Telefono deiak jasotzen hasi da Eneko Sagardoy, Handia filmean Migel Joakin Eleizegi “Altzoko Handia”-ren papera jokatzen duen aktorea, filma estreinatu denetik. “Chicago Bulls taldekoek deitu zidaten lehenbizi, pibot baten bila dabiltzala eta ea interesatuta...
Benetako fatxada bat
Eta zu… ilargiari begira
Kataluniakoa konponduta: EAJk bere burua eskaini du bitartekariarena egiteko
EAJk, Salburuan eguraldi ona egin duela aprobetxatuz, esan du bera prest dagoela dena konpontzeko, eta denek hartu dute arnasa. “Uf, EAJren bitartekaritza eskaintzarekin lasaitu ederra hartu dugu”, azaldu du karriketan protestan astebete daraman Jordi...
Zozoak beleari esandakoa irain arrazista ote den ikertuko du fiskaltzak
Bizkaiko Txorierri eskualdean gertatu da ustezko delitua. Naturaz gozatzen ari ziren dozenaka lekukok entzun dute zozoak beleari ozenki eta maltzurkeria apur batez esandako iraina, irakurleen sentiberatasuna ez mintzeko hemen errepikatuko ez duguna.
Badatoz errefortzuak
PPk badaki egoera berrietara moldatzen
Txartel honek hautsak harrotu ditu Bilbon
Otegiren imitatzaileen lehiaketa irabazi ondoren, Arkaitz Rodriguez izango da Sortuko idazkari nagusi berria
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile bihurtu ostean, Arkaitz Rodriguez proposatu dute Sortuko idazkari nagusi izateko. Ardura berria hartzeko gogoz agertu da Rodriguez Beranduegiri esklusiban egindako adierazpenetan: “Oso gogor entrenatu naiz Lider Handiaren antza izateko...
EAJren independentziarako plan ezkutua: Espainia apurka zatitu dadila, “Euzkadi bakarrik geratu arte”
“Kataluniak irekiko du bidea, eta haren ondotik banan-banan bereiziko dira autonomia erkidego guztiak, Euzkadi bakarrik geratu arte Espainian; horra independentzia, esfortzu handirik gabe”. Esaldi horrekin hasten da Euskadi askatzeko EAJren bide-orri hiper-sekretua, Beranduegiko ikerketa...