Espainiako Estatuko indar maltzur-maltzur eta gaiztoek taktika aldatu eta Kataluniako kazetari bati ipini diote isuna Mozal Legeren aitzakian. Barne Ministerioko iturri fidagarriek [eztul hotsa] Beranduegiri jakinarazi diotenez, “Euskal Herrian ez du ondo funtzionatu isunaren kontu horrek; eskotean ordaintzen dute, edo bestela bilbotar batek pagatzen du guztia, eta horrela ez du hainbesteko minik ematen, kauenla…”. Ondorioz, Merce Alcócer kazetari katalana zigortzea deliberatu dute. “Ikusiko du isuna ordaintzeko elkartasun eske hasi eta kilker hotsak besterik aditzen ez dituenean, kar, kar…”, gaineratu du ministerioko gizaseme jatorrak.