« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Europako Liga

2010-06-14 08:48:00 | Joxemari Ostolaza

Etengabean entzuten dugu errepika bera : Espainiako Futbol Liga da munduko onena. Eta entzutearen entzutez, sinetsi ere egiten dugu Barca eta Real Madrid Liga osatzen bakarrak bailiran.

Aurki, telebista operatzaileek-eta Europako Liga antolatu beharko dute, kontinenteko dozena talde kenduta besteek inor gutxi erakarriko baitute beren partiduetara, lokalki ez bada. Eta operatzaileen gosea bertako inguruak ez du aseko, guk ez ditugula Almeria eta Auxerre jarraituko, eta haiek Osasuna eta Aviron ere ez. Deloitte Anderssenetik sortutako kontsultorak Europako Ligen 2008–2009 denboraldien azterketa ekonomikoa egin du eta hamabost mila zazpiehun milioian baloratu du merkatuaren fakturazioa. Premiera da gehien produzitzen duena, Bundesliga da bigarrena eta española hirugarrena. Bost liga azkarrenak (premier, bundesliga, española, italiarra eta frantziarra) fakturazioaren erdia pasatxo dira. Espainiakoa da dirusartzetan desorekatuarena, hogeita bost halakoa baita diferentzia gutxi batzuren eta gehiengoaren artean. Ingelesak eta frantsesak ditugu berdinduarenak, batzuen eta besteen artekoa bider seikoa baita. Salariotan ( gureak nola izenda ? ) bost liga horien artean bost mila milioi euro joan dira italiarrak direlarik gehien hazi direnak.
Beraz, hobe dute espainolek beren errepika hori ezkutatu, aldatu edo eta ahaztu erridikuloa egin nahi ez badute behintzat.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403