Ez “ondo esan beharko”, ez “hainbestean”: Otxandioko Aintzane Pérezek bere Facebook orrian idatzi du 2020an “pozik” sentitzen dela. Ertzaintzaren Zerbitzu Iraunkor Prebentibo Autonomiko Integratu Orokorrak kasua ikertu du eta mezuak bigarren zentzurik ez daukala ziurtatu duenean, patruila bat bidali du 37 urteko bizkaitarra atxilotzera. Estefania Beltran de Heredia jarduneko Segurtasun sailburuak esplikatu duenez, Ertzaintzaren ohiko jardueren artean dago jendea oso alai ez sentitzea, baina koronabirusaren krisia hasi zenetik neurri zorrotzagoak hartu dituzte poza guztiz eragozteko: “Otxandion pozak berragerpen txiki bat izan du, baina egoera kontrolpean dago. Euskadiko biztanleak triste eta miserable senti daitezen lanean jarraituko dugu”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Enarak goizean txio txioka, eguraldi ona
-
andoni says:Eibartarrenbat inbitau bihar zenduen edizio hontara: tabernetan sartzen zenean, "OOOLEEEEEE!" esaten...
-
BOST MINUTUKO IKASTAROA! Tildea erdal izenetan (zuzenketa) / Beranduegi / Dupla, Itziar Ituño | Eskolaegunezegun says:
-
BOST MINUTUKO IKASTAROA! Betiko, betirako / Anjel Lertxundi / Beranduegi | Eskolaegunezegun says: