Patxi Huarte Zaldieroa komikigileak zabaldu zuen alerta joan den astean: Euskal Txioherria arriskuan dago azkenaldian, Twitterren aritzen diren euskaldunen arteko eztabaida gordinen ondorioz zenbait txiolari erreferentzialek sare hori uztea erabaki ondoren. Herri gisa egoera hori gainditzeko deia izan behar zuena debate mikatz bihurtu da ordea: @Sorgiñe92 Twitter kontuak “paleo-komunista matxiruloak” jo ditu egoeraren erruduntzat. @iraultza_sestao kontuak erantzun dio “feminista burgesek euskara kapitalismoari saldu diote eta horregatik gaude horrela”. Ondotik, beste hainbat txiolari sartu dira debatean. Lerro hauek idaztean inork ez du lortu argitzea zergatik dagoen euskarazko Twitter komunitatea horrela, baina dagoeneko 617 block eta 2.974 unfollow egin dira.