argia.eus
INPRIMATU
‘Berria’-ren egitasmo berritua azaroaren 5ean abiatuko da

2010ko urriaren 29a

Tokian tokiko Hitza egunkariek eta Berriak indarrak bilduko dituztela idatzi genuen astelehenean. Azaroaren 5ean abiatuko den egitasmo berriaren inguruko datu gutxi batzuk eman genituen orduan, eta gaurko Berrian, Joanmari Larrarte Euskarazko Komunikazio Taldeko (aurrerantzean BERRIA Taldea) kontseilari ordezkariak aldaketa gehiago aipatu ditu: "Bi gauza kontrajarri egingo ditugu, aldi berean: estutu eta zabaldu. Estutze horretan, Berria 40 orrialdeko egunkari bihurtuko dugu, eta Hitzak astean lau egunetan argitaratu. Gainera, Berriarekin batera banatuko dira eskualde horretan. Zabaltze aldean, ordea, herrialde bakoitzari eskainitako astekari bat argitaratuko da ostiralero, eta orain arteko gabezia bat beteko du: herrialdeei espresuki lotzen zaien informazioa eskainiko dugu (...) Sarea indartu egingo da, eta www.berria.info-ren eskaintza zabaldu".