Category: Podcastak

Beranduegi 11: Lo vasco da asco 2 – Tosta Rica 1

  • Beranduegi_#11_azalekoa

Inork ez zigun esan Euskal Herrian espainol izatea zeinen nekeza den. Ba, entzun 90eko hamarkadan Kontxan izozki bat jatera ausartu ziren gazteen testigantza. Noski, jakina da beti izan garela intentso xamarrak herri honetan, Maia...

Jarrai-Segi

Beranduegi 10: Gernika koka kola

  • Beranduegi_#10_azalekoa

Beranduegiren hamargarren saioa baliatu dugu gure ereserki proposamena egiteko: hemendik aurrera, Eusko Gudariak kantatu ordez, Gernika koka kola abestuko dugu Euskaltzaindiak zerbait egiten duen bakoitzean. Baina egun horretatik geroz eta hurbilago egon arren, urrun...

Jarrai-Segi

Beranduegi 9: Argiñano, mon amour

  • Beranduegi#9_azalekoa

Beranduegiren bederatzigarren saio hau guztiz kulturala geratu zaigu: Argiñañoren pasarte biziki gozoak, Arzallusen historia klase musikatua, Markeztarren abizenaren zama, fikziozko telesailen gomendioak… Eta garrantzitsuena: Juan Karlos Izagirre kultur hiriburuko alkate ohiaren bisita, laburra bezain...

Jarrai-Segi

Beranduegi 8: Bertso glukosa maratoia

  • Beranduegi_#8_azalekoa

Korrikaren ausentziak utzitako euskal emozioen pilaketa kontrolatzera dator aurtengo EITB maratoia, kiloka azukre errimatu hartuta. Baina hainbeste goxotasun eta maitasunekin, zer egingo dugu poligorrotoan bizi garenok? Eskerrak, behintzat, eskola zaharreko positiboak azaltzen hasi zaizkigun:...

Jarrai-Segi

Beranduegi 7: Kirol eskirol

  • Beranduegi_#7_azalekoa

Aste honetan pilotarien greba sakon aztertu dugu “Kirol eskirol” saio berezian, eta egoeraren larritasuna ikusita, susmoa dugu pilotariek ez ote duten Euzkitze bahitu. Are gehiago, pilotari grebalari hauen atzean ETAk aktibo jarraitzen duenaren ustea...

Jarrai-Segi

Beranduegi 6: Elkanoren amona

  • Beranduegi_#6_Elkanore_amona_AZALEKOA

Ez al zenuten Elkanoren amonaren berri? Euskal historiaren orri iraultzaileetan falta zitzaigun erreferentea da, Transilvano musikariarekin batera. Baina historiari objektibotasunez begiratzeaz gain, aktualitatea ere izan dugu hizpide: Bildarraitx Zapatisten komandante berriaren eta Iruñeko alkate...

Jarrai-Segi

Beranduegi 5: Malakatoiak jaten Izarorekin

  • Beranduegi_#5_azalekoa_izaro

Euskal musikagintzari errepaso ederra eman diogu aste honetan, baina noski, gu herriaren bozgorailu besterik ez gara, Ibai Osinagak darama bandera oraingoan: musu gutxiago eta kritika gehiago, hori da aldarria. Hori soilik ez, azken obra...

Jarrai-Segi

Beranduegi 4: Ibizan ere Zuriñe hankutsik

  • Beranduegi_#4_azalekoa

Nazioartera begira egin dugu aste honetako Beranduegi saioa: Finlandiako super txakurrak, koronabirusa usaindu dezaketenak, eta Ibiza argitzen duen izar feminista, gurean ezagunagoa Zuriñe Hidalgo bezala. Baina noski, Bingenen Jardun amaigabeak eta Arnaldoren perretxikuek ere...

Jarrai-Segi

Beranduegi 3: Te qifsha, Bingen!

  • Beranduegi-podcast#3_azaleko_irudia

Irratsaioko gure kultur adituaren faltan, eta Araba aldetik bi kalabaza jaso arren, lortu dugu ordubeteko irratsaioa osatzea. Gure GKSak markatutako bideari jarraika, noski. Eta sozialismoaren iparrorratzak Donostiako zinemaldira eraman gaitu lehendabizi, Tourmaletera gero, eta...

Jarrai-Segi

Beranduegi 2: Afrika da eta

  • #2_Beranduegi_AZALEKOA

  Aste honek emandako albiste garrantzitsuenak aletu ditugu beste behin Beranduegin: Afrika Baeta gure aurkezle kuttunak herrigintzari egindako ekarpena, negazionistek mehatxatuta Madrilen exiliatu behar izan duen Javierren egoera, ostalarien sufrimendua, eta denon bizitza aldatuko...

Jarrai-Segi