Eusko Jaurlaritzak etxeko lanak eginda eduki nahi ditu larrialdi klimatikoaren aurrean eta horregatik, bere gobernuan aldaketak iragarri ditu: PSE-EEk kudeatzen dituen sailetako buruen ordez plaka fotovoltaikoak instalatuko dituzte urtea bukatu baino lehen. EAJko legebiltzarkide ohi baten koinatak sortutako EcoBasque enpresak instalatuko ditu plakak eta datozen 30 urteetan haiek ustiatzeko lizentzia jaso du. Urkulluren play botoia sakatu dutenean, honakoa adierazi du: “Denok egin behar ditugu sakrifizioak egin, garapen jasangarriaren alde”. Kargurik gabe geratuko diren PSEko kideek urtebeteko oporraldia jasoko dute doan San Sebastian Regionen.