COVID-19aren txertoa bilatzeko lanean ari den Oxfordeko laborategiak berriz eten behar izan ditu proba klinikoak, pazienteen artean “espero ez bezalako erreakzioak” ikusi ondoren. Txertoa hartu duten pertsonetako batzuk ondoezik sentitzen hasi ziren joan den ostiralean. Mediku eta erizainak haiengana hurbildu zirenean, letaginekin lepora egin zieten eraso eta lekukoen arabera, “COVID-txerriboda” bat gertatu da, osasungintzako profesionalen saiheski eta xolomoak agerian utziz. Osasunaren Mundu Erakundeko bozeramaileek azaldu dutenez, “lanean ari gara argitzeko ea zonbi horiek jan dituzten pertsonak COVID-19ak hildakoen estatistiketan sartu behar ditugun ala ez”.