« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Extra! Extra!

Giro ofizialetatik kanpo ere bada Zinemaldirik

2010-09-18 17:42:41 | Gorka Bereziartua

Zinemaldi Alternatiboaren kartela

Egutegi laburxeagoa, medio ekonomikoak urri, esponsor handi-mandirik ez… Baina, zer axola dio? Antiguako eta Alde Zaharreko Gazte Asanbladek ere Zinemaldia antolatu dute, irailaren 21etik 25era.

Asteartean abiatuko da Donostiako Zinemaldi Alternatiboa, Alfonso Ungriak 1986an zuzendu zuen 100 metroren proiekzioarekin. Ondoren, solasaldia izango da aktoreekin. Asteazkenean, Mujer contra mujer eskainiko dute. Jatorriz If this walls could talk izena zuen filmak hiru istorio kontatzen ditu, lesbiana bikoteek dituzten arazoak ardatz. 20 segunduko laburmetraien lehiaketa etorriko da segidan eta Gazteok pelikularen proiekzioa. Jaialdia ixteko, ostiralean 27 ordu euskal klasikoa proiektatuko dute; larunbatean berriz, film laburren rallya, monologoak, kontzertuak…

Gros auzoko Kortxoenea Gaztetxean emango dituzte pelikula guztiak, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Kortxoenearen webgunean, informazio gehiago.

 

  • Erantzunak (2)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • User Gravatar Gorka Bereziartua - 2010-09-21 14:22:17: Mila esker abisuagatik!
  • User Gravatar kortxoenea gaztetxea - 2010-09-21 00:11:48: Antzezleak lotzeko asmoz, egitarauan aldaketa batzuk egin ditugu eta notizia eguneratu bitartean, notizian agertzen den loturan edukiko duzue informazio eguneratua. Barkatu eragizpenak.
ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403