan, arrasto organikoak garbitu ordez, zehatz aztertzeari ekin diote, eta horrek asko aldatu du historiaurreko sukaldaritzaz ganeukan irudia. Yorkeko unibertsitateko ikerlariek, Lara González arkeologoa buru dutela, 81 ontziren arrastoak... [+]
Estoril (Portugal), 1956ko martxoaren 29a. Alfonso Borboikoa, gerora Espainiko errege izango zen Juan Carlosen anaia txikia, tiro batek jota hil zen, 14 urte zituela, anaia nagusiaren aurrean.
Gertatutakoaren berri ematen lehena Espainiako gobernu frankista izan zen, komunikatu labur baten bidez: “Alfonso infantea anaiarekin batera errebolberra garbitzen ari zela, armak tiro egin zuen, kopetan jo zion, eta minutu gutxitan hil zen. Istripua 20:30ean gertatu zen, infantea Ostegun Santuko... [+]
Santa Marta (Kolonbia), 1830eko abenduaren 17a. Simon Bolivar  hil zen tuberkulosiak jota, 47 urte zituela. 2004an, Quiton (Ekuador) emandako hitzaldi batean, Venezuelako orduko presidente Hugo Chavezek, zera esan zuen Askatzailearen heriotzari buruz: “Bolivar aberatsa zen jaiotzez (…) eta, azkenean Santa Martan hil zen, eta gorpua janztean beste norbaiten alkandora jarri behar izan zioten, geratzen zitzaion alkandora itxuroso bakarra urratuta baitzegoen (…) Urratutako... [+]
Erdi Aroan legenarra, tuberkulosia edo beste gaixotasun kutsakorren bat zuena baztertzen zuten hil ondoren ere. Eliza barruan edo handik gertu ehorzteko eta, beraz, Jainkoarengandik gertuago egoteko aukerarik ez zuten izaten.
Baina berriki Frontiers in Environmental Archaeology aldizkarian argitaratu dutenez, nazioarteko ikerlari talde batek Danimarkako Erdi Aroko bost hilerritako 939 eskeleto aztertu dituzte, eta ikusi dute legendun batzuk behintzat toki pribilegiatuetan ehortzi... [+]
Berlin, 1939. Mohamed Helmy mediku egiptoarra atxilotu zuten, Anna Boros judua ezkutatzeagatik eta haren familia arauen kontra artatzen jarraitzeagatik. Helmy bi urte lehenago bota zuten Robert Koch Institutuan zeukan lanpostutik, arioa ez zelako. 1940an askatu zuten, eta juduak laguntzen jarraitu zuen ahal zuen neurrian.
Yad Vashem Israelgo Holokaustoaren  Oroimen Zentroak juduak ez ziren 28.000 pertsona baino gehiago omendu ditu juduak nazien sarraskitik ihes egiten laguntzeagatik... [+]
Puerto Rico, 1895. Antonio Vélez Alvarado kazetari eta politikariak herrialdeko bandera diseinatu zuen, Karibeko uhartea oraindik espainiarren esku zegoela. Vélez Alvarado Puerto Ricoko Batzorde Iraultzaileko kidea zen, Kubako Alderdi Iraultzailearen barruan sortutako erakundea. José Martík New Yorken sortutako alderdiak Espainiak Amerikan zeuzkan azken bi kolonien independentzia zeukan helburu. Horregatik, bi herrialdeen batasuna adierazteko, puertorricar kazetariak... [+]
Caracako aztarnategian (Guadalajara, Espainia) erromatar garaiko esfinge baten zati bat topatu dute berriki. Esfingeek jatorria ekialdean izan arren, erromatar Inperio osora zabalduko ziren gero. Eta Carakakoa bertako artista baten lana dela uste dute adituek, inguruko materialez egina baita.
Carakako aztarnategia egoera larrian dago baliabide faltagatik, eta indusketa nahiz kontserbazio lanekin aurrera egiteko lurrak desjabetzea ezinbestekoa da. Horregatik esfingearen aurkikuntza... [+]
Prusia, 1777ko irailaren 13a, Frederiko II.a Handiak dekretu bat jarri zuen indarrean kafearen kotsumoa murriztu eta garagardoarena sustatzeko asmoz. Dekretuak zera esaten omen zuen, gutxi gorabehera: “Herritar guztiek kafea kontsumitzen dute. Ahal bada, hori saihestu behar da. Herriak garagardoa edan behar du. Erregea garagardoarekin hazi zuten, bere arbasoak eta ofizialak bezala. Garagardoz elikatutako soldaduek gudu asko borrokatu eta irabazi dituzte; eta erregeak ez du uste soldadu... [+]
VI. mendeko Justinianoren izurria historiako lehen pandemia dokumentatua izan zen, eta, berriki, Jaresh hiriko (egungo Jordania) hipodromoaren azpian aurkitutako hobi komunak baieztatu du Yersinia Pestis bakterioak eragin zuela, besteak beste, ondoren Izurri Beltza eragin zuen bezala.
Journal of Archaelogical Science aldizkarian argitaratutako ikerlanak, DNAren azterketen emaitzak emateaz gain, testuinguruaren garrantzia ere azpimarratzen du: hipodromoa, aisialdirako egitura bat, beraz,... [+]
Karahantepe (egungo Turkia), duela 12.000 urte. Gizakiek, harrizko zutabe baten goiko aldean, T moduko bat zizelkatu zuten, harriak giza aupegiaren tankera har zezan. Hala, giza aurpegiaren irudikapenik zaharrena da Taş Tepeler proiektuko arkeologoek aurkitu berri dutena. Aurretik, giza irudiak oso eskematikoak eta ia abstraktuak ziren, ezaugarri inbididualik eta aurpegirik gabeak. Beste animalia espezie batzuk, aldiz, naturalismo eta xehetasun handiz irudikatzen zituzten.
Ceren Kabukcu... [+]
Cahokia hiri indigenaren aztarnak egungo Illinoisen (AEB) daude. Duela 900 urte inguru bertako biztanleek bost tonako altzifre enbor bat garraiatu zuten, gutxienez 180 km-ko bidea eginez. Zutoin zeremonialaren aurkikuntzak erantzun zehatzik gabeko galdera eragin ditu: nolako zeremoniak egiten zituzten? Zer teknika erabili zuten zutoina garraiatzeko?
Baina, hemendik aurrera egingo diren azterketen emaitzak jakin gabe ere, ondorio garbi bat atera dute adituek: cahokiarrek garraio sare... [+]
Irun, 1793ko ekainaren 29a. Joakin Egia Narrosko markesak eskutitz bat bidali zuen Errenterian bildutako Gipuzkoako Batzar Nagusietara: “Jose Ignacio Sorondo, Oiartzungo Konpainiako kapitainak jakinarazi didanez, bere konpainiako soldaduek dagoeneko armak eskutan dituzte eta, gaur bi hilabeteko zerbitzua bete izanaren aitzakiaz aztoratuta zeudenez, ahalegin guztiak egin dituen arren, ez du lortu soldaduak lasaitzea eta errespetuari eustea. Nire izenean bihar arte geldirik egon daitezen... [+]
Erroma, 1498. Giovanni Nanni (1437-1502) fraile dominikoak, Annius Viterbokoa ezizenez ezagunagoak, Antiquitatum variarum izenburuko lan mardula argitaratu zuen, ordurarte ezezagunak ziren greziar eta erromatar egile klasikoen testuak jasota. Eta testu horiek ezezagunak ziren faltsuak zirelako, Nannik berak asmatu zituelako.
Errenazimendu betean, italiarrak ziren nagusi, baina kultura grekoerromatarra berpizteko ahalegin horretan, italiarrek ez zuten gustuko erromatarrak greziarrak baino... [+]
Düsseldorfeko (Alemania) Kunstpalast museoan Usainen botere sekretua izenburuko erakusketa ikusteko eta usaintzeko aukera dago martxoaren 8ra arte. 27 aretotan banatuta eta girotzeko artelanez lagunduta, 81 usainen bitartez Antzinarotik gaur arteko bidaia proposatu dute.
Antzinaroko erlijioek mirra eta bentzoina usaina dute, Lehen Mundu Gerrak bolborarena eta Gerra Hotzak koartelen eta Trabant motorraren usaina. Antolatzaileen ustez, usainak tresna bereziak dira historian murgiltzeko,... [+]
Houston (AEB), 1970eko apirilaren 14a. NASAren Espazio Zentroak Apollo 13-ko Jack Swigert astronautaren mezu ezaguna jaso zuen: “Houston, arazo bat daukagu”. Eztanda batek ontziaren oxigeno hornidura etetea eragin zuen, eta ilargi modulua erabili behar izan zuten salbatzeko. Baina, besteak beste, modulu nagusiaren karbono dioxido iragazkiak ilargi moduluan instalatu behar zituzten horretarako eta ez zen erraza; iragazkiak karratuak ziren, eta ilargi moduluan horretarako prestatutako... [+]
NO-DOa (Noticiarios y Documentales)  Frankismo garaian, zehazki, 1942 amaieratik 1976ra Espainiako zinema aretoetan derrigorrez proiektatzen zen albistegia izan zen.  Eta hemendik aurrera edozeinek albistegi horiek berriro ikusteko aukera izango du Espainiako Kultura Ministerioaren ekimenez; lehen bi urtetako NO-DOak dagoeneko Platfo plataforman daude  guztien eskura.
Ikerlariei materiala eskuratzea errazteaz gain, edozeinek kontsulta ditzake 10 minutu inguruko bideoak,... [+]
Obekuri (Araba), duela 14.000 urte. Goi Pleistozenoaren amaieran, Martinarriko asentamenduan bizi zen komunitateko kideak, aurrez ehotzeko erabilitako lauza bat hartu, eta motrailu gisa berrerabiltzen hasi ziren. Horrenbestez, Europan aurkitutako motrailurik zaharrena da Martinarrikoa.
Objektua Trebiñuko aztarnategian aurkitu ondoren, bestek beste EHUko Alfonso Aldayk eta Adriana Sotok osatutako taldeak ikerketa proiektu bat diseinatu zuen tresnaren funtzioa ulertze aldera. Eta... [+]
Vatikanoak Kanada eta Quebeceko jatorrizko herriei kendutako 62 objektu itzuli berri ditu; berez, Frantzisko aita santuak hartu zuen espoliatutakoa itzultzeko erabakia, baina ez zuen hil aurretik gauzatzea lortu. Inuiten, metis herrien eta Lehen Nazioen pieza horiek duela mende bat, 1925ean, iritsi ziren Vatikanora.
Ofizialki “doantzak” zirela esan zuten orduan, baina misiolari katolikoek baimenik gabe espoliatu zituztela salatu izan dute beti jatorrizko jabeek. Herri indigenek... [+]
Kanbodia, 1863. Herrialdeak Frantziako protektoratu izatea onartu zuen, botere hutsune nabarmenaren, egoera geopolitiko zaurgarriaren eta Frantziako Gobernuaren beraren presiopean. Hala, Frantziako inperio kolonialaren parte izango zen handik aurrera.
Kanbodia eta herrialde mugakideen arteko gatazkak ez ziren berriak. IX. mendetik XV. mendera arte jemerren inperioa izan zen nagusi inguru hartan. Baina, handik aurrera, jemerren gainbeherarekin batera, Kanbodiaren egoera ahulduz joan zen eta... [+]
1345. urte inguruan sumendi batek eztanda egin eta tenperatura jaitsiera nabarmena, uzta txarrak eta gosea eragin zituen Europan hurrengo urteetan. Krisia arintzeko, garia Itsaso Beltzaren inguruko eremuetatik inportatzen hasi ziren eta, hala, Yersinia pestis bakterioari Europa ahulduan sartzeko ateak ireki zitzaizkion.
Kontinenteko populazioaren erdia hil zuen izurriak 1348 eta 1349 urteetan. Izurri Beltzaren jatorriari buruzko hipotesi berria Communications Earth & Environment... [+]
Sobietar Batasuna, 1920ko hamarkada. Nikolai Vereshchagin errusiar zoologoa Kaspiar itsasoko Azerbaijaneko kostaleko fauna aztertzen hasi zen, eta gero Armenia eta Georgiako mendietan jarraitu zuen. Kaukaso inguruan desagertutako animalia espezieen erregistro ahalik eta zehatzena egitea zuen helburu. Labar pinturetan irudikatutako uroak, gazelak... ikertu zituen eta, besteak beste, mamuten eta tigreen fosilak eta hezur zatiak aurkitu zituen.
Kaukasoko ugaztunen 11.000 urteko bilakaera bildu... [+]
Nazioarteko ikerlari talde batek kanidoen 643 garezur aztertu berri ditu; zaharrenak 50.000 urte dauzka eta gaur egungo aleak ere aztertu dituzte, alderatu ahal izateko. Science aldizkarian argitaratutako ondorioen arabera, duela 10.000 urte, gizakiek otsoak etxekotu eta berehala, askotariko txakur-arrazak zeuden, orain arte uste baino gehiago.
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Maria Saña arkeozoologoaren hitzetan, "askotariko inguru ekologikoak topatu zituztelako... [+]
Panamako istmoa, 1513ko irailaren 25a. Vasco Nuñez de Balboa konkistatzaileak Ozeano Barea lehenengoz ikusi zuen, Urrucallala mendilerroko tontorretako batera igota. Espedizioko gainerako kideei atzean geratzeko agindu zien, eta soilik bere lagun leialenarekin partekatu zuen ohorea: Leoncico txakurra, mastin eta arbi-txakur nahasketa ikusgarria.
Leoncico ez zen espedizio hartako txakur bakarra. Eta bezperan, irailaren 24an, txakur haiek hainbat pertsona sarraskitu zituzten Torecha... [+]
Dresden, 1434. Federiko II.a Saxoniako printze hautesleak hiriari pribilegio bat eman zion neguaren atarian azoka berezia antola zezan eta, hala, Eguberriko lehen azoka ofiziala abiatu zen. Pribilegioak ofizialtasuna eman zion Striezelmarkt-i (striezel-ak Dresdeneko pasteltxo tipikoei esaten zitzaien, eta hortik datorkio izena merkatuari), baina halako azokak aspaldi egiten ziren, horien berri XII. mendetik aurrera jasota baitago dokumentuetan. Eta ez soilik Dresdenen; Behe Erdi Aroan... [+]
Nazcako lerroak (Peru) bilatzeko adimen artifiziala erabili berri du Yamagatako unibertsitatea (Japonia) buru duen ikerlari talde batek, eta emaitza ikusgarriak lortu dituzte: duela 2.000 urte baino gehiago lurrean marraztutako beste 300dik gora lerro edo irudi topatu dituzte, orain arte ezagutzen zirenak ia bikoiztuz.
Gainera, oraindik baieztatzeke dauden beste 1.000 hautagai ere antzeman ditu AAk. Kopurua handitzeaz gain, lerroen interpretazioan ere lagun dezake ikerlanak, apaingarri... [+]
Berlin, 1921eko martxoaren 15a. Soghomon Tehlirian izeneko gazte armeniarrak Talat Pasha Otomandar Inperioko barne ministro ohia hil zuen. Tehlirianen herrixkan sarraskia egin berri zuten otomandarrek, eta armeniarrak erantzuletzat jotzen zuen Pasha. Beraz, mendekuak bultzatuta egin zuen hilketa. Hainbat iturriren arabera, 1915 eta 1923 artean, otomandarrek milioi eta erdi armeniar inguru hil zituzten.
Handik ia 900 kilometrora Raphael Lemkin (1900-1959) poloniar gaztea hizkuntzalaritza... [+]
Kataluniako eta Danimarkako ikerlari talde batek, Itiner-e proiektuaren bidez, erromatar galtzaden mapa digital berri bat osatu du. Scientific Data aldizkarian argitaratutako emaitzen arabera, inperioko errepide sareak guztira ia 300.000 kilometro zituen; orain arte uste zen sareak 180.000 km hartzen zituela.
Inperioaren bizkarrezurraren dimentsioak hain modu nabarmenean aldatzeak eragina du beste hainbat arloren azterketan. Galtzada sareak funtsezkoak dira estrategia militarrak edota... [+]
San Francisco (AEB), 1867. Hiriko udalak ordenantza bat jarri zuen indarrean, ezaugarri fisiko jakin batzuk zituzten pertsonak espazio publikoetan debekatzeko. Zehazki, “objektu desatsegina eta nazkagarria bihurtzerainoko gaixotasunak, mutilazioak edo edozein modutako deformazioak dituen oro” zigortzen zuen arau berriak. Gerra Zibila (1861-1865) bi urte lehenago amaitu zenez, agintariek bazuten ordenantza nori aplikatu.
Hurrengo urte eta hamarkadatan beste hainbat hiritan antzeko... [+]
Napoleonen armadarentzat Errusiako kanpaina gogorra izan zen. 1812an Moskura abiatu ziren 600.000 gizonetatik erdia besterik ez ziren itzuli etxera, eta gehienak hotzak eta goseak jota hil ziren. Pasteur Institutuak beste aldagai bat gehitu berri dio ekuazioari: bakterioak. Vilnako (Lituania) nekropoli batean 3.000 frantziar soldadu daude ehortzita, eta horietako hamahiruren hortzetan bakterioen DNA aurkitu dute.
Aztertutako arrastoen herenean aurkitu dituzte patogenoak, baina horrek ez du... [+]
Kent (Ingalaterra), 1843. Soilik irudi fotografikoz ilustratutako lehen liburua argitaratu zen. Photographs of British Algae: Cyanotype Impressions (Britainiar algen argazkiak: zianotipo inpresioak) izenburua zeukan eta Anna Atkins (1799-1871) botanikari eta argazkilaria zen egilea. Horrenbestez, Atkins lehen emakume argazkilaritzat jotzen da, eta bere lana, lehen argazki-liburutzat.
Aitarengandik hartu zuen Atkinsek bokazioa eta esperimentatzeko eta berritzeko grina. John George Children... [+]
Duela gutxi, atal honetan bertan esan genuen erromatar hilarri bat aurkitu zutela New Orleanseko (AEB) lorategi batean. Bada, oraingoan II. mendeko erromatar kasko bat agertu da AEBetan. Baina kasu honetan, objektua zuzenean online enkante batean azaldu da salgai. Kaskoa Serbian aurkitu zuten eta desagertuta egon da.
Enkantera iristeko bidea susmagarritzat jo duten arren, oraindik ez dute deliturik frogatzea lortu. Belgradoko Museo Nazionaleko kontserbatzaile Vesna Djordjeviceen ustez, honek... [+]
Gante (Flandria), 1432. Jan Van Eyck margolariak Hubert anaiak hasitako Bildots mistikoaren adorazioa erretaula bukatu zuen eta 20 oholez osatutako obra hiriko San Bavon katedralean ipini zuten. Obrari Ganteko poliptikoa edo aldarea ere esaten zaio, baina, ia 600 urte eta gero, beste titulu bat ere badauka: historiako artelanik lapurtuena omen da, gutxienez sei lapurreta jasan baititu.
Hala ere, obra honen aurkako lehen delitua ez zen lapurreta izan. XVI. mendeko errebolta kalbinistetan,... [+]
Raoul Schrott filologo austriarrak 17 kultura eta zibilizazioren zeruko atlasa bildu berri du Atlas der Sternenhimmel und Schöpfungs mythen der Menschheit (Zeru izartuaren atlasa gizakien sorreraren mitoak) lan mardulean. Maiek, inkek, boskimanoek, inuitek... beren kosmobisioa zuten.
Hartz Handia ninfa bat zen batzuentzat, eta elur-orein bat beste batzuentzat. Egilearen asmoa ez zen izarrak ulertzea, haiek gordetzen dituzten "gizakien istorio txikiak, mitoak eta ipuinak jasotzea... [+]
Mossoró (Brasil), 1875eko abuztuaren 30a. 300 emakume inguruk, harriak, labanak, lapikoak eta etxeko beste hainbat objektu eskutan, hiriko kaleak hartu zituzten, errekrutatze militarraren kontra. Urte berean, dekretu inperial bat onartu zuten gudarosterako nahiz itsas armadarako errekrutatzea arautzeko; beste modu batera esanda, gobernuak derrigorrezko soldadutza jarri zuen indarrean. Horregatik emakume matxinatuek Santa Luzia elizara jo zuten, hantxe baitzeuden errekrutatze zerrendak,... [+]
Urte honen hasieran, Tulane Daniella Santoro antropologoak II. mendeko erromatar hilarri bat topatu zuen bere New Orleanseko (AEB) etxeko lorategian.
Aurkikuntza adituen esku utzi eta jakin zuten hilarria Civitavecchiako (Italia) museotik desagertu zela Bigarren Mundu Gerran. Pieza jatorrira itzuli dute, baina ez dute lortu jakitea nork eraman zuen AEBetara. Hipotesi nagusia da AEBetako armadako kide batek ostu zuela. Baina ez zen salbuespena izan, Italiaren “askapen”... [+]
Islandia, 1975eko urriaren 24a. Mugimendu feministak deituta, herrialdeko emakumeek greba egin zuten. %90eko jarraipena izan zuen ekimenak, eta herrialdea erabat geldiaraztea lortu zuten.
Duela 50 urte, lan egiteko adinean zeuden emakume islandiarren erdiak zeukaten ordainpeko enplegu bat, gehienak sektore jakinetako beheko mailetan. Gainera, lan berdinagatik gizonezkoek jasotzen zuten soldataren %60 baino gutxiago kobratzen zuten batez beste.
NBEk 1975 Nazioarteko Emakumeen Urtea... [+]
Nafudeko basamortuan (Saudi Arabia) duela 12.800-11.400 urteko176 grabatu topatu dituzte, gehienak tamaina errealeko ganbeluenak. Grabatu horiek gainera ez daude, ohi bezala, leizeetan edo leku ezkutuetan, agerian baizik.
Green Arabia Projecteko adituen ustez, arte-adierazpen hutsaz harago, grabatuak bide-seinale moduan erabili zituzten, eta, zehazki, ura non topatu zitekeen esaten zioten bidaiariari. Eta Ceri Shipton arkeologoaren hitzetan, biziraupenerako tresna izateaz gain, grabatu... [+]
Yucatan penintsula, X. mende hasiera. Maien zibilizazioaren gainbehera hasi zen, ziurrenik klima-aldaketak bultzatuta, eta, hala, zibilizazio haren urrezko aroa, Aro Klasikoa, amaitu zen. Aurreko hiru mendetan maien populazioak gailurra jo zuela uste izan dute adituek: 10-11 milioi biztanle. Baina, berriki, ikerlan batek kopurua askoz handiagoa zela ondorioztatu du: gutxienez 16 milioi.
Azken urteetan LiDAR teknologiak –laser bidez objektuak antzemateko eta neurtzeko sistemak–... [+]
Eskoziako Highlandseko Eilean Donan gazteluan, XIII. mendeko orrazi bat aurkitu dute, ilea zehaztasunez banatu eta orrazkera elaboratuak egiteko erabiltzen zuten gravoir bat.
Baina aurkikuntzaren garrantzia ez datza piezaren funtzioan, dekorazioan baizik: kirtenean emakume bat dauka, buruan txanoa eta eskuan liburu bat dituela. Figura garai hartako europar gorte nagusietako modan jantzita dago, bereziki Frantziako gorteak markatzen zuen modan. Baina objektua Eskozian fabrikatu zela ikusi... [+]
Madril, 1925eko urriaren 13a. José Antonio Primo de Rivera diktadoreak “propaganda antipatriotiko eta antisozialari” buruzko errege dekretua sinatu zuen. 2. ordenan, dekretuak zera zioen: “Lehen hezkuntzako ikuskariek (...) eskoletako testuliburuak aztertuko dituzte, eta espainolez idatzita ez badaude (...), berehala haurren eskuetatik erretiratuko dira, eta irakasleari espedientea zabaldu, enplegua eten eta soldata erdia kenduko zaio”. Euskarazko testuliburuak... [+]
Luzaroan momifikzioa antzinako Egiptorekin lotu izan da eta zibilizazio hura jotzen zen momien jatorritzat. Azken urteetako aurkikuntza eta ikerketek aldiz, momifikazioaren historia astindu dute. 2022an duela 8.000 urteko momia bat aurkitu zuten Portugalen, eta, berriki, 12.000 urteko giza arrasto momifikatuak topatu dituzte Txinan.
Berez, giza arrasto horiek aspaldi topatu zituzten Asiako hego-ekialdean. Baina, Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian argitaratutako... [+]
Hungaria, 1038. Eztebe I.a erregea, erresumaren fundatzailea hil zen. Handik mende erdi eskasera, 1083an abiatu zen haren kanonizazio prozesua, eta, hala, historiako familia santuenaren historia ere abiatu zen; guztira, Hungariako errege-familiako hamar kide izendatu zituzten santu edo beato, eta horietatik soilik bi ziren kleroko kideak. Modu horretan, luzaroan indarrean egon zen santu izateko irizpide bat aldatu zuten: kleroko kidea izatea. Handik aurrera, botere politiko eta ekonomikoak... [+]
Gaza hiria, K.a. 332. Alexandro III.a Mazedoniakoa (K.a. 356-323) eta bere armada hiriko harresietara iritsi ziren. Bi urte ziren Alexandro Handiak bere konkistak Asia aldera bideratu zituela, eta hilabete gutxi batzuk Tiron pertsiarren kontra garaipen handia lortu zuela. Egiptorako bidean, Sinaiko basamortuan barneratu baino lehen, Gaza zen gainditu beharreko azken oztopoa.
Ez zen oztopo erraza, ordea. Mazedoniako erregeak hirian sartzeko beharko zen guztia prestatzeko agindu zuen, baina,... [+]
Zaragozako unibertsitateko ikerlari talde batek Castellets (Mequinensa, Zaragoza) aztarnategian ehortzitako 25 indibiduoren DNA aztertu dute, eta emaitzak Communications Biology aldizkarian argitaratu dituzte.
Brontze Aro amaierako komunitate horren familia egiturei buruzko informazioa eman du ikerlanak, eta praktika endogamikoak ere bazituztela agerian utzi du. Marina Bretos ikerlanaren buruaren hitzetan, “lan honen helburua etorkizuneko ikerlanetarako konparaketa oinarri izatea ere... [+]
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia izaten hasi zen herrixkan, nagusiki emakumeen artean. 18 urte geroago, 1929ko uztailaren 19an, polizia Fazekasen bila joan zenean, emaginak bere buruaz beste egin zuen artsenikoa hartuta.
Emagina ezin zuten epaitu, baina... [+]
Vichamako (Peru) aztarnategian, arkeologoek 3.800 urte inguruko estatuatxo berezi bat aurkitu berri dute. Caral zibilizazioaren azken arokoa da, eta bi apo irudikatzen ditu.
Aztarnategi bereko hainbat hormairuditan gosetea, lehortea eta, finean, ingurumen krisiari lotutako irudiak ere margotu zituzten.
Andetar kulturetan apoa euriaren, uraren eta bizitzaren eraberritzarean sinbolo izanik, arkeologoek uste dute aurkitu berri duten apo pareak duela 4.000 urte eskas inguru haietan... [+]
Egunotan etxetik atera gabe bidaia birtualak egiteko eskaintzak ugaltzen ari dira, eta horietako bat Australiatik iritsi da.
Thomas Beddoes zientzialaria sinetsita zegoen gas terapia iraultzaileak osasungintza aldatuko zuela, baina bere ekarpen bakanetakoa izan zen barrearen gasa. Beharbada, hobe zukeen, gasetan tematu ordez, barrea sakonago ikertu izan balu.
Lehenengo Mundu Gerran Espainia neutral izan zen eta horrek prentsari askatasun handiagoa eman zion birusaz hitz egiteko, gatazkan lerratuta zeuden herrialdeetan baino. Hala izan zuten nazioartean birus zitala Europa osoan eragiten ari zen hondamendiaren berri.
1918ko gripe espainiarraren bigarren uholdeak gogor kolpatu zuen hiria eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskuliburua inprimatu zuen, herritarrek hartu beharreko oinarrizko hogei garbitasun neurrirekin. Horietako batzuk oso ezagunak zaizkigu asteotan.
Atenas, K.a. 621 edo 622. Hiriko arkonte eponimo kargua zeukan Drakonek ordurarte ahoz aho zabaltzen ziren legeak kode batean idatzita jaso zituen lehenengoz.
Bartzelona, 1931. Matxinadek, anarkisten bonbek eta poliziaren erantzunek gaiztotutako giroan, Karolinen matxinada piztu zen Raval auzoan.