« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Mundial interestatala

2010-06-11 08:00:00 | Joxemari Ostolaza

Atletismoaren Olinpiadak eta futbolaren Mundialak dira dudarik gabe kirol profesionalak dituen gertakari garrantzitsuenak. Eta jokoak eman lezakeenaz aparte, lehiaketek zaleengan sor litzakeenaz harago, gertakari bera aletzea da gure asmoa berriak handik eta hemendik bildu eta buletinaren antzera zuenganatzea izanen da gure zeregina, honek jolasetik gutxi duela jakitunak.

Mundiala, Estatuen arteko azoka legez hartzen dugu guk, Estatu bakoitzak publizitate azkarrez iragarritako bere stand propioa du eta haren barnean jokalariak uniformaturik zozketatutako beste standekoen aurkako erakustaldiak burutzen dituzte. Mundu osora hedatzen da eta noski galtzaileak dira gutxien agertuko direnak. Honaino, bi eta bi hogeita bi.
Azoka honetan, jokalariak dira erakustokian daudenak, burtsan bezala beren kotizazioa hobetzeko ahaleginetan, beren irudiaz iragarritako edozer salgarriagoa dela frogatuta. Izan ere C. Ronaldoren gantzontziloa daramanak, galtzak jaitsita ere luzitzen du. Brokerrek inguratzen dituzte jokalariak, eta hauek nahitaez berena taldetan erakutsi behar izaten dutenez, talde bera mugatu nahi izaten dute, taldea bere jokalariaren zerbitzura ezarriz bere kotitazioak ere irabazten baitu. Aukera ezin hobea da Mundiala jokalaria eta bere inguruarentzat. Eta hemen ez dagoenak, herriko azokako gantzontziloak iragarri beharko ditu. Doan.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403