Joan den astean aurtengo “ez-Sanfermin” jaien balorazio positiboa egin zuen Enrique Mayak eta haren gertuko iturriek aurreratu dutenez, ildo berean jarraitzeko asmoa dauka. “Ez-Iruñeko ez-alkate izendatuko du bere burua kurtso politiko berria hastean”, azaldu du hemendik aurrera ez-Udala izango den erakundeko ez-aholkulari batek. “Bizi dugun giro ez-normal honetan, ez-nafarren aldeko ez-politikek hartuko dute zentraltasuna”, gaineratu du. Hori bai, normaltasun berri honetan euskaldunen kontrako ez-neurririk ez da hartuko, alegia, lehen bezala “txungo dago panorama”, bertako euskalgintzak prentsa-ohar batean azaldu duenez.