Realak paradisu fiskalak erabili zituen bere jokalariei ordaintzeko “Panamako Paperak” izeneko filtrazio masiboan agertu denez. Eta noski, notiziak donostiarrak haserretu ditu. “Ezin dut sinetsi: Kovacevic-ek zergarik ez pagatzea berdin zait, baina Mattias Asper? Mesedez! Tipoak ez zekien baloia biribila zenik ere!”, azaldu digu, txotxa hortz artean, Txomin Atotxaberri realzaleak. Auzian  inplikatutako jokalari batek, anonimoki, honako azalpenak eman dizkigu: “Beno bai, ezta? Gu serio entrenatzen ari gara eta inspekzio fiskalak kontrario gogorrak diren arren, ezta? Dena ematera ateratzen gara, ezta? Eta bueno, egia esan, ezta? Ba hori, orain ere saiatuko gara, ezta? Berriz ere hiru puntuak edo ahal dugun diru gehiena etxera ekartzen, ezta?”.