Santiago Abascalek dena prest dauka otsailaren 23an manifestazio baten amaieran bere burua Espainiako presidente izendatzeko. “Tejerok eta bere pistolak demokraziari egin zioten ekarpena oroitu nahi dugu espainiar zentristok larunbat honetan”, azaldu du Vox-eko iturri batek, hain zuzen egunean bitan Pablo Casado eta Albert Rivera paseatzera ateratzeaz arduratzen denak. Hitz horiek entzutean zaunka egin du Casadok eta Riverak berriz, begi bat itxi du, jolastu nahi zuen Pintto txakurrak bezala. Beranduegiren Washingtongo korrespontsalak jakin ahal izan duenez, Donald Trumpek dena prest dauka presidente berria aitortzeko. Iñaki Anasagastik merengea dantzatzen segitzen du.