Aranzadi Zientzia Elkartea
Landa guneetako eta eremu urbanoetako urubien arteko ezberdintasunak ikertzeko helburuarekin, harrapari gautar honen jarraipena egin genuen lau urtez Aranzadi Zientzia Elkartean. Hirietan ere bizitzera moldatzeko gai dela erakutsi digu, hiriek ingurune berde eta basotu nahikoa baldin badute behintzat. Hemen harrapari horiek ikertzeko orduan izandako gora-beherak.
Idazkuna 2020an aurkitu zuten Nafarroako Irulegiko aztarnategian, Irulegiko eskua agertu zen etxe berean. Ostegun honetan azaldu dute Iruñean horiei buruzko ikerketa, eta baliteke aztertutako inskripzioa baskoierazko lehen zenbakia izatea: abaŕ, euskarazko hamar litzatekeena.
Muxikako eta Elorrioko fronteetan hil eta ia bederatzi hamarkada geroago, Manuel Hernáez Ruidíaz eta Cosme Ayala Yoldi milizianoen gorpuzkiak jaso dituzte haien familiek igande honetan, alabek emandako DNAri esker Zornotzako hilerrian identifikatuak izan ondoren.
'Irulegitik Pompelora. Hiri baten jatorriak' erakusketak Irulegiko eskua aurkitu zen etxea irudikatu du eskala errealeko maketa batean. Zazpi areto eta hiru garaitan multzokatu dituzte Irulegiko aurkikuntzak eta bi garairen arteko bidea proposatu du Aranzadik erakusketaren bitartez. Ikusgai da dagoeneko eta irailaren 27ra arte bisitatu ahalko da Pompeloko Civivoxean.
Udazkenean zentzumen guztiak erne dituztela joaten dira onddo biltzaileak mendira. "Hau jangarria ote da, edo toxikoa?", horra onddoen erreinuko ale bakoitzaren aurrean egiten duten galdera. Asmatu ez dutenek, kasurik larrienetan, ospitalean bukatuko dute eta orduan Pedro Arrillagak medikuen deia jasoko du: "Zehazki zein espezie da gaixo honek jan duena?". Intoxikazio kasu gutxiago egon daitezen, Arrillagak eta Itziar Mayozek liburu bat kaleratu berri dute, bertako 90 espezie jangarri inguru eta 120 espezie toxiko inguru nola bereizi azaltzen duena.
Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan berretsi egin dute neandertala han ibili zirela, eta, gainera, ikusi dute maiz ibili zirela.
Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.
Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin egindako elkarrizketa batean esan zuenez, “San Telmo Museoa ederki baino ederkiago ezagutzen nuen, tipi tipitatik hasita, zeren ia igandero museora joaten nintzen hango gauza harrigarriak ikustera”. Eta museora... [+]
Euskal Herriko artzaintzaren kulturan aditua izan da; milaka pieza jaso eta dokumentatu ditu Aranzadirekin. 45 urte eman zituen Etnografia Saileko zuzendari.
Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu dituzte, besteak beste. Eta Iruñeko Erresumak hegoaldeko bere mugak nola kontrolatzen zituen ere jakin dezakegu horiek aztertuta, galdera berriak zabaltzearekin batera.
Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko baliabide gisa.