« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Futbola eskuz

2010-06-21 08:33:00 | Joxemari Ostolaza

idatzi ezin daitekeen liburua dugu. Atezainak ditugu baloia lumatzat har dezaketen bakarrak, oinen literatura egozteko ardura dutenak. Garai batean idazleen artean futbolak zuen irudi atzerakoia, geroz eta atzerago gelditzen ari da.

Eta Mundial hau dugu horren erakusle. Liburu berrien artean Pablo Nacach argentinarraren Libro del Futbol oso adierazgarria da, kultura, soziologia, filosofia, antropologia, literatura eta ez dakit zenbat baliodun legez aurkeztua baita. Futbolari buruzko puntako idazleen lanen bilduma da, eta egileen artean Nabokov, Homero, Vazquez Montalban eta beste hainbat izar agertzen da. Javier Marias espainiarrak orain baino lehenago egin bilketa ondu nahi izan du, futbolzale amorratua dela aitortuz. Futbola maite dutela aitortzeko lotsarik izan ez duten idazle gehienak hegoamerikarrak dira. Eduardo Galeano uruguaiarra izango da gehien argitaratu duena, baina ezaguna da Benedetti, Fontanarrosa, Garcia Márquez bera, Bryce edo Ribeyroren zaletasuna. Nik, dena den Menottiren liburua dut gustukoena, Arrigo Sacchi italiarrak Milan editorearekin plazaratutako talde poesia aipatu gabe, bere egin zuena. Inoiz, Quim Monzo katalanari ere, gazteleraz irakurri izan diot La Vanguardia kazetan Barçaren futbola ardatz zuen artikulurik. Do minorrean hala ere. Mundial hau aukera bat izan da zenbait kazetarirentzat, futbola, aldagela eta zelaietatik at, ogibide dutenentzat. Dozena bat liburu dendaratu omen dituzte, nik, biren berri dut, Alfredo Relaño AS kazetako zuzendariarena eta hainbat tertuliatako biztanle den Miguel Angel Díazena. Seguru aski, “hemen ez dagoena ikusgai, inon ez dago“ lelo ezaguna estrategia bilakatu dute, Mundial honen apurrak piszina, lehorrean igerika, ezeri ostikoka bizi diren elemento hauek.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403