Category: Gelzaleak

Sinboloen legea aplikatuko diete Ordizia eta Laukizko udalei

  • 54_03_Orlaukiz
Jarrai-Segi

Beatriz Artolazabalek dio 650 eurorekin Louis Vuitton poltsa bat eros daitekeela eta ez kexatzeko

  • 54_01

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuak berriz esan du hilean 650 euro aski direla “bizimodu duina” egiteko. Egin dizkioten kritikei erantzunez, argudio ekonomikoak jarri ditu mahai gainean: “Bigarren eskuko Louis Vuitton poltsak eros...

Jarrai-Segi

Bertin Osborne EAJko kide egin da eta ez du diferentziarik nabaritzen

  • 54_01_PP-PNV

EAJ eta PPren arteko akordioa ondorio harrigarriak eragiten ari da: EAEko biztanleen ongizatea betirako ziurtatzeaz gain (lixto Miren, hemen dago diru-laguntzak jasotzeko eskatzen zenigun esaldia), transfugismoa nagusitzen ari da historikoki PPren orbitan ibili diren...

Jarrai-Segi

Eneko Goiak Bulebarrean jarraitzen du Korrikaren lekukoaren zain

  • 54_01

“Seguru berriz pasako direla, niri esan zidaten lekukoa hemen hartuko nuela eta hemen hartuko dut”, adierazi du Eneko Goia Donostiako alkateak apirilaren 13an, Donostiako Bulebarrean, kazetariek galdetu diotenean ea zergatik ez den itzuli bere...

Jarrai-Segi

Euskal Herria eta Katalunia independentziatik %3 gertuago, Ibarretxe eta Mas elkartu ondoren

  • 54_02-masIbarretxe
    Solasaldiaren ondoren ‘enterprise’ kontuez aritu ziren Ibarretxe eta Mas.

Geldiezina da prozesua: Juan Jose Ibarretxek eta Artur Masek lideraturik, Euskal Herria eta Katalunia beren etorkizuna erabakitzera doaz analista zentzudun guztien arabera. Adituek diotenez, gako nagusi batek eman dio sinesgarritasuna independentismo berri honi: bi...

Jarrai-Segi

Urkullu epaitu dezaten eskatuko du Gure Esku Dagok, Kataluniaren bideari jarraitzeko

  • 54_01-GureEskuDago

Elkartasunetik konpromisora pasatzeko momentua dela uste du Gure Esku Dago plataformak eta, Artur Mas epaitegietara bidean ikusi ondoren, Iñigo Urkullu ere epaitu dezaten eskatuko du. “Kataluniarrekin bat egiten dugula adierazteko garaia pasa da, euskaldunok...

Jarrai-Segi

Azken unekoa: EAJ goresten ez duen albiste bat argitaratu du Deiak

  • 54-02-deia

Alderdi jeltzaleak kudeaketarako dituen dohainak eta berezko sen ona goraipatzen ez dituen albiste bat kaleratu du Deia-k otsailaren 5eko edizioan. Egunkariko zuzendaritzak honako esplikaziñoia emon dau ustekabeko jazoeraz: “Tira, ez da hainbesterako, askok leporatzen...

Jarrai-Segi

Sortuk independentzia 2026rako profetizatu ostean, EAJk prest du kontraproposamena

  • 54_01-sortu

Alderdi abertzaleek inbertsio handiak egin dituzte azkenaldian Tarot kontsultorioetan eta kristalezko boletan, eta emaitzak nabaritzen hasi dira: Sortuk bere birfundizio prozesua amaituta adierazi du 2026an lortuko duela Euskal Herri osoak independentzia. Gauzak hain argi...

Jarrai-Segi

Zauritu ugari Sukaŕietan, Arana´taŕ Sabin bere omenaldian ilobitik asaŕe asaŕe urten eta gero

  • 54_01-sabinoZombie
    Arana´taŕ Sabinen lelengo ostija Anasagasti´taŕ Iñakirentzako izan zan.

Bildur gatxa izan zan Sukaŕietan joan dan domekean, EAJko buruzagiak ta an egoazan beste batzuk Arana ta Goiri´taŕ Sabinen eriotzearen 113. urteuŕena ospatuen ebizela. Txadonatik urtendakoan jeltzaleen buru Ortu Zataŕ Andonik “EAJ prest dago...

Jarrai-Segi

“Ezker abertzaleko epel horiekin ez goaz inora”, esan du EAJk Alderdi Egunean

  • willSmith
    Alderdi Egunaren amaieran Forondara joandako guztiekin banan-banan berba egin zuen Antolakuntza Batzordeko gizaseme jator honek.

Milaka lagun batu ziren igandean Forondako zelai orlegian, lau txikito hartu eta EAJk Bizkaian azken minutuan eta penaltiz legebiltzarkide bat galdu duela ahazteko di-da antolatutako Alderdi Egunean. Ohi bezala, euren aurpegi abertzaleena erakutsi zuten...

Jarrai-Segi