Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Donostiako 71. Musika Hamabostaldia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Kontzertuen kritikak

Kategoriakoa

Montserrat Auzmendi

Victoria Eugeniako zikloak Hamabostaldiaren edizio honetako poz bat baino gehiago eman digu abuztuan zehar. Baina agian jaialdi osoko poz nagusia atzo bertan izan genuen, Ewa Podles kontralto poloniarrarekin. Kontraltoaren tesitura nahiko berezia da, ez da munduko eszenatokietan topatzeko ohikoena. Baina, horretaz gain, esan dezakegu Podles gaur egungo kontralto onena dela, eta frogatuta gelditu zen apreziazio hau atzoko errezitaldian.

Podles arrazako artista da, dudarik gabe. Ez da bakarrik luxuzko ahots bat, irmoa, biribila, grabe zoragarriak eta agudo argitsuak dituena. Interpretaziorako sena du Ewa Podlesek. Abesti bakoitzean transformatu egiten da, kontatzen den istorioaren protagonista sentitzen da eta sentimendu hori publikoari transmititu egiten dio.

Chopinen “Kantu poloniarrak op. 74” oso adierazkorrak entzun genituen. Bost abesti hauetan zehar Podlesek irabazi zuen publikoa bere jarrera kanporakoiarekin. Jarraian, Haydnen “Arianna a Naxos” kantata aitzakia perfektua izan zen kontraltoak bere ahotsa nola menderatzen duen erakustaldia egiteko. Ze tesitura handia! Grabe erakargarri horietatik kontralto batengan arraroak diren agudo puruetaraino, dena polita eta malgua ateratzen zitzaion.

Kontzertuaren bigarren zatia apoteosi bat izan zen. Mussogskyren “Haurtzaindegia” izeneko kanta sorta polit-polita atera zen. Abesti bakoitzak izan zuen ñabardura egokia. Eta Tchaikovskyren amaierako hiru abestietan kalitate sonoroa besterik ez zuen oparitu Ewa Podlesek. Bereziki hunkigarria suertatu zen “Mignon-en abestia”, zoragarria.

Artista izugarria izateaz gain, Podles eskuzabala da, baita ere. Bi propina erregalatu zituen: Rachmaninoven “Eguerdia bezain ederra”, eta Rossiniren “L’italiana in Algeri” operaren aria bat. Biak mundialak.

Fitxa: Ewa Podles (kontraltoa). Egitaraua: Chopin, Haydn, Mussorgsky eta Tchaikovskyren obrak. Lekua: Victoria Eugenia Antzokia. Data: abuztuaren 31a



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan