« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Hamahiru urte

2010-06-20 19:07:00 | Joxemari Ostolaza

Badira, Adidasek eta Nikek bat egin zutela milaka haurren esplotazioaz bukatzeko. Baloiak josten zituzten. Egun, Lan Eskubide Internazional (ILRF ingelesezko laburdura) Foroak publikatutako txostenean, baloien fabrikazioan haur esplotazioak jarraitzen du Pakistanen, Chinan eta Indian.

Hiru herrialde horiek Tailandiarekin batera dira planetako futbol baloiegile handienak. Pakistaneko Sialkoten dago kokatua kalitate goreneko baloiak fabrikatzeko munduko industri erraldoiena. Adidas berak komertzializatzen ditu orain Sialkoten bere Jabulani markako bikiak, puntako teknologia erabiliz Chinan makinaz egin eta Mundialean esklusiban erabiltzen den baloia hain zuzen. Txostenak, langileen artean egindako inkesta baten berri dakar: langile hauen salarioak Pakistaneko minimoaren azpitik dabiltza, hileko 70 $era iristen ez direlarik. Baloi bakoitzaren prezioa bataz beste 50$etan dago, eta Sialkoteko langile bati baloi bakoitzeko 0,60$ ematen dizkiote.

Adidasek FIFAren Mundiala babesten du. 32 selekzioetatik, 12. 2008ko salmentak, 1.300 €koak handitu nahi ditu. Nikek, 10 talde ditu bere babespean. Pakistanen gizonezko langileen % 80a eta emakumezkoen % 90a baloigintzan beltzez ari dira lanean, bertako Lan Legediatik at.

Sialkoteko Awan Sport Industries Ltd. da Adidasentzat lanean ari dena, eta Silver Star Group da Nikeren hornitzailea. Bi hauek, baldintza hobegoxeagotan omen dauzkate beren langileak, erditik gora Lan Legediak agindutako eskubideen jabe omen dira.

Baloi gehienak, egun, makinaz egiten badira ere, Chinan eta Indian eskuz jositakoak egiten omen dira, horretarako haur jostunak erabiltzen direlarik. Txostenak, bereziki hiru hirien izenak ematen ditu: Chinako Jiangsu eta Indiako Meerut eta Jalandhar. Puntako atezainak kexu agertu dira baloien portaeraz, ez dute ILRFaren txostenaren berri.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403