“Pitxu Mina guardia zibila Meridako estupefazienteen unitateko kamaradekin ageri da Instagramera igotako argazkian, errepide-kontrol batean atzemandako materiale guztia kalitate onekoa dela egiaztatzen, aurpegia eta sudurra estali gabe. “Argazkia zabaldu eta denbora gutxira jabetu nintzen Herritarren Segurtasunerako Legea urratzen ari nintzela, eta horregatik erabaki dut nire buruari 600 euroko isuna jartzea”, azaldu digu. “Isuna ordea ez dut nik ordainduko”, jarraitu du. “Duela bi egun crowdfunding kanpaina jarri nuen martxan, eta pare bat lagunek egindako ekarpenari esker, euro bakarra ere ez dut ordainduko. Ezagutuko dituzue ziurrenik, Ekinklik eta Ahotsako bi argazkilari zorritsu dira. Kariño guztiarekin diot e. Pertsona oso jatorrak dira, etxerako modukoak. Pozgarria da inguruan horrelako jendea izatea, guk egiten ditugun hanka-sartze txiki horiengatik ordaintzeko prest daudenak, Espainiaren izen onagatik”.