Category: Ñoñostia

Tourist, remember: dena berdin da, zuk ordaindu eta listo

  • sarean arrantzatua 2
Jarrai-Segi

Eneko Goia, Txantxillo eta Markel Olano

  • 54-4
Jarrai-Segi

Woody Allen Donostian den bitartean haur-parkeetan udaltzain gehiago ariko dira patruilatzen, zer gerta ere

  • 54_01-woody

Donostiako Zinemaldian girotutako pelikula errodatuko du Woody Allenek Gipuzkoako hiriburuan eta haren etorrerarako prestatzen ari dira agintariak. Besteak beste, neurri bereziak iragarri ditu Udalak, “hiriko haur guztien segurtasuna bermatze aldera”: parkeetan udaltzain gehiago jarriko...

Jarrai-Segi

Donostiar bati patatekoa eman dio, lau t’erdiko finalean nor animatu eta nor iraindu ez zekielako

  • 54_02
    Odriozola pozarren, frontoiko patriarkaren alboan.

Gipuzkoarra da Jokin Altuna, eta horregatik hark irabaztea nahi zuen Jexuxmai Odriozola donostiarrak. Baina Altuna Athletic-zalea da, eta horregatik nahi zuen hark galtzea. Ezkurdia berriz nafarra da; ez da bizkaitarra izatea bezain txarra, baina...

Jarrai-Segi

Zinemaldiak aitortu du Sail Ofizialean lehiatzen ari diren pelikulen erdiak ez direla existitzen

  • 54_01
    Urtetan, aktorearen plantak egiten zituzten aktoreak erabili ditu Zinemaldiak.

Geroz eta ozenagoa bihurtzen ari zen zurrumurrua eta Donostiako Zinemaldiak, azkenik, egia aitortu behar izan du: Sail Ofizialean lehiatzen ari diren zuzendarien erdiak ez dira existitzen. “Liu Jie, Tuva Novotny, Kim Jee-Won, Benjamin Naishtat...

Jarrai-Segi

“Tigre eltxoa” rotaflexarekin borrokatuko dute Donostian

  • 54_02
    Udal-brigadako kidea, auto baten azpian topatu dituen bi “tigre eltxoak” akabatzeko ahaleginetan.

Gaixotasun arriskutsuen transmisore den “tigre eltxoa” Bidasoa ingurutik Donostiara heldu dela-eta, alarma piztu da hiriko agintarien artean. “Hondarribiako alardean ikusi ahal izan genuen eltxoak ziztatu zituen herritarrek zein erreakzio sufritu zuten; ez dugu gurean...

Jarrai-Segi

Kontxako liskarrak Kultur Ondare izendatu ditu Jaurlaritzak

  • 54_01
    Zierbenako trainerua, astebururako entrenatzen.

Jakina da kostaldeko herritarrak egoskor eta berezi samarrak direla. Egun batean aldarrikatu dezakete lur pusketa bat itsasora teila bat jaurtita, eta hurrengoan  ikus dezakete desfile militar bat plastiko beltz batzuen atzean gordeta. “Oso gureak...

Jarrai-Segi

AHTren kafetegiak Donostiako Parte Zaharreko prezioak izango ditu, obraren gastua “ahalik eta azkarren” berreskuratzeko

  • 54_02

Donostiako Ambrosio tabernak lortu du Abiadura Handiko Trenaren kafetegiko adjudikazio publikoa. Eusko Jaurlaritzak kontuan hartu ditu taberna horretako prezio astronomikoak esleipena ematerako orduan, izan ere, Lakuako iturrien arabera, bidaiariei kobratuko zaien dirutzarekin AHTren obrek...

Jarrai-Segi

“Small pintxos, great ostia” kanpaina, turistak kontzientziatzeko

  • 54_01small Nation
    San Sebastian Regioneko bus geltokietan agertu dira lehen afitxak.

Bilbon aurkeztu dute kanpaina, The World’s 50 Best Restaurants ekitaldian. Bezperan sukaldari gonbidatuek afaldu zuten Atxondoko Etxebarri erretegian eta, noski, barraskilo-zukuarekin erregositako pinaburuz betetako abakondo uzkiari laguntzeko txakolina edan behar, eta ondoren txupito eta...

Jarrai-Segi

Bizitza Da Handienako hippiek okupatu zuten eraikina hotel bihurtuko dute

  • bdh
    Hoteleko arduradunek paratutako pankarta, non iragartzen duten Bizitza Da Handiena eraikinak aurki zabalduko dituela ateak berriro.

Bizitza Da Handiena herri mugimenduak Donostian okupatutako eraikina hotel bilakatuko da, aspalditik zegoen behar bat asetzea helburu, Eneko Goia alkateak azaldu duenez: “Hutsune handia zegoen hirian, ez geneukan nahikoa ostatu bisitan datozkigun guztiak hartzeko....

Jarrai-Segi