« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Joxemari Ostolaza

Egun batzuk

2010-06-18 07:45:00 | Joxemari Ostolaza

Beroketa sutsuan pasa ondoren, iritsi zaie Espainiako selekzioaren estreinako partida, babesle gosetiak artegaz esperoan zuten hori. Nik, frantsesaren lehen katetik jaso dut lehen porrota. Baina ez da partida orain interesatzen zaidana, babesleen aurreikuspen komertzialak baizik.

Cruzcampo, Iberdrola eta Chevrolet, Adidas etxeaz gain; hark Nike eta Pumarekin duen konkurrentzian garaile irteteko Espainia behar du txapeldun. Inbertsioaren itzulera lortzeko gutxienez euren babestuek finalerdia jokatu beharko lukete. Segurtatua dutena, momentuz, audientzia da, Eurokopa 2008an izandakoei so eginez gero Optimedia Intelligence eta Kantaren arabera. Telecinco izango da dudarik gabe ikusiena. Aurreko Mundialaren lehen partidak, Alemaniak eta Costa Ricak jokatu zutena eta Cuatrok eta La Sextak eman zutena, bi milioko audientzia izan zuen; eta Hego Afrikak eta Mexikok jokatutakoak hiru milioitik gora ikusle izan zituen. La Rojak (ez Pasionariak) gaurko egunean horiek baino erakarpen handiagoa du, apostalariek faboritoen artean daukate eta españolek, orokorrean, haren aldeko sekulako eraso mediatikoa jasaten dute. Telecincok, Cuatrok eta gainerako kateek ere Espainiak lehiaketan gora egin dezan behar dute, hogei milioi inguruko ikusleria baitute amets. Dagoeneko, babesle eta telebista kateen bulegoetan komonetako papera dantzan eta ipurdialdea zikin.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403