Type: Gallery

ESKLUSIBA: Abel Barriola gustuko ez duen euskal herritar bakarrarekin elkarrizketa

Herriko sarreran goiko murala margotzea erabaki du aho batez Leitzako udalbaltzak. Libertate Nafarra abstenitu zen konkistari buruzko aipamenik ez dagoela argudiatuta.

Miraria egin du Beranduegik: Abel Barriola jasaten ez duen gizasemea aurkitu. Kain Aldartelatz du izena, jubilatuta dago, eta aho-bilorik gabe eman digu Leitzako pilotari erretiratu berriaz duen iritzia: “Hara, nazkatuta nago hainbeste umiltasun eta...

Jarrai-Segi

Betiseko neonaziaren bideoa zabaldu duten pertsonak ikertzen ari da Ertzaintza, “desgaitu mentalak seinalatzeagatik”

Erasotzaile unizelularra Bilbon taxi bat gelditu nahian

Bilboko Plaza Berrian zegoen pertsona bati eraso egin zion neonazi sevillarraren bideoa zabaldu duten pertsonak ikertuko ditu Ertzaintzak. “Gizarajoa, bere ezintasun mentalarekin nahikoa ez eta orain espektakulu hau”, esplikatu du Ertzaintzako iturri batek: “Guztiok...

Jarrai-Segi

“Turismoaren apologia” leporatuta EITBko kupula atxilotu dute

EITBko zuzendari Maite Iturbe atxilotzen lehena izan da.

Polizia-operazio garrantzitsua egin dute aste honetan Euskal Herrian: EITBko buruzagi gehienak eta informatiboetako arduradun nagusiak atxilotu dituzte, “turismoaren apologia” egitea leporatuta. Poliziaren arabera, atxilotuek hainbat ekintza goratu dituzte, azkenaldian herritarrak izutu dituztenak, hala nola,...

Jarrai-Segi

Frantziako hauteskundeetan eskuina garaile, eta bigarren, eta hirugarren

Le Pen, Fillon eta Macron, datozen lau urteetan izango duten aurpegiarekin.

Marine Le Pen super-eskuineko hautagaiak lortu du Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako bigarren itzulian lehiatzeko txartela, eta horri esker badakigu Hollanderen oinordekoa  Emmanuel Macron zentro komertzialeko hautagaia izanen dela. Kanpoan geratu da François Fillon besterik gabe...

Jarrai-Segi