Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Donostiako 71. Musika Hamabostaldia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Kontzertuen kritikak

Merke-zurrean

Montserrat Auzmendi

Bagenekien nonbait nabarituko zela krisia Musika Hamabostaldian, eta, espero genuen bezala, operan izan da desastre txikia. Opera muntaketa bat espektakulu garestia da berez: musikari asko, eszenografia, jantziak, etab. Hori guztia kalitate maila onargarrian izateko aurrekontu ederra behar da. Aldi honetan merkealdietako muntaia izan dugu Kursaal Auditorioan eta emaitza, beraz, halamoduzkoa izan da.

“Boris Godunov” ez da opera erraza. Alde musikaletik baditu momentu oso interesgarriak, baina baditu entzuteko une monotonoak ere. Bestalde, argumentu nahiko eskasa da, eta eszena zuzendaritza ez bada oso egokia eta oso argia (eta ez zen izan saio honetan), oso litekeena da ez ulertzea gertatzen dena. Gauzak horrela, edo muntaia erakargarria da, edo ez dago ezer egiterik. Helikon Opera Theatre-tik ekarritako eszenografia merkea da, oso. Opera osoan zehar eskailera bat besterik ez dago eszenatokian. Zati batzuk mugitzen dira eta handik pertsonaiak ateratzen dira, erdian igogailu bat dago, horrekin irudikatzen da tsar-en tronua eta besterik ez.

Alde musikaletik gauzak ez zeuden hain gaizki, baina ezta oso ondo ere. Orkestra nahiko afinatua iritsi zitzaigun, nahiz eta leuntasuna falta metaletan zati batzuetan. Korua ondo aritu zen, baina fintasun handirik gabe. Eta bakarlarien artean, sorpresa atseginen bat izan genuen. Vasily Efimov-ek, Grigory pertsonaian, aisetasuna interpretatzerakoan eta ahots ederra erakutsi zituen; Larisa Kostyuk Marina komentzigarria egin zuen baita ere, eta Aleksander Kiselev-i, Boris Godunov-en rolean, agian nabaritu zitzaion aurreikusita zegoen Alexey Tikhomirov ordezkatzen ari zela, dudatsu zebilelako une batzuetan, baina, orokorrean, txukuntasunez bete zuen bere papera.

Fitxa: Mussorgsky-ren “Boris Godunov”. Produkzioa: Moskuko Helikon Opera Theatre. Musika Zuzendaria: Vladimir Ponkin. Eszena Zuzendaria: Dimitri Bertman.



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan