argia.eus
INPRIMATU
Euskalteleko goi karguen kaleratze masiboa, enpresa Zegona britainiarraren eskuetara pasa ostean
  • Zegona funts britainiarra bihurtu zen apirilean Euskaltelen akziodun nagusia. Buru berriak postua estreinatu eta astebetera, zuzendaritza karguetako hogei langile kaleratu dituzte, eta kaleratze gehiago ere izan daitezke. Arantxa Tapia sailburuak apirilean ziurtatu zuen funts britainiarrak kontsentsurako konpromisoa zuela eta ez zela bortizki sartuko.

ARGIA @argia 2019ko ekainaren 12a
José Miguel García Euskalteleko kontseilari delegatu berria.

José Miguel García kontseilari delegatu berriak “sinplifikazioa” jarri zuen lehen helburu, eta badirudi horri erantzuten diola kaleratze masiboak. El Correok zabaldutako informazioaren arabera, kosteak murriztea da xedea. Euskaltelen errentagarritasuna ona da, nahiz eta azken urtean beheranzko joera izan duen.

Funts britainiarrak kontsentsua lortzeko lan egingo zuela eta ez zirela bortizki sartuko adierazi zuen Ekonomiaren Garapena sailburu Arantxa Tapiak, “eta bete egin dute konpromiso hori”, esan zuen.

El Correoren iturrien arabera, administrazio kontseilua jakitun zen eta oniritzia eman zion erabakiari. Alba korporazioa eta Kutxabank daude administrazio kontseiluan.