Euskal bullyng-a

Zezena/bigantxa ardatz duten 1.761 ekitaldi egin ziren Hego Euskal Herrian 2019an, AnimaNaturalis eta CAS International elkarteen zenbaketaren arabera. Hego EHko herrien ia laurdenean uztartu zituzten tratu txarra eta festa, diru publikoak sustatuta. Urtetik urte, gero eta zabalagoak diren kritiken aurrean, “500 urte baino gehiago dituen euskal ohitura babestu” behar dela dio beste bizidun bati soka lepoan jarrita jaiez gozatu nahi duenak. “Gure ohiturekiko errespetua” eskatzen du erabaki-ahalmenik ez duenarekiko indarkeria betikotu nahi duenak. Ustezko tradizioen atzean gotortzea aukera manatua baita eztabaida bera ukatu nahi duenarentzat, Hondarribia eta Irunen galdetu bestela.

Argazkia: Aitor Garmendia / Askekintza
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.