« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Berriz brontzea

2010-07-11 00:27:00 | Agin Rezola

agur gozoa

agur gozoa

Aski ezaguna da Alemanian brontze kolorea ez dutela maite. Hemengo hondartzetan behintzat nik ez dut Aleman brontzeaturik ikusten. Denek dute azala gorria, galtzerdi zuriak eta sandalia marroiak. Urtetako moda da, Alemania 3. gelditzea bihurtzen ari den bezalaxe. 2006ko postua errepikatu du Alemaniak, Uruguairi 3-2 irabazita.

Partidu polita jokatu zuten Alemania eta Uruguaik txapelketako 3. postuaren bila. Norgehiagokako izarra Thomas Müller izan zen, atzelarientzat, hagineko mina baino okerragoa den jokalaria. Alemanieraz, “dolorrrrr de Muller”. Horrenbeste ostikada jasota, ez dakit nola ez zuen “mulertekin” amaitu.
Lehenengo gola berak sartu zuen, baina Cavanik (aurrekoan esan nizuen zer eskatzen zuen beti edateko) berdindu zuen Schweinsteigerren (berriz jokalari honen izena berdin bedin idazten badut, jakin, kasualitatez izango dela) huts bat tarteko. Ondoren, Forlanek 2-1 aurreratu zuen Uruguay eta Alemaniak galtza (motzak) bete lan izan zituen. Uruguaiko areara baloia gora botata iristea alferrik zen, gerlari godo txiki bat (Godin) eta dena irabazten zuen atzelari bat (Lugano todo) zituelako Uruguaik. Baloiak sartu ahala, aterako zituzten atzelariek. Alemanieraz: Mertesacker.
Bere ohiko jokoa eginez sartu zituen beste bi golak Alemaniak, euripean jokatutako neurketan. Euripean, Aogo erdi itota ibili zen, baina Low hautatzaileak Kroos atera zuen lokaztutako zelaian hobeto arituko zelakoan. Ez zen beharrik izan. Uruguairen hutsak eta Jansen eta Khediraren buruak nahikoa izan ziren markagailuan 3 eta 2ko emaitza jartzeko.
Amaitzeko, galdera bat: Zergatik Uruguaik ez du 11 jokalari uruguaitarrekin jokatzen? Aurten “El Ruso” Perezek jokatu du, lehen “El Chino” Recobak jokatzen zuen…

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403