Argia Sariak 2023
Mastodoneko bi komunitate euskaldunek jaso dute 2023ko Interneteko Argia saria: Mastodon.jalgi.eus eta Mastodon.eus. Guztien izenean, Dabid Martinezek nabarmendu zuen euskararen arnasgune eta arigune iraunkorra izan direla azken bost urteetan. Komunitatea osatzen duten milaka kideak zoriondu zituen, egunero-egunero hizkuntzarekiko erakutsi duten jarrerarengatik. Azpimarratu zuen, etorkizunean, euskarak bizirik iraungo badu, euskaltzaleok barneratu behar dugula teknologia burujabetzan eta software, ezagutza eta kultura librean oinarritu behar dugula.
Bi urteko hutsunearen ondoren itzuli gara Usurbilgo Atxega Jauregira. Hotz dago kanpoan, euria ere ez da urruti, eta bazkal aurreko aperitiboa barruan egitea erabaki dute aurten.
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2023ko Argia Sariak. Sei sari izan dira: ikus-entzunezko saria Karpeta Urdinak dokumentalari eman zaio, prentsa saria Zugazart iritzi tirei, entzunezko saria (Min)bizi podkastari, Internet saria euskal Mastodon komunitateei, kanpaina saria Azterketak Euskaraz kolektiboari, eta merezimenduzko saria Oihana Goirienari. Ehundik gora lagun bildu dira Usurbilgo Atxega Jauregiko ekitaldian.
Eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldi honen babesle diren ondorengo... [+]
Dena eskubide dugunaren uste orokortu samar bat nabari dut inguruan azken aldian. Kontsumoari lotua ote? Klasetik ere izango du. Dirua, azken batean. Zerrendatzen ditugu lagunartean gure eskubide amaiezinak, betebeharrekin gutxiago gogoratuta eta oinarrizko eskubideak zapaltzen dizkigutela ahaztuta. Non eta Europan. Afrika beltzean balitz, hirugarren munduan akaso... Eta bitartean ahaztu dugu tortura, ahaztu dugun bezala adierazpen askatasunik eza edo hizkuntz eskubideak, ahaztu dugun moduan osasunerako dugun eskubidea zein sarean libre ibiltzekoa.
Jarraian Usurbilgo Atxega Jauregian sari banaketan ateratako hainbat argazki.
Egun pozgarria da gaurkoa, berriz ere aurrez aurre ospatuko ditugu Argia Sariak: betiko aurpegiak eta aurpegi berriak gaude mahai hauen bueltan. 2020an elkartu ginen azkenekoz, gero COVIDak eta debekuek hankaz gora jarri zuten dena… eta errenkadan etorri dira giro geopolitiko gatazkatsua, energia krisia, klima larrialdi gero eta beltzagoa, herritarron pobretze beldurgarria, osasun sistema publikoaren egoera kritikoa…
Sei sari izan dira: ikus-entzunezko saria Karpeta Urdinak dokumentalari eman zaio, prentsa saria Zugazart iritzi tirei, entzunezko saria (Min)bizi podkastari, Internet saria euskal Mastodon komunitateei, kanpaina saria Azterketak Euskaraz kolektiboari, eta merezimenduzko saria Oihana Goirienari. Ehundik gora lagun bildu dira Usurbilgo Atxega Jauregiko ekitaldian.
Iñurri elkarteak minbiziari buruz egiten duen (Min)bizi podkastak jaso du 2023ko entzunezko saria. Feminismotik eta elkartasunetik, deserosoak diren tabuei naturaltasunez heltzen dietelako eman diegu saria, besteak beste.
Unai Iturriaga Zugaza-Artazak Gara egunkarian Zugazart sinadurapean argitaratzen dituen iritzi tirek jaso dute 2023ko prentsa saria. Aktualitateko gaiei eta auziei umorez eta zorrotz heltzen dielako eman diogu saria, besteak beste.
mastodon.jalgi.eus eta mastodon.eus komunitateek jaso dute 2023ko Interneteko saria. Mastodon deszentralizatutako sare soziala da, publizitaterik gabekoa, eta software librea defendatzen duten militante hauek saritu ditugu, urte osoan euskaraz eta aske jarduteko aukera ematen dutelako haien komunitateetan, besteak beste.
Brebeta eta baxoa euskaraz egiteko eskubidea borrokatzen duten Ipar Euskal Herriko ikasle eta irakasleek jaso dute 2023ko kanpainaren saria. Haien borroka herrigintzak eta euskalgintzak beharko duen belaunaldi berriarentzako sekulako eskola delako, eta gazte eta helduek elkarrekin hamaika ekintza egiten dituztelako eman diegu saria, besteak beste.
Bere senar Pablo Gonzalez kazetariaren kartzelaratze injustua salatzeko eta kazetaritza askea defendatzeko egiten ari den lanagatik, eta auzia lau haizetara zabaltzeagatik, Oihana Goirienak jaso du 2023ko merezimenduzko saria. Borrokaren arpegi bilakatu delako, eta ARGIAko komunitatearen indarra transmititu nahi diogulako eskaini diogu sari berezi hau.
Karpeta Urdinak torturari buruzko dokumentalak jaso du 2023ko ikus-entzunezko saria. Kriminologiaren Euskal Institutuak frogatuta utzi duen torturatuen errealitate gordina argitara eta pantailetara kalitate handiz ekartzeagatik eman diogu saria, besteak beste. Lana zuzendu duen Ander Iriartek eta Katti Pocheluk jaso dute saria.
Sei sari izan dira: ikus-entzunezko saria Karpeta Urdinak dokumentalari eman zaio, prentsa saria Zugazart iritzi tirei, entzunezko saria (Min)bizi podkastari, Internet saria euskal Mastodon komunitateei, kanpaina saria Azterketak Euskaraz kolektiboari, eta merezimenduzko saria Oihana Goirienari. Ehundik gora lagun bildu dira Usurbilgo Atxega Jauregiko ekitaldian.
Aurrez aurreko ekitaldian banatuko ditugu berriro ere euskarazko komunikazioaren sariak, Usurbilgo Atxega Jauregian. Urtarrilaren 27an euskal kultura eta jendarteko ehundik gora lagun bilduko dira, eta 16:00etatik aurrera ARGIAko webgunean eskainiko dugu zuzenean sari banaketa.
2023ko urtarrilaren amaieran banatuko ditugu, beste urte batez, euskarazko komunikazioaren Argia Sariak. Sarien prestaketa martxan da dagoeneko, eta zabalik dago hautagaiak bidaltzeko epea.