Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Egunez egun

Irlanda negoziazioetan aurrera

Egilea: Lander Arbelaitz

Gerry Adams

Lander Arbelaitz

Gerry Adamsen iritzi artikulu interesgarria kaleratu zuen atzo The Guardian egunkariak: Irlanda batua posible da (PDF) (hori euskarara egin dugun itzulpena da).

Ez daude lo Irlandan, eta ekainaren hasieran Irlanda Batuari buruzko konferentzia egin dute New Yorken ideiak finkatzen hasteko, eta Adamsen artikuluan aipatzen da otsailean fase berrian sartuko direla Sinn Féinek Westminsterrekin aste honetan hasi dituzten negoziazioak. Estrategiarik onena bakearen bidetik doala erabaki duten errepublikarrentzat, ordea, ez da urte erraza izaten ari Ostiral Santuko Akordioa sinatu zutenetik hamaikagarren hau. Gogoratu RIRAk (Benetazko IRA) bi soldadu britainiar hiltzeaz gain, McGuinessek herritarrak poliziari laguntzera animatu zituela eta bera ere mehatxatu zutela; eta aste honetan bertan, liskar gogorrrak izan direla aspaldiko partez Belfasten auzo errepublikarretan barna ibili diren martxan orangisten harira.

guztia irakurri
10. eguna

Ke artean hasitako bidea

Egilea: Lander Arbelaitz

Ke artean hasitako bidea

Lander Arbelaitz

Apirilaren 10ean suertatu zen Ostiral Santua orain hamar urte. Dudarik gabe ez zen erraza izan alde guztietako kideak mahai beraren inguruan bildu, gauerdiko azken epea gainditu eta 18 ordu beranduago kez betetako gela adostutako testuarekin uztea. Batzuk irribarretsu, besteak serio. Denak begi-zulo nabarmenekin eta nekeak hartuta. Blokeatua zirudien herri baten historian, aurrera egiteko nahiak bultzatutako akordioa. Ostiral Santuko Akordioa. Edo Belfasteko Akordioa. Edo Stormonteko Akordioa. Azken finean, herri honetara bakea ekarri duen akordioa.

guztia irakurri
9. eguna

Stormonten barrena

Egilea: Lander Arbelaitz

Stormonten barrena

Lander Arbelaitz

Kanpotik eta barnetik, txundigarria da Belfast kanpoaldean kokatutako Stormont jauregia. Barrutik are handiagoa da kanpoaldetik baino. Marmolezko pareta eta zutabe zuri handiek apainduta. Egurrezko lur dotorea eta urrezko argi erraldoiak sabaitik zintzilik. Zenbait telebista kamera azken orduko lege garrantzitsuren baten testigantza grabatzen ari dira sarreran, bozeramaile serioaren ahotik. Historia handiko eraikina izateaz gain, istorio asko bizitakoa ere bada.

guztia irakurri
8. eguna

Umeak koxkortzean

Egilea: Lander Arbelaitz

Inozentziaren alde

Lander Arbelaitz

Leku lasaia da oso Hego Belfasteko Short Strand deitzen diotena. Unionistak gehiengo (60.000 pertsona) diren eremuan kokatutako irlandar abertzaleen (3.000 pertsona) gunea da berau. Egun, beti dago irekita auzora sarrera ematen duen burdinazko ate lodia. Haurrak lasai ederrean ari dira kalean jolasean. Iraganeko borrokak liburuetarako geratu dira.

guztia irakurri
7. eguna

Helduko den eguna

Egilea: Lander Arbelaitz

Helduko den eguna

Lander Arbelaitz

Tiocfaidh ár lá. Gose greban hil baino ez askoz lehenago Bobby Sandsek ezagun egin zuen esamoldea. “Helduko da gure eguna”, itzuliko genuke euskaraz; “Txoki ar la”, irakurriko genuke gaeliko irlandarrez. Egun, mugimendu errepublikarraren esaldi kuttun bilakatu da Tiocfaidh ár lá.

erantzunak (2) guztia irakurri
6. eguna

Dirua bakezale

Egilea: Lander Arbelaitz

Dirua bakezale

Lander Arbelaitz

Errepublikarrek "kolonizatzaile britaniarren aurka" egin dutela dioten bitartean, paramilitar loialistek "IRAk bultzatutako komunitate arteko gatazka bati erantzun" diotela kontatzen dute. Bakoitzak bere posizioa argi du, baina horrekin ez da nahikoa. Beren borroka eta ikuspuntuak zabaldu asmoz, loialista zein errepublikarrek beren museoak ireki dituzte, taxi bidezko tourrak antolatu, auzo beroetara bisitak gidatu, kartzelak bisitatu, muralak azaldu... Bakea sinatu zenetik, bataila memoriaren borroka-gunera mugitu da mantso-matso... eta horretarako zer hobe turismoa baino?

guztia irakurri
5. eguna

Adreiluaren bitartekaritza

Egilea: Lander Arbelaitz

Adreiluzko bakea

Lander Arbelaitz

Elkarren ondoan eraikitako etxe asko elkarri bizkar ematen bizi dira Irlanda iparraldean. Leihorik ez batak bestearentzat. Horren ordez, burdinazko sare lodiak, zeruak aska lezakeenaren beldur. Tartean, sei metroko bakearen murruak.

guztia irakurri
4. eguna

Iragana begi bistan

Egilea: Lander Arbelaitz

Derryko hilerria

Lander Arbelaitz

Irlandako kondairak dioenez, Cúchulainn izeneko gerlaria izan zen bertako lurren defendatzailerik adoretsuena, jainkoen laguntzarekin kanpotik etorritako etsaiarekin inolako gupidarik ez zuena. Ezpata eskuan, ez omen zegoen hura garaituko zuen armada edo gerlaririk. Hala, behin, lantza batek larri zaurituta utzi zuenean, bere burua harri bati lotu eta borrokan jarraitu zuen, zutik hil zedin. Cúchulainn bi oinen gainean ikusita, ezpata tinko eutsita, etsaia oraindik ez ei zen hurbiltzera ausartzen. Halako batean, ordea, bele bat zerutik jaitsi eta bere sorbaldan pausatu zen. Orduan konturatu ziren hilik zela gerlaria.

guztia irakurri
3. eguna

Euskalduna Irlandan

Egilea: Lander Arbelaitz

Euskal Herriaren aldeko aldarria Belfasten

Lander Arbelaitz

Derry da Irlanda iparraldeko bigarren herririk handiena, eta bertako biztanleen %80 ingururekin, errepublikarrak dira gehiengo nabarmen. Urteetan unionistak agintean izan diren sei konderrietan errepublikartasun horrek eragin handia izan du arlo politiko eta ekonomikoan; onerako baino, gehiagotan txarrerako. Hala ere, bere garaian britainiarrek no-go-area deitzen zioten (ez joan gunea) katolikoen gotorleku horretan, arazo eta kezkak aldatuz doaz urteekin. Lehen gorriz heriotzekin lotutako datak bazeuden borobilduta, pixkana kolore hori beste era askotako datek hartu dute. Adibide lirateke Irlandako selekzioen partida egunak. Pantaila erraldoi batean ikusi nuen Irlanda eta Eskoziako taldeen arteko errugbi norgehiagoka, nerbio eta pinta artean.

erantzunak (2) guztia irakurri
2. eguna

Margoen nortasunaz

Egilea: Lander Arbelaitz

Sandy Row

Lander Arbelaitz

Irakurri, ikusi eta entzun duenarekin hiriari buruzko nahiko ideia garbia eratu ohi du Belfastera doan bidaiariak. Bakoitzak bere erara, baina elementu komun askorekin. Bai, nik ere mila xehetasunez beteriko hiria nuen buruan, muralez betea eta iraganean bizitako gatazka ia arnastu egin zitekeena.

guztia irakurri
1. eguna

Izen artean

Egilea: Lander Arbelaitz

Izen artean

Lander Arbelaitz

Irlanda, Ulster, Ipar Irlanda, sei konderriak, Irlandaren iparraldea, Irlandaren hegoaldea, Erresuma Batua, irla hau… Hainbeste urteren ondoren, hiztegira ere iritsi da borroka Irlanda iparraldean. Pixkana-pixkana, izen zehatz eta izen debekatuen zerrenda osatu du komunitate bakoitzak. Hamar eguneko bidaia hau hasteko, termino batzuek zehaztu aldera beren esanahira joko dugu.

guztia irakurri


© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan