argia.eus
INPRIMATU
The Sparteens-ek lehen diskoa plazaratu du
  • The Sparteens talde lapurtarrak aurreneko CDa plazaratu du: Grandes éxitos de ayer (Usaina/Gor).

2010ko maiatzaren 31

Hamar kanta ezagunen ye-ye bertsioak bildu dituzte lan horretan: Txus (La Polla Records), Ikusi eta ikasi (Delirium Tremens), Zu atrapatu arte (Kortatu), God save the Queen (Sex Pistols)... Hamar abesti horiekin batera, taldeak berak egindako Ez da berdin jaso dute diskoan, Amets Arzallusen letrak dituena. Hurrengo "guatekea" ekainaren 21ean eskainiko du The Sparteens-ek, Miarritzen.

Irakurri The Sparteens taldeari egindako elkarrizketa (ARGIA, 2.199. zenbakia)

Ikusi beren YouTubeko orrian jarri dituzten bi bideo:

Txus:

 

Zu Atrapatu Arte: