Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Stormonten barrena

Stormonten barrena

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Kanpotik eta barnetik, txundigarria da Belfast kanpoaldean kokatutako Stormont jauregia. Barrutik are handiagoa da kanpoaldetik baino. Marmolezko pareta eta zutabe zuri handiek apainduta. Egurrezko lur dotorea eta urrezko argi erraldoiak sabaitik zintzilik. Zenbait telebista kamera azken orduko lege garrantzitsuren baten testigantza grabatzen ari dira sarreran, bozeramaile serioaren ahotik. Historia handiko eraikina izateaz gain, istorio asko bizitakoa ere bada.

Txundigarria da Belfast kanpoaldean kokatutako Stormont jauregia, kanpotik eta barnetik. Barnetik are handiagoa da kanpotik baino. Marmolezko pareta eta zutabe zuri handiek apainduta. Egurrezko lur dotorea eta urrezko argi erraldoiak sabaitik zintzilik. Zenbait telebista kamera azken orduko lege garrantzitsuren baten testigantza grabatzen ari dira sarreran, bozeramaile serioaren ahotik. Historia handiko eraikina izateaz gain, istorio asko bizitakoa ere bada.

 

Pasadizo bat nabarmentzearren, 2006an Michael Stone paramilitar loialista ezaguna sarreran atxilotu zuten pistola, laban eta bonba batekin. Ate birakarian harrapatu zuten segurtasun arduradunek. Eraikinaren kanpoaldean graffiti bat egiten ere saiatu zen, baina letra batzuen faltan utzi zuen pareta: "IRA Sinn Fein murde(rers)" (IRA Sinn Fein hiltzaileak). Orduz geroztik, segurtasun neurriak handitu egin dira. Norbaitekin itzartu behar da bisita, eta bertako langile batek lagunduko zaitu edonora. Bestela, ezin da sartu.

 

Aho gaiztoko zurrumurruen arabera, pertsona bat ibiltzen omen da egunero kotoizko eskularru zuri batekin, telebistako iragarkietan bezala, zoko guztietatik hatza pasaz, hautsaren aurkako gudan. Zurrumurruak gehiagotan ibiltzen dira gertuago gezurretik egitik baino, baina bertako garbitasun gorena ikusita, sinesteko modukoa izan daiteke.

 

2006. urtean, herriak asko maite zuen pertsonaren gorpua jarri zuten Stormonteko Harrera Gelan. Hain zen maitatua, legebiltzarraren kanpoaldeko belardietan 25.000 pertsona bildu zirela azken agurra emateko, eta beste milaka batzuk kanpoan geratu. "Nire bizitzan irabazi dudan diruaren erdia alkohola, drogak eta prostitutetan erabili dut; beste erdia berriz, alferrik xahutu dut". George Best, Belfasten jaiotako futbolariarena zen hilotza.

 

Politika, eta futbola. Bizitzaren paradoxak. Irlanda iparraldea bezalako herrialde batean futbolari batek bete behar parlamentua.


 

 


Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan